jueves, 28 de febrero de 2013

ELKARRIZKETA

 “A Gantxo y Kutxillo” taldeari
Martxoaren 8an Emakume Langilearen Eguna ospatu zen Arrankudiagan eta, egitarau interesgarri baten barruan, bertoko gazte batzuen lehenengo kontzertua iragartzen zen gauerako. “A Gantxo y Kuchillo” taldekoak ziren eta Gizarten jo behar zuten. Herrikoak izanik, sortutako Ikusmina itzela izan zen. Kontzertua hasi baino ordu batzuk lehenago, taldeko Markel, Jon eta Oierrekin solasean aritzeko aukera izan genuen. Euren lehenengo zuzenaren aurrean kezka, urduritasuna eta jakin-min nahastua nabaria izan arren, adeitasunez eta patxadaz erantzun ziguten Ezkurratik egindako galderei. Hona hemen elkarrizketa:

1.- Nondik dator, bada, izenaren originaltasuna?

Jajaja Jon: guztia sortu zen ni txerriak hiltzen hasi nintzenean. Orduan komentatzen zen Alminan “pintzarekin” hiltzen zituztela txerriak eta nik Zollokoak “a gantxo y kutxillo” hiltzen zirela aldarrikatzen nuen jeje. “Lelokeri” horrekin hasi ginen eta, beranduago, herriko jaietan antolatu ziren herri-kiroletan, izen hori jarri genion gure taldeari. Jendeari gustatu zitzaion eta izen horrekin musika taldea egingo genuela esan genuen eta horrela geratu zen izena.
“cuando se decía que en Almiña se mataban los cerdos con pinzas yo reivindicaba que en Zollo lo hacíamos a gantxo y a cuchillo. De ahí surgió el nombre del grupo.”

 

2.- Nortzuk zarete eta zer musika mota jotzen duzue?
Jon:
Gitarra bi ditugu; Oier eta Aitor, baterian Markel, baxuarekin  Ibai, baina gaur jotzen faborea egingo digu eta abeslari bezala edo zerbait egiten ni neu.  

Oier: eta musika mota: punk aldeano (barreak).  
Jon: hasieran bai esaten genuela gure abestien izenak “sembrando borona” “sacando basura” izango zirela, horregatik punk aldeano, baina, seriotan esanda, punka jotzen dugu.  
Markel: bai, jotzen dugun estiloa punka da eta momentuz errepertorio erdia euskaraz eta beste erdia erdaraz abesten dugu.
“Hacemos punk aldeano y cantamos mitad en euskera y mitad en castellano”



3.- Zuzenen munduan murgiltzeko prest ala karaokeak nahiago?
Markel:
Guk entseguak egiten eta geratzen segituko dugu momentuz eta, lekuren batetik deitzen badigute joango gara, noski. Jon: Bai, momentuz ez dugu kobratzen (barreak). 

Oier: Momentuz zazpi abesti bakarrik ditugu. 
Markel:…eta gutxi dira oraindik. Gaur, martxoak 8, jotzeko esan ziguten eta bi edo hiru abesti prestatzeko, baina, berotu ginen eta azkenean 7 prestatu ditugu. 
Jon: …gainera herriak astindu bat behar du, berpiztu behar dugu apur bat Arrankudiaga.
“…el pueblo necesita un arreo, tenemos que animar un poco Arrankudiaga”


4.- Zelan ikusten duzue euskal musikaren egoera?
Markel:
Hemen, Euskal Herrian, badaude nahiko talde, baina talde zehatz batzuek diru guztia mugitzen dute eta talde txikiak, berriz, leku batetik bestera mugitzen ibili behar dira euren burua ezagutarazteko, doan, noski. Baina beno, orokorrean, panorama musikala nahiko ondo dagoela esango nuke nik. 

Jon: Bai, talde onak ere asko mugitu behar dira kontzertuak ateratzeko. “Tximeleta” taldeak, esate baterako, guri deitu digute jotzeko batzuetan. 
Oier: …herriko jaietan ere krisia edo igartzen hasi da eta leku askotan talde “txikiak” kontratatzen dituzte euren egitarauetarako, gutxiago kobratzen dutelako.
“en muchas fiestas de pueblos contratan a grupos “pequeños” por falta de presupuesto”


5.- Talde erreferenteak, eredu aipagarririk…
Jon: Egiten dugun musika, azkenean, Eskorbuto, La Polla eta garai horretako musika da. Inguruan ibiltzen diren talde askok ere gustukoak ditugu; niri, esate baterako, Aiaraldeako ”Itxaropen Zikina” asko gustatzen zait, zarata sartzen duten taldeak dira jeje.  

Markel: Ez dakit, txikitatik entzun izan dugun musika daukagu eredu, RIP eta holakoak, ez dakit, 80ko hamarkadako musika, bai. 
Oier: Talde atzerritarren bertsioak egiten ditugu ere bai. Bi konkretuki; bata Bad Brains eta bestea Race Against The Machine, biak Estatu Batuetakoak.
“Música de los ochenta, La Polla, RIP, Bad Brains o Itxaropen Zikina son algunos de los grupos que más les convencen”


6.- Zer aldarrikatu nahi duzue musikarekin?
Jon:
Sartzen gara apur bat herriko kotillekin, herrian jendeaz hitz egiten diren gauzekin. Horrek, “nos toca un poco los huevos” eta orokorrean jende horrekin sartzen gara, inor iraindu barik, baina, auskalo, igual baten bat “se da por aludido”. 

Markel: Bai, apur bat denetarik; “Txapel Gorri” abestia poliziaren kontrakoa, ”Arranku tiene ojos” guraso kotillen papera kritikatzen. Gero, Igorreko Illart bertsolariak emakumearen berdintasuna aldarrikatzen duen letra bat egin digu. 
Jon: Izan ere, emakumearen eguna izanik eurentzako eskainita letra egin zigun eta …ondo atera da.
“El cotilleo que se ve en el pueblo nos toca los huevos”


7.- “La voz” bezalako ospea bilatzen duten programetara joateko asmorik?
Jon:
Ni pa dios!! Begira, bastante egiten dugu, gaur hona ama ere etorriko dela entzutera eta zer lotsa!! Gero igual pasatzen zait eta ez naiz eszenatokitik jaisten jeje. 

Markel: beno, galdera hori igual kontzertu ostean egiten badiguzu ezberdin pentsatuko dugu jeje
“Ir a programas de televisión? Pregúntanos después del concierto jeje”
 


8.- Ospea lortuta gehiago ligatuko duzue?
Oier:
jeje Bai, baina, lehenengo ospea lortu behar… 

Jon: Hori beti jeje, kontzertu pare bat eman eta barra pare bat txosnetan eta izango gara la ostia, agian, baina, momentuz ez dugu ezer ligatzen. 
Markel: Ba begira, momentuz ezer ez, ea kontzertu honen ostean zerbait igartzen den jeje
“A ver con algo de fama jeje; sin fama no ligamos nada…”

 

9.- Bitxikeririk kontatzeko?
Markel:
Esatea oso ondo pasatzen dugula entseguetan. Egia esan, ez gara gehiegi geratzen, azkenean bakoitzak bere zereginak dituelako, baina primeran pasatzen dugu. 

Oier: Gizarten entsaiatzeko zaila daukagu batzuetan, musika, egur tailerrak eta horrelako ekintzak daudelako; orduan, ezin dugu zarata “gehiegirik” atera. 
Jon: Bai, egia da, zarata lar sartzen dugu eta gehiegi ez molestatzeko berandutxo geratu behar gara askotan, agian, udaletxeari lokal bat eskatuko diogu jeje
“Con el ruido que metemos en Gizarte igual pedimos un local de ensayo al ayunta jeje”

 
Elkarrizketa amaitu eta ordu batzuetara Gizarte-Etxeko taberna jendez gainezka ikusi ahal izan genuen, denak zain, espektakuloa hasi zen arte. Jendea eta musikariak pozik ikusi genituen, ondoren. Lehenengo zuzena arrakastatsua atera zen.  Zorionak “A Gantxo Y Kutxillo”.

No hay comentarios: