Probablemente en los batzokis sigan haciendo risas con las estaciones de España sin pasajeros o los aeropuertos sin aviones, y no es para menos. Solo que a esa lista no estaría mal añadir ahora el “bidegorri” sobre el Nervión como el más caro del mundo, la autopista sin coches de José Luis Bilbao, el infrautilizado BEC… Suma y sigue y no es un chiste ni una bilbainada.
ZARATAMO, INORA EZ DOAN ZUBIA
Orain, zergadun guztien hamaika milioi euro baino gehiago gastatu ondoren, abiadura handiko trenerako Arrigorriagan eraiki duten zubiak ez dela erabiliko ikusi dute. Edo, behintzat, ez da erabiliko hasierako xederako, egitura indartzeko hiru milioi euro gehiago inbertitu ondoren. Eskandaluaren tamaina ulertzeko, esan behar da Arrankudiaga-Zollok milioi bat eta hirurehun mila euro inguruko aurrekontua daukala eta zubian xahutu den diruarekin herriko zerbitzuak zortzi urtez mantentzeko aukera izango genukeela. Bere burua kudeaketaren txapelduntzat daukan EAJk ez du ezer esan oraindik. Isilik geratzeko ituna dauka PP eta PSOErekin, guztiak daudelako sartuta xahutzearen eta irregulartasunen basatzean murgilduta. «Euskal Y» proiektuaren lau mila eta ehun milioi euroko aurrekontua hamar mila milioi eurotik gorakoa izan da azkenean. Eta, noski, gero ez dago dirurik enplegua sustatzeko, edo hezkuntzan, osasunean, kulturan… inbertitzeko.
Ziur aski, batzokietan barre egiten jarraituko dute Espainiako bidaiaririk gabeko geltokien edo abioirik gabeko aireportuen kontura, eta motiboak daude horretarako. Baina ez litzateke txarto egongo zerrenda horretan hauek gehitzea: Nerbioi ibaiaren gaineko «bidegorri» hori, munduko garestiena; Jose Luis Bilbaoren kotxerik gabeko autobidea; erabilera urria duen BEC… Asko luza daiteke zerrenda. Eta ez da txiste bat ezta bilbainada bat ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario