domingo, 30 de septiembre de 2018

GUDARI EGUNA


Hari batek zeharkatzen du gure historia. Konpromiso izeneko urrezko hari batek, “askatasuna” hitza josten duen urrezko hari batek. Eta konpromiso hori dela kausa, haize iraultzaileek bultzaturik, gizon eta emakume askok utzi dute beren bizitza aberria askatzeko saiakeran. Azken hamarkadetan, Txabi Etxebarrietarekin hasi eta Xabier Rey 'Antxo'-renganaino, murgilduta dabilen haria da, baina erroak ere badituena Gernika suntsitu zuten bonben oihartzunean, Kalamuako mendian, Sabigainen, Intxortan. Baita kronika zaharragoetan ere.
Lauaxeta gure poetak hauxe idatzi zuen, aurpegia estalitako faxistek exekutatu baino bi urte lehenago:

“Mendi eze, ikurrin eder,
azke nai zattut axian.
Amar gasteren lerdena
makilla luzez bidian!
Mendi-bitxidor berdiok,
arin or duaz kantari:
«Dana emon biar yako
matte dan azkatasunari”

Aturri ibaiaren hegoaldean, Ebro ibaiaren iparraldean, bada herri bat, Euskal Herria, zaharra eta zimela, gaztea eta aktiboa, emakumezkoen eskuek eta amen besoek jasoa, lur zati bati gogoz lotua, milaka urteko hizkuntzan abesten duena. Lauaxetaren bertso-lerroei eusten zieten haiekin zorretan dagoena. Beren existentziaren zarpailak utzi zituzten haiekin guztiekin, Laudion, Durangon, Iruñean, Hernanin, Baionan, Loiun, Hendaian, Auritzen eta beste hainbat lekutan. Lubakietan, errepideetan, gainezka diren eraikinetan. Gure arteko asko hartzen dituzten leku ezagunak, azken batean, lur-ildoak, arto-ernamuinak, etorkizuneko estrofak. Azken hatsa Herrera de la Mancha, Togo, Busot, Algeria edo La Habana bezalako urrutiko lekuetan ere eman zuten gizonezkoak eta emakumezkoak.
Eta egun batean herri-minera, oroitzapen eternalera, dei egin zigutenek haien bizitzen irudiak sartu zituzten geure ilusiozko motxiletan, harik eta beteta utzi arte, zapaltzen gaituztenek inoiz ulertu ez duten materia ukiezin horrekin.
Haien guztien izenak bizitzaren DNAn itsatsirik gelditu zaizkigu.
"Ez duzu etsi ta ez duzu etsi nahi", urteak dira Txikiak idatzi zuela. Eta Telesforo Monzonek “Lepoan hartu ta segi aurrera” harekin astindu gintuen. Hauxe, bada, gure patua, gure ondarea: hainbat belaunaldiren indarrak markatu zituzten ilusio horiek betearaztea; haiek utzi baitziguten memorian iltzatuta, bidean gelditu gabe, sasi zikinak garbitu zituzten ehunka, milaka aberkideren harrotasuna. Haiekin guztiekin zor infinitua dugu.

Maite zaituztegu!


Un hilo recorre nuestra historia. Un hilo dorado llamado compromiso, que lleva cosido entre sus hebras la palabra “Askatasuna”. Y en ese compromiso, cientos, miles de hombres y mujeres dejaron su vida en el intento, alentados por vientos revolucionarios para liberar a nuestra patria. Un hilo que se sumerge en las últimas décadas, desde Txabi Etxebarrieta hasta Xabier Rey “Antxo”, pero que también tiene raíces en los ecos de las bombas que arrasaron Gernika, en los montes de Kalamua, Sabigain o Intxorta. En crónicas incluso anteriores. Nuestro poeta Lauaxeta escribió dos años antes de ser ejecutado por fascistas embozados:

 "Mendi eze, ikurrin Eder
azke nai zattut axian.
Amar gasteren lerdena
makila luzez bidian!
Mendi-bitxodor berdiok,
arin or duaz kantari:
"Dana emon bear yako
maite dan askatasunari".

Porque hay un pueblo al sur del Adur, al norte del Ebro, Euskal Herria, viejo y arrugado, joven y activo, sostenido por manos de mujer y por brazos de madre, que se apega activamente a un trozo de tierra y que canta en una lengua milenaria. Que tiene una deuda inmensa precisamente con aquellos hombres y mujeres que sostenían los versos de Lauaxeta. Que dejaron jirones de su existencia en Laudio, Durango, Getxo, Donostia, Tolosa, Gasteiz, Orereta, Irunberri, Pasaia, Sestao, Iruñea, Hernani, Baiona, Loiu, Hendaia, Auritz... En trincheras, en carreteras, en edificios copados. Lugares familiares que acogen a tantos de los nuestros, estrías en la tierra, brotes de maíz, estrofas de futuro. Hombres y mujeres que también dieron su último aliento en lugares lejanos como Herrera de la Mancha, Togo, Busot, Argelia, La Habana.
Y aquellos, esos entornos que un día nos llamaron a la nostalgia, al recuerdo eterno, nos enfilan las imágenes de sus vidas que llenaron nuestra mochila de ilusiones y la cargaron de esa materia intangible que nunca entendieron quienes nos oprimen. Sus nombres se nos han adherido al ADN de la vida.
"Ez duzu etsi ta ez duzu etsi nahi", escribió ya hace años Txikia. Y Telesforo Monzón nos inquirió con aquel “Lepoan hartu ta segi aurrera”. Ese es nuestro destino, nuestro acervo. Completar aquellas y estas ilusiones que marcaron las fuerzas de diversas generaciones, que agolparon en nuestra memoria el orgullo de cientos, miles de compatriotas que no se quedaron en el camino, sino que lo desbrozaron de maleza.
Nuestra deuda con ellos y con ellas es infinita.

Maite zaituztegu!

No hay comentarios: