domingo, 30 de septiembre de 2018

ERREKA (2)


Errekak funtzio desberdinak betetzen zituen, besteak beste:
. Arropa garbitzeko tokia. Balde handi batean sartzen zen arropa eta errekara joaten zen garbitzera.
. Igeri egiteko tokia. Uda partean, belarren lanak edo garia jotzen zenean, errekara joaten zen bainatzera eta garbitzera. Leku egokiak zeuden igeri egiteko: presa, Sanpedroko otxina..., eta bertan ere umeek ikasi genuen igeri egiten.
Presa jai-gunetako bat ere zen, bertan kukaina, enbor labainkorra errekaren gainean, ipintzen zelako eta jendea bertara joaten zen parte hartzera edo ikustera.
. Iberlanda, Bizkaiko barrualdeko hondartza. Iberlandara jendetza etortzen zen, Bilbotik, Basauritik eta beste leku batzuetatik, domeketan, eguna pasatzera, eta trenak gainezka zetozen eta joaten ziren, batzuetan ateak ezin itxirik.
Jendea presan bainatzen zen eta batzuk matxoitik eta trenbideko zubitik salto egiten zuten uretara, eta arrazoi bategatik edo besteagatik, urtero baten bat itotzen zen.
Herriko tabernek salmenta handiak zituzten, batez ere Iberlandakoak eta Aspuru tabernak, eta Josetxu Makariarenak izozkiak saltzeko egurrezko etxea ipini zuen, zubiaren ondoan.
 Umeek, astelehenetan, Iberlandan utzitako edarien botilak batzen genituen eta tabernara eroaten genituen diru apur bat ateratzeko, garai hartan edaria kobratzen zen alde batetik, eta bestetik, ontzia,botila; botila entregatzean itzultzen zizuten bere balioa. Gainera, guretzat guztiz ezezagunak ziren aldizkariak topatzen genituen, eta domeketan etortzen ziren bikote gazteei esker ikusi genituen maitasunaren lehen adierazpenak.
TI




EL RÍO (2)

El río cumplía diversas funciones, entre otras, las siguientes:
Lavadero de ropa. La ropa se introducía en un balde grande y se iba al río a lavarla.
Sitio para nadar. En verano, después de los trabajos de la hierba seca o después de trillar el trigo, se iba al río a bañarse y a limpiarse. Había sitios apropiados para ello, la presa, la otxina de Sanpedro..., en los cuales los niños aprendíamos también a nadar.
Iberlanda, la playa interior de Bizkaia. A Iberlanda venía muchísima gente de Bilbao, de Basauri y de otras partes, los domingos a pasar el día y, los trenes venían e iban a rebosar y muchas veces ni se podían cerrar las puertas.
La gente se bañaba en la presa y algunos saltaban al agua del machón y del puente del tren y, por una razón u otra, todos los años había algún ahogado.
Las tabernas del pueblo hacían grandes ventas, sobre todo la de Iberlanda y la de Aspuru y, Josetxu, el de Macaria, puso una casa de madera para la venta de helados al lado del puente.
Los lunes, los niños recogíamos en Iberlanda las botellas allí dejadas, para sacar algo de dinero, ya que entonces al vender cobraban el líquido por una parte, y, por otra, la botella, cuyo coste reintegraban al devolverla. Además encontrábamos revistas desconocidas totalmente para nosotros y gracias a las parejas jóvenes que venían los domingos vimos las primeras manifestaciones amorosas.
TI

No hay comentarios: