miércoles, 21 de abril de 2010

BERRI LABURRAK

Atxandiko espaloia
Atxanditik Otxandurira doan espaloia egiteko lanak geldituta dauden oraindik ere.
Jakin izan dugunez, inguruko lurren jabeetako batek geldiarazi ditu lanak, espaloia egiteko behar baino lur gehiago hartu omen direlako.

Aparkalekua Atxetan
Bizkaiko Foru Aldundiko Udal Harremanen eta Herri Administrazioaren Sailak diru-laguntza bat emango dio Arrankudiagako Udalari, Atxetan aparkaleku bat egiteko.
Behin-behineko ebazpenaren arabera, obra horren aurrekontua 74.506,14 eurokoa da, eta 42.885,20 euroko diru-laguntza jasoko du udalak.

Udaltalderen bulegoa
Duela hilabete batzuk jakinarazi genuen gaur egun KZgunea dena eta ondoko lokala Udaltalde erakundearentzako bulegoa egiteko erabiliko zuela udalak.
Gauzak mugitzen hasi dira. Udalak proiektua aurkeztu du Aldundian, eta Ingurumen Sailak 87.500 euroko diru-laguntza (kostu osoaren % 60) emango dio obra egiteko.

Arau Subsidiario berriak
Otsaileko Ezkurran esan genuen bezala, Arau Subsidiarioen behin betiko dokumentua onartuta dago eta interesatuta dagoenak hitzordua eskatu ahal dio arkitektoari, informazioa eskuratzeko.
Guk eskuratu dugu dokumentu hori, eta sakon aztertzeko asmoa daukagu, gure herriaren etorkizun urbanistikoa zertan geratu den jakiteko.

No hay comentarios: