Itziar Duoaindikoetxea 2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan Bilduk aurkeztu zuen zerrenda abertzaleko burua izan zen. Bilduk alkatetza lortu zuen, baita Euskal Herrian udal mailako lehenengo indarra izatea ere, zinegotzi kopuruari dagokionez.
1.- Esan dezakegu Bildurekin ilegalizazioen etengabeko katea bukatu zela, baina kanpaina hasteko eguna pasatuta ere, oraindik ez zenekiten legalak zineten ala ez. Horrek balio handiagoa ematen dio lortutakoari?
Hainbat oztopo jarrita, ia ezinezkoa ikusten genduan aurkeztea. Azken momentura arte zalantzan. Baina, heldu zan legalizazioa eta poztasuna. Baliteke lortu genduanak balio gehiago eukitea.
2.- Alderdien Legea oraindik hor egonda, eta aurrekariak kontuan hartuta, zaila izan zen zerrenda osatzea?
Zerrenda egitea oso zaila izan zan. Alde batetik, Ezker Abertzaleko guztiok aukerarik euki ez gendualako, eta, bestetik, Arrankudiaga-Zollo herria txikia izanda, pertsonak lortzeko lan handia egin behar zalako.
3.- Hainbeste denbora apartheid politikoa jasaten egon eta gero, hauteskunde-eguneko gauean imajinatzen dut irribarre, ilusio eta malkoak ere egongo zirela, ezta?
Jendea oso pozik eta alai ikusten zan, itxaropentsu. Etorkizunaren aurrean beste garai berri bat zetorrela ospatzen.
4.- Zer iradokitzen dizu Bilduk alkatetza lortzeak, hainbeste urteetan eta oposiziorik gabe EAJ agintean egon ondoren?
Urte asko herria antolatzen alderdi bakarra izatea ez dala komenigarria uste dot. Eginbeharrak beste ikuspuntutik ikustea positiboa izan daiteke. Eztabaidak be sortzen dira eta guztiontzat, irizpide ezbardinak eukitea, komentatzea, aberasgarria dala pentsatzen dot.
5.- Bildu Ezker Abertzalea, EA eta Alternatiba biltzen dituen koalizio bat da, baina zein da, zure ustez, Bilduren sinonimoa?
Konpromisoaren sinonimoa dala uste dot: Euskal Herriarekin, euskerarekin, sufritzen ari direnekin... Guzti hau aurrera eroateko lana egin behar dogu eta zeregin honetan elkarrekin bagabiltza askoz be hobeto.
6.- Zein da zure balorazioa Sorturen legalizazioa dela eta?
Onerako dala uste dot. Alderdi abertzale guztiak legalizatuta egoteak hobekuntzak ekarriko dauz eta indar gehiagoarekin lan egiteko aukera ezin hobea da.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario