Larunbatean, berriz, “bizikleta eguna” ospatuko da. Goizeko saioan eta 9.00etatik aurrera, bizikletarekin lotutako ekintza ezberdinak izango ditugu bai nagusiek zein gazte eta umeek gozatu ahal izateko.
Izen-ematea doan izango da eta dortsala jasotzeko bi aukera egongo dira. Lehenengoa, Zollora egingo den txangoa hasi baino lehen, 9:00ak aldera, eta bigarrena 10.30ean, herriko plazan baita ere. Dortsal banaketarekin batera, oparitxo bat egongo da zale guztientzako. Esan bezala, Zollotik bueltan, guztiak elkarrekin Iberlandarantz abiatuko dira. Bertan, jai-giroan, animatuenentzako ginkana eta zirkuituak egongo dira eguerdiko 13:00ak arte. Bukatzeko, luntxa eta opari-zozketak egongo dira dortsala duten partaideen artean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario