
Haur Eskola (0-2 urte bitarteko umeentzat) egiteko lanak hasi dira plazan. Horretarako eskolaren eraikinean, eskuma aldean, plazapean dagoen aretoa aprobetxatuko da. Lan hauek egiteko Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzan diru-laguntzak jaso ditu udalak.
Oso zerbitzu lagungarria izango da haur txikiak dituzten gurasoentzat, batez ere etxetik kanpo lan egiten badute.
Agian, ez da hain ona kokalekua. Plazapean egongo da. Zulo bat da. Kaleko argi ugari izango du, leiho handiak jarri baitizkiote. Baina bertara heltzeko eta bertatik irteteko ezinbestekoa izango da eskailerak edo igogailua erabiltzea, eta ezin da ahaztu adin horretako umeekin, sarri, haur-kotxea edo haur-aulkia erabiltzen dela. Eta hori oztopo izan daiteke umeak haur-eskola eramaterakoan, edota bertan lan egiten dutenek umeak plazara atera nahi dituztenean.
Herrian badaude beste lokal batzuk sarrera plaza parean edo kale parean dutenak (KZgunea eta ondoko lokala edo apaizetxea, adibidez). Edo, eskola berritzeko lanak egin zirenean, aukera hau kontuan hartuta, posible zatekeen bertan espazio bat atontzea, plaza pareko solairuan. Badaude ere ekipamenduetarako gune batzuk (Manuel de Irujo kalearen atzeko aldean), haur eskola txukun eta polit bat egiteko aukera ematen dutenak: berdegunearekin, jolas-parkearekin… Aukera hau ezin hobea zen sarrerak-irteerak errazteko, bai gurasoei, bai langileei (umeekin), eta plazak gertatu ahal diren pilaketak (jendea, haur-autoak…) ekiditeko.
Baina horrek plangintza apur bat eskatzen du: herrian behar diren zerbitzuak, horretarako behar diren inbertsioak…, azterketa orokor bat egin ondoren, eman beharreko urratsak zehazteko.
Gure herrian ez dugu merezi beste herri batzuetan dutena?
Argazkietan Igorre, Urduña eta Zeanuriko haurreskolak.
Obras en la plaza. Se trata de
Un servicio necesario para quienes tienen hijas o hijos de esas edades, sobre todo cuando el padre y la madre trabajan fuera de casa.
Lo que quizá no sea tan bueno es la ubicación. Estará en un agujero, bajo la plaza. Con mucha luz, eso sí, ya que le han hecho unos grandes ventanales. Pero para acceder va a ser imprescindible el uso de la escalera o del ascensor, y no hay que olvidar que a esas edades es habitual el uso del carricoche o de la silla, lo que puede ser un gran obstáculo al llevar a las criaturas a
Y no será por falta de posibilidades. En el pueblo existen locales con acceso directo a la plaza o a la calle (el KZgunea y local adjunto o la casa cural, por ejemplo). Otra posibilidad podría haber sido tener en cuenta esta opción en la obras de la escuela, para habilitar un espacio, en la planta baja (a la altura de la plaza) para dar este servicio. Y también existen zonas para equipamientos (detrás de Manuel de Irujo, por ejemplo), donde se podía haber hecho una bonita guardería: con zonas verdes, zona de juego… Esta opción era perfecta para facilitar los accesos tanto a las familias como a las personas que trabajen allí, y para evitar aglomeraciones en la plaza (de gente, carros, sillas...).
Claro que todo eso requiere una planificación: estudio sobre los servicios necesarios en el pueblos, inversiones…, para, después de hacer un análisis global, concretar los pasos a dar.
O ¿es que no nos merecemos lo que tienen en otros pueblos?
No hay comentarios:
Publicar un comentario