domingo, 30 de diciembre de 2012

ELKARRIZKETA




Urte amaieran, jaietan, data berezietan… herrian ikusten ditugu herritik kanpo bizi diren hainbat herritar. Haietako batzuekin elkartu gara haien bizipenak ezagutzeko. Urduñara joan ziren Victor Valle eta Felix Perezekin (Txakarte) eta Lea Artibai aldean bizi diren Mikel Gorostizaga eta Jose Egiluzekin egon gara oraingoan.

1.- Noiztik bizi zara Arrankudiaga-Zollotik kanpo? Zein izan zen alde egiteko arrazoia?
Mikel:
1984an soldadutzara Madrilera joan eta, 1985ean, Arrankudiagara ez eta Ondarroara bueltatu nintzen, lan kontuak zirela eta. Harrezkero kanpoan bizi naiz. 

Txakarte: Yo me marche de Arrankudiaga hace 15 años. Por aquel entonces prácticamente no había viviendas en venta, ni de segunda mano ni de nueva construcción en el pueblo. Las posibilidades eran en Arranku  u Orduña, no había término medio y acabé en Orduña jeje 

Victor: Me fui hace 17 años. Anduve detrás de un piso en Arrankudiaga, pero al final me dieron calabazas. Me busqué uno en Orduña y además tuve quien me lo pudo arreglar y allí fui. 

Jose: Uf! Ba ez dakit. Hogei urtetik gora bai! Hasieran Bilbon geratzen nintzen aste barruan eta asteburuetan herrira itzultzen nintzen. Geroago, Bizkaiko kostaldera etorri nintzen bizitzera, Berriatura. Zergatik egin nuen alde? Bihotzak eraman ninduela esan dezaket. Emaztea ondarrutarra da eta berak eraman ninduen kostalderantz. 

2.- Nolakoa izan zen aldaketa? Asko kostatu zitzaizun leku berrira egokitzea? Eta Arrankudiaga-Zollotik alde egitea?
Mikel:
Astebururo etortzen nintzen eta lotura estua mantendu nuen urteetan; besteak beste, Indarran jokatzen jarraitu nuen eta ez nuen uste, inondik inora, kanpoan bizitzea betirako izango zenik… Apurka-apurka bizimodua moldatzen joan izan naiz eta Ondarroako bizimodura egokituta nago. Hala ere, neure burua Arrankudiagakoa modura aurkezten dut beti. 

Txakarte: para mí el cambio si que fue radical. De estar acostumbrado a estar en un caserío donde abres la puerta y estás en la calle todo el puto día a irte a un piso y meterte entre cuatro paredes fue bastante radical y eso que Orduña es bastante rural, pero si hubo mucho cambio. 

Victor: A mí no se me hizo nada raro. Sí, me fui del caserío al piso, pero yo en el piso no estaba nada. Desde la mañana o me iba a trabajar o me iba a un terrenito que me ofrecieron en Orduña. Así  que el tiempo lo pasaba o en la huerta o trabajando. 

Jose: Aldaketa erraza izan zen. Aurretik Ondarroa ezagutzen nuen, sarritan joaten nintzelako, eta denboraz bertan lagun asko egin nituen. Ez zitzaidan batere kostatu leku berrira egokitzea. Herritik alde egitean, hala ere, gauza asko uzten dituzu atzean: familia, lagunak, tokiak, ohiturak…, eta atzean uztea ez da hain erraza, baina astean behin etortzen naiz herrira, batez ere etxekoei bisita egitera.  

3.- Mantentzen duzue kontakturik Arrankudiaga-Zollorekin? Nola?
Mikel:
Oraindik ere sarri-sarri etortzen naiz, astebururo ez, baina ia-ia.
Ama eta familia ikusten etortzen naiz, Ondarroako neure familia “Arrankudiagartu” nahian-edo ere bai, eta bide batez lagunekin domeka eguerdietako poteotxoa ez galtzen ahalegintzen naiz.
 

Txakarte: Si, bueno, yo el contacto con Arrankudiaga lo sigo manteniendo. También influye mucho el trabajo que tengo donde obligatoriamente me relaciono mucho con toda la gente  de los baserris del pueblo… De hecho tengo contacto directo con mucha gente del pueblo por amistades de jóvenes pero también por el trabajo que tengo. 

Victor: Si que tengo mucho contacto con Arrankudiaga. La hermana y el hermano viven aquí ,pero también suelo bajar a menudo a la plaza y quedo con la gente de siempre. Poteo, fiestas… en definitiva que un par de veces a la semana estoy por aquí. No se me ha hecho nada duro el hecho de no vivir aquí. 

Jose: Bai. Etxekoekin mantentzen dut harremanik estuena. Ia egunero egiten dut berba arrebarekin etxekoen berri jakiteko, eta bide batez herriko gorabeheren berri ere jasotzen dut. Lagunak, ordea, pixka bat ahaztuta dauzkat. Denbora gehiago eman beharko nuke hemengo lagun zaharrekin egoteko eta asteburuetan sarriagotan agertu, baina beti dago Arrankudiagara ez etortzeko aitzakiaren bat.

 4.- Egiten duzue herrian gertatzen denaren jarraipena? Zer aldaketa ikusten duzue? Asko aldatu da alde egin zenutenetik?
Mikel:
Bai, hala edo hola jarraipena ematen diot. Herrian bertan aldaketa gutxi, pertsonen ohituretan, ostera, 28 urteren ondoren, normala denez, badira aldaketak. Sasoi luze batez etorri barik egonez gero, zure gogoko lekuetan gauzak beste era batera egiten direla konturatzen zara, lehengo jendeak ohiturak aldatu dituela, beste batzuk daudela… hori ere igartzen da, jende berria, lagunen seme-alabek neuk alde egindakoan nuen adina dute dagoeneko, eta batzuk juxtu samar identifikatzen zaituztela konturatzen naizenean grazi gutxi: Arrotza neu naizela errekonozitzea ez zait batere gustatzen. 

Txakarte: Hombre dentro de lo que cabe sí que sigo la dinámica del pueblo. Sobre todo me gusta como se ha mantenido la infraestructura del pueblo, sobre todo el hecho de que no se hayan construido grandes infraestructuras, sin  grandes desfases.  

Victor: El pueblo sigue igual y yo en general lo veo muy bien. Tengo la familia aquí y cosas que pasan en el día a día me entero sin problemas.

 Jose: Bai. Etxera egindako dei eta bisiten bitartez. Gero prentsan eta Interneten egunero begiratu ohi dut Arrankudiagari buruzko informazioa eta kontrolatzen ez dudan zer edo zer agertzen bada, telefonoa hartu eta arrebari deitzen diot, berri zuzena jaso ahal izateko. Arrankudiaga asko aldatu dela ikusten dut, baina inguruko herriak aldatu diren modu berean. Etxe asko egin dira, jende asko etorri da kanpotik herrira bizi izatera… Gero eta jende gutxiago ezagutzen dut, batez ere gaztetxoen artean. 

5.- Beste leku-herri batzuetan (handiagoetan, adibidez) egon diren aldaketen antzekoak ikusten dituzue herrian? Gehiago? Gutxiago?
M:
Gutxitxoago esango nuke, baina ez dakit ba. Errepaso bat emanez, Arrankudiagako fisonomian eraldaketak, egitura handiak-eta, 70eko eta 80ko hamarkadetan eman zirela esango nuke: errepideko espaloi handienak, Elexondoko desbideratzea, auzoetako bideen egokitzapena, auzoetako kale-argiteria eta ur-biderapenak ere, egun gauza normala iruditu arren, Larunbeko bidea, Iberlandako eremuaren urbanizazioa, uholdeen ondorengo herri-lanak… Errotik aldatu zen Arrankudiaga lehen Arau Subsidiarioen ondoren. Gero ere izan dira aldaketak (eskola, Garondoko urbanizazioa,…), baina “erroa” sasoi hartakoa dela esango nuke. 

T: Hombre, diferencias si hay. Aquí (en Arranku) el trato es más de tú a tú. En Orduña hay más variedad de gente y hasta que no te integras un poquitín cuesta… Yo como estoy en la sociedad de caza y pesca al final siempre te abre mas las puertas pero sí que cuesta más. En Arrankudiaga te conoces desde críos, la cuadrilla, vas a campamentos… Hoy en día mi cuadrilla es de Arrankudiaga y si me preguntan de dónde soy digo de Arrankudiaga.  

V: En Orduña también hay un ambiente de cuadrilla como en Arrankudiaga aunque  diferente porque aquí conoces  a todos desde pequeños. 

J: Aldaketak herri guztietan egon dira, txarrerako eta onerako. Kanpotik begiratuta, denbora laburrean aldaketa handiak egon direla ematen du, baina badira aldatu ez diren funtsezko osagai batzuk, eta Arrankudiaga-Zollori nortasunari eusten lagundu izan diote. 

6.- Zer gustatuko litzaizueke aldatu gabe mantentzea? Eta zer aldatuko zenukete?
M:
Bada fenomeno bat bertakoa izanik oso gutxi baloratzeko arriskua duena: Gizarte Etxea eta bere inguruan sortzen den herrigintzarako potentzial guztia. Funtzionamendua era batekoa edo beste erakoa izan, duen izpiritua mantentzea erabat garrantzitsua da Arrankudiagaren herri izaera bera mantentzeko be. Mantendu ez bakarrik, berrindartzeko bidean ere ahaleginak egitea aproposa litzateke. Benetako zerbitzu publiko bat da. Eta broma badirudi be, Rosarioren taberna egunen batean ixten bada, behar hori nabariago izango da oraindik.
Ah! Eta Errepublika garaian zein Franko hil ondorengo lehen udal legegintzaldian Arrankudiagako Udalak aho batez egindako Euskal Herriaren Independentziaren aldeko aldarria berresteko sasoia be badela esango nuke.
Aldatu nahi dudanari dagokionez, badakit ez dela erraza, baina herria erabat erdibitu eta bizimodua baldintzatu duten autopistari eta errepideari ere erreparatuko nieke… herri-basoetako egoerari ere eskainiko nioke profesionalek bideratutako hausnarketatxo bat eta beste hiruzpalau gauza be, baina mitinik ez duzue nahi, ezta?
 

T: Yo aquí he vivido toda mi juventud y esas han sido las mejores épocas de mi vida. Lo de los campamentos del pueblo que lo he vivido desde chaval me parece fuera de serie. Eso no lo cambiaría por nada. Cambios esenciales no se me ocurren. Arrankudiaga me gusta tal como está y no lo cambiaría 

V: Hombre pues mantener el pueblo como está me parece muy bien. ¿Cambios? De infraestructuras pues quitar la carretera del pueblo como lo veo imposible…  ¡qué sigamos como estamos! 

J: Hasteko esan behar dut sekula ere ez zaizkidala gustatu kanpotik begiratua egin ohi diren kritika orokorrak. Kanpotik begiratuta oso erraza da esatea hau ez zela aldatu behar edota hau eginda herriak nortasuna galdu egin duela, baina egunero herrian bizi direnek erabaki behar dute zein bide hartu eta zer aldatu behar den, zuzen edo oker.
Aldaketen artean gauza positiboak ikusten ditut. Adibidez, asko poztu nintzen Itziarrek gidatutako taldeak alkatetza lortu zuela jakin nuenean. Aspaldi ezagutzen dut Itziar, baita Itziarren zerrendako kide batzuk ere. Garai bateko Gizarte Etxearen sorrera etorri zitzaidan gogora, eta hortxe zegoen Itziar ere. Uste dut Itziarrek beste ikuspegi bat, gauzak egiteko beste modu bat ekar dezakeela udaletxera eta, bide batez, herrira ere. Erronka polita da eta inguruan jende ona du
Itziarrek irabazi zuenean, esan dudan moduan, Gizarte Etxearen sorreraren esperientzia etorri zitzaidan gogora. Garai hartako oroitzapen eder asko dauzkat. Gizarte Etxearen sorrerak asko markatu ninduen eta oraindik gogoan daukat zelan hasi ginen lanean pertsona baten ideiaren inguruan. Begoña Landabururen ideia izan zen erdi abandonatuta zegoen etxe bat konpondu eta herri osoarentzat etxe bat eraikitzea. Itzela izan zen. Pena hartzen dut gaur egun Gizarte inguruan dabilen jende askok Begoña nor zen ez jakitea. Oroimenean ondo gorde behar dugun pertsona da. 
Era horretako gauzak aldatuko nituzke herrian. Ez naiz ni herriko kale, auzo, futbol-zelai edo anbulatorioei pertsonen izenak jartzearen aldekoa. Are gehiago, arlo horretan uste dut errazegi jokatu dela herriko pertsona batzuen izenekin. Baina badira herrian aipamen bat merezi duten pertsonak. Adibidez, garai batean herriko frontoia egiteko dirua eman zuen Justo Arteagabeitiagaz gertatutakoa.
 

Eskerrik asko lauroi.

No hay comentarios: