martes, 31 de octubre de 2017

TXIKITAN OLGETAN II

Eleiza atarian asko olgetan zen, batez ere eguraldi txarra egiten zuenean eta hauek ziren bertoko jokoak:

Painelu jokoa. Erdian, painelua zeukana eta zenbakia kantatzen zuena, eta talde bat kanpaiak jotzeko soka zegoen aldean eta bestea eleizaren ate txikian, beraz ez ziren ikusten. Jokalari bakoitzak zenbaki bat zeukan eta tokatzen zitzaionean karraka edo korrika joan behar zen painelua hartzera eta berarekin bueltatu, bidean aurkariak koxi edo harrapatu egiten bazuen, kanporatua zen.

Txoromorroa. San Antonioen baselizaren ondoan dagoen harrizko jarlekuan jokatzen zen. Beheko taldekideak makurtuta eta aurrekoaren hankartean burua sartuta beste taldearen pisua eutsi behar zuten euren gainean salto egin ostean eta asmatu behar zuen zer atzamarra aterata zeukan goikoak txorro morro piko tallo... esan eta gero. Posizioz aldatzen zen aterata zegoen atzamarra asmatzean.

Iturrietara. Eleizaren ate txikira doan hormaren ondoan dauden egurrezko hiru bankuetan jokatzen zen. Banku bakoitza bandera bat zen eta atearen aldetik hasita iturria, atzamarrez joz, osatu behar zenuen banderak, jausten bazen bankutik hasi behar zinen berriro.
Iturriak botilen estalki metalikoa ziren eta normalean barruan zerbait ipintzen zen.

Fitxak eta tren txartelak. Kanpaiak jotzeko sokaren aldean jokatzen zen, harrizko lauki baten gainean.
Jokalariek laukian ipintzen zituzten treneko txartelak; garai horretan kartoizkoak ziren eta gero metalezko fitxa bat, burdinazko zati lau bat, botatzen zuten lehenengo lerrora eta hurbiltasunak ematen zuen jaurtitzeko hurrenkera. Lehenak fitxaz kolpatzen zuen barruan zegoen txartel bat ateratzeko asmoz, lortzen bazuen bararentzat zen, huts egitean bigarrenak botatzen zuen eta horrela guztiek.
Metalezko “fitxek” hainbestetan jo eta gero, harlauzan gaur egun ikus daitekeen sakonunea sortu zuten bertan.



    JUEGOS INFANTILES II
 

En el pórtico de la iglesia se jugaba mucho, sobre todo cuando hacía mal tiempo siendo estos los juegos que se practicaban ahí:

Al pañuelito. En el medio se situaba el que tenía el pañuelo y cantaba los números. Un equipo se situaba en la zona de las campanas y el otro al lado de la puerta pequeña de la iglesia; por tanto, ambos equipos no se veían. Cada jugador tenía un número y cuando lo decían tenía que ir corriendo a coger el pañuelo y llevarlo a su posición y el otro tenía que hacer lo mismo o “cogerle” por el camino.

Txorromorro. Se jugaba en el banco de piedra que está al lado de la ermita de los San Antonios. Un equipo agachado en fila, con la cabeza metida entre las piernas del anterior, soportaba el peso del otro equipo que había saltado sobre ellos y uno de los de arriba sacaba un dedo y decía: txorro, morro , piko... y el de abajo tenía que acertar que dedo era. Se cambiaba de posición al acertar.

A los iturris. Junto a la pared que lleva a la puerta pequeña de la iglesia hay tres bancos de madera en los que se jugaba a los iturris. Cada banco era una bandera y había que completar las tres. Se comenzaba por la parte de la iglesia y golpeando al iturri con los dedos se iba avanzando. Si se caía debías de empezar de nuevo.
El iturri era el tapón metálico de ciertas botellas y normalmente se rellenaba con cera u otro elemento.

Fichas y billetes de tren. Se jugaba sobre una losa cuadrada de piedra situada al lado de la cuerda para tocar las campanas.
Los jugadores ponían en el cuadrado billetes de tren, que en aquella época eran de cartón, y luego desde cierta distancia se tiraba la ficha hacia el cuadro y la proximidad a la primera raya marcaba el orden de participación. El primero tiraba la ficha contra un billete con la intención de sacarlo del cuadro y si lo sacaba era para él. Luego tiraba el segundo, el tercero...
De tanto golpear las fichas en la losa está se fue desgastando y, hoy en día, se puede observar el “bache” existente.

No hay comentarios: