miércoles, 9 de mayo de 2018

ERREKA (1)


Errekak garrantzia handia zeukan txikiak ginenean, ur gehiago eroaten zuen, presak zeuden, arrainez eta beste animaliez beteta, bizitzaz beteta, eta bere ondoan denbora luzea ematen genuen olgetan edo arrantza eginez.

Errekan bizi ziren arrainak hauek ziren: loinak, barboak, kizkailuak (ezkailuak) eta, bere sasoian, angilak (aingirak). Karpak geroago sartu zituzten

Peskian (arrantzan) erabiltzen ziren tresnak kanaberak, bandak, esparbelak eta nasak ziren.
Umetan guk geuk egiten genituen “kanaberak”, palu luze bat, dendan erositako pita, antzeluak (amua) eta berunak eta botilaren kortxo batez eta arrainek “pikatzeko” zizare bat edo ogi-mamia erabiltzen zen. Ugarienak loinak ziren eta handienak barboak eta hauek ziren kanaberaz arrantzatzen zirenak.
Hilobala luze bat harri bati lotuta, hondoan gelditzeko, eta puntan pita zati bat antzeluarekin zen banda. Zizarea ipintzen zen amuan eta gauean botatzen zen errekara muturra arbola bati lotuta utziz, goizean batzen ziren bandak. Normalean barboak harrapatzen ziren.

Kizkailuak arrain txikienak ziren eta erreka handituta zetorrenean bazter aldera joaten ziren eta lurretik esparbelez arrantzatzen ziren. Esparbela borobil formako sare handi bat zen palu bati lotuta.

Nasak egurrezko zilindroak ziren eta ahoak inbutu formakoa zituzten, arrainak sartzeko eta bertan gelditzeko. Barboak eta angilak harrapatzen ziren batez ere.

Arrainak ez ziren animalien artean nabaritzen ziren kangrejoak (karramarroak) eta txugelasoak (igelak).

Kangrejoz beteta zegoen erreka eta eskuz harriak altxatuz harrapatzen ziren edo erretelez.

Txugelasoak ere asko zeuden eta garai batean ehizatzen ziren Bilboko jatetxe batzuetan bere hankak jateko prestatzen zituztelako.

Nutriak (ur txakurrak), uroiloak... ere egoten ziren.

Gero kutsaduragatik, batez ere, errekak galdu zuen, neurri handi batean, zeukan bizitza eta orain geldiro geldiro berreskuratzen ari da zerbait.

Bukatzeko desio pare bat: berriro ikustea loinen “burrekak” udaberrian eta martin arrantzalearen arraseko hegaldia errekaren gainean Iberlanda inguruan.
T.I.


EL RIO ( I )

Cuando éramos pequeños el río era muy importante. Llevaba más agua, había presas y estaba lleno de vida, lleno de peces y otros animales y pasábamos mucho tiempo en él jugando o pescando.

En el río había loinas, barbos, bermejuelas y anguilas en su época. La carpa fue introducida posteriormente.

La pesca se realizaba con caña, “bandas”,  esparvel y butrino.
De niños nosotros hacíamos las “cañas”, cogíamos un palo largo y un corcho de botella, y comprábamos en la tienda pita, plomo y anzuelos. Como cebo se utilizaban lombrices o miga de pan. Los peces más abundantes eran las loinas y los barbos que eran los que se pescaban a caña.

Las “bandas” constaban de un trozo largo de hilobala con una piedra para que se quedase en el fondo y en la punta un trozo de pita con uno o varios anzuelos con su correspondiente lombriz que se echaba al rio al anochecer atándose la punta a un árbol, a la mañana siguiente se recogían.

Las bermejuelas así llamadas en muchos sitios son en realidad piscardos, unos peces pequeñitos que cuando crecía el río, con los aguaduchos, se concentraban cerca de la orilla y eran pescados con un esparvel, una red sujeta a una estructura con un aro grande y que sujeta a un palo largo se pasaba por el agua.

Aparte de los peces los animales más destacados eran los cangrejos y las ranas.

Los cangrejos se cogían a mano levantando las piedras o utilizando reteles y las ranas eran cazadas ya que sus ancas eran usadas en la cocina de ciertos restaurantes de Bilbao.

También había nutrias, pollas de agua...

Posteriormente esa riqueza que tenía el río se redujo considerablemente, sobretodo  por la contaminación y ahora se está recuperando algo poco  poco.

Para terminar, un par de deseos: volver a ver las “peleas” de loinas en la primavera y el vuelo rasante del martín pescador sobre el río en la zona de Iberlanda.
T.I.

No hay comentarios: