lunes, 31 de julio de 2017

ELKARRIZKETA Arrankudiaga-Zolloko KANPAMENDUAri

Hemos llegado a la 40ª edición del campamento de Arrankudiaga-Zollo. Desde la juventud de los años 70 y 80 hasta la participación activa de jóvenes y niñas y niños de hoy hay un gran trecho, pero enriquecedor, sin ninguna duda. Cuántos  pueblos se han conocido, cuántas relaciones nuevas o antiguas consolidadas, cuántas anécdotas y vivencias inolvidables, noches espectaculares, intensidad del momento, risas, lloros… No se puede negar que este “campamento” tiene su magia, la cual se ha mantenido a lo largo de los años.

•    Nondik dator magia hori zuen ustetan? Zergatik da hain berezia “kanpamentua” ?


Gure herriko kanpamendua duela 40 urte egiten hasi zen, beraz historia luzekoa dela esan dezakegu, eta horretaz gain, oso leku gutxitan aurkitu daitekeen “kanpamendua” da.
Gainerako kanpamenduetatik bereizten dela diogu, honetan, guk geuk, hau da, monitoreok umeen laguntzarekin egiten ditugulako egunerokotasunaren ekintza guztiak, adibidez: gosaria, bazkaria, merienda eta afaria prestatu, etxeko garbiketa egin, etab.
Ekintza guztiak egin ahal izateko, taldeka banatzen gara, eta horrela, gure artean txandakatzen, kanpamendura goazen guztiek parte hartzen dugu ekintza guztietan, txikienek mahaiak jartzen eta nagusienek jatekoa prestatzen, esaterako.

•    Gurasoekin hartu-emanetan zabiltzate azken urteetan. Zer bilatzen duzue, ba?


Bai, hori izan da gure asmoa behintzat. Oraingo monitoreak “ume” moduan kanpamendura joaten ginenean, gure gurasoek modu aktiboagoan parte hartzen zutela uste dugu, beraz gaurko umeen gurasoek ere modu horretan parte hartzea gustatuko litzaiguke; horregatik gaude gurasoekin hartu-emanetan.
Iaz hasi ginen gurasoei galdetzen ia zer egin ahal zen kanpamenduaren aldeko ekintza desberdinak aurrera eraman ahal izateko, eta aurten ere horretan jarraitu dugu. Aurten, esaterako, kanpamenduko 40. urteurrena ospatu dugu; “kanpamenduko asteburua” prestatu dugu, eta ekainean zehar bariku batzuetan bokatak prestatu ditugu.

•    Alde ekonomikoa kontrolpean duzue? Zer nolako laguntzak dituzue?

Baietz esan dezakegu, aurten prezioa igo behar izan dugun arren. Gure asmoa ez da ume bakoitzak 200 € ordaintzea eta kanpamendura joatea. Badakigu zer nolako egoera ekonomiko bizitzen ari garen; hori dela eta, ahalik eta merkeen eskaini nahi diegu kanpamendua.
Hori lortu ahal izateko, diru-laguntza ekonomikoak ditugu, udaletxetik eta Bizkaiko Aldunditik. Horretaz gain, ekintza desberdinen bidez, dirua lortzen dugu ere, adibidez, umeek saltzen dituzten boletoekin, Basakoetxeko jaietan egiten dugun gazte edo indaben apustuaren bidez, etab. Aurten kamisetak egin ditugu, eta “kanpamenduko asteburuan” lortutako dirua ere kanpamenduko erosketak egin ahal izateko eta etxea ordaindu ahal izateko bideratu dugu.

 •    Eta aurtengoari buruz zer berri?  (nora, noiz, zenbat izango zarete)?

Aurtengo kanpamendua abuztuaren 4tik 10era bitartean izango da, eta Sarriara joango gara. Guztira, 35 ume eta 12 monitoreko taldea osatzen dugu. Arrazoi desberdinak direla eta, monitore batzuk asteburuan joateko aukera baino ez dute eta beste batzuek beranduago joatea baino ez dute, baina hau gutxiengo batzuen kasua baino ez da.
Aurten, ekonomia kontrolpean izan arren, esan beharra daukagu ez gabiltzala oso ondo, hori dela eta gurasoek eraman behar izango dituzte umeak Sarriara.
Aukera hau posible dela ikusi dugu, orain dela urte batzuk gure herritik gertu zeuden kanpamenduetara gure gurasoek eramaten gintuztelako eta ez zen autobusik erabiltzen. Horrela, apurka-apurka, aurrezten joaten ziren. Hau horrela izanda, aurten ere antzinako eta ez hain antzinako ohituretara pasatzea pentsatu dugu.
Kanpamenduko ekintzetan murgilduz, jakingo duzue azkeneko gauean jaia izaten dugula etxean, eta kanpamenduak irauten duen astean gai bat jorratzen da. Azkeneko gau horretan antzerki, dantza edo azken urteetan erabili izan dugun film laburren bidez ikusarazten diegu gainontzeko taldekideei zelan landu dugun guk gai hori.
Aurten, “tribuak” edo dantzak jorratzea pentsatu dugu, eta hauek izango dira landuko ditugun 5 dantzak: Euskal Dantzak, Breakdance, Hip-Hop, Danza del vientre eta Sevillanak.
Polita izango da azken gaueko antzerki edo ikuskizun hauek ikustea!

•    Zer eskaintzen dizue aurtengo lekuak?

Sarriako aterpetxeak ez digu igerilekurik eskaintzen, baina badakigu eta han izan gara ekintza desberdinak prestatzeko lekua ikusten, paseo txiki bat emanez, putzuak daude inguruan bai eta Gorbeiako parketxea ere. Horrek naturarekin harreman gehiago izatea posible egingo digu.

•    Zer da umeei gehien gustatzen zaiena kanpamentutik? Eta gutxien?

Kanpamenduak aukera asko eskaintzen die umeei, adibidez, adin desberdinetako umeak elkarrekin egoten dira jolasean eta elkarbizitzan aste osoan zehar.
Esan daiteke, batzuei gehien gustatzen zaiena ur olinpiadak izaten direla eta gutxien gauak.
Gauetan eta ohiturak jarraituz, umeak ohetik altxatu egiten dira eta lo daudenak margotu egiten dituzte errotuladoreekin. Hori da askori gutxien gustatzen zaiena, hurrengo goizean ez dutelako margotuta altxatu nahi eta “beldur” pixka batekin lotara joaten direla esan daiteke. Baina esan beharra dago ere hurrengo goizean aurpegi margoztuekin denek egiten dutela barre eta ondo pasatzen dutela.

•    Jaietarako zerbait prestatuko duzue?

Bai, noski. Urteak daramatzagu jaietako umeen egunean kanpamenduko proiekzioa egiten. Jakingo duzuen bezala, frontoian jartzen dugu kanpamenduko bideoa. Horretan, astean zehar egindako ekintza desberdinen argazkiak ikusten ditugu, gurasoek eta Arrankudiaga-Zolloko herritarrek urte horretako kanpamendua nolako izan den eta zer nolakoa ekintzak egin diren ikusi ahal izateko.
Bideo hori salgai egoten da urtero. Orain arte, CD-ROMetan saldu ditugu, baina aurten PENDRIVEtan salduko ditugu.
Animatu eta etorri gurekin batera Arrankudiaga eta Zolloko 2017ko kanpamenduko proiekzioa ikustera!

TXIKITAN OLGETAN I

Umetan, olgetan edo jolasten denbora asko ematen genuen; sasoi horretako jokoak eta entretenimenduak, gehien bat, desagertu dira. Komentatuko ditugu batzuk:
. “Aro” edo kirrinka. Zirkunferentzia metaliko bat eta gidatzeko metalezko hagaxka edo “barila” bat, puntan U forma zeukana. Arin joan behar zinen bultzaka leku lauan eta aldapa goran edo galga eginez beherantz joatean, eta albo batera edo bestera gidatzen zen.
. Tiragoma. Etxean egiten ziren, sahatseko, “saretxako” arrankudiageraz, egur bat hartzen zen, eta zuritu, gero neumatiko zahar batetik zati luze eta estu bi moztu eta, azkenik, larru zati bat behar zen eta hiru elementu horiek lotzean tiragoma eginda zegoen. Punteria egiteko eta txoriei botatzeko erabiltzen zen.
. Arkua eta geziak. Urritzaren adar bat tolestu eta kordel batekin lotzen zen arkua eginez, eta geziak adar meheago eta zuzenak ziren.
. Plazan jolasten ginen zenbait jokuetara: “kadenan”, ume batek korrika eginez beste bat harrapatu behar zuen, eta horiek eskutik helduta, kate bat osatuz, denok katean egon arte; “al hilo cortado”, ume batek beste bat harrapatu behar zuen, baina tartean beste bat sartzen zenean honen atzetik joan behar zuen; “kuski-palmo”, umeek txandaka harri lau bana botatzen zuten eta bestearen harriari jotzean, kuski, puntu bat kontatzen zuen edota esku zabal, palmo, baten neurrira gelditzean beste bat kontatzen zuen; ziba edo tronparekin, urtero sasoi batean modan ipintzen zen; lau izkinetara, bosten artean jolasen zen eta lau ertz hartuta zeuden eta aldatzen ziren lekuz, bostgarrenak lortu behar zuen leku bat libre zegoenean...
Futbolean ere aritzen ginen; pelotan ez, frontoirik ez zegoelako, eta ostondu edo ezkutatzera ere jolasten ginen.
Naturarekin erlazionatutako entretenimenduak bazeuden ere: zapaburuak harrapatu; txorien habiak bilatu; kilkerrak harrapatu; errekan harri lauak jaurti eta saltoka bialdu harria...

TI

JUEGOS INFANTILES I
 

En la niñez pasábamos mucho tiempo jugando, aquellos juegos y entretenimientos de ayer, en gran medida, han desaparecido. Vamos a comentar varios de ellos:
. El aro. Consistía en una circunferencia metálica que era guiada con una varilla que en el extremo tenía forma de U.
. El tiragomas. Que se hacía en casa artesanalmente: la manilla era una rama de la que salían dos en forma de V, se pelaba y se ataba a dos tiras de goma sacadas de un neumático viejo unidas a un trozo de cuero.
. Arco y flechas. Una vara de avellano se doblaba y ataba con una cuerda y ya teníamos el arco, las flechas también se hacían con ramas de avellano más delgadas.
En la plaza se practicaban diversos juegos: a la cadena, un participante corriendo cogía a otro, y los dos unidos por la mano, cadena, cogían un tercero y, así sucesivamente, hasta terminar todos en la cadena; al hilo cortado, un jugador decía el nombre de otro y tenía que cogerlo, si entre los dos pasaba un tercero, le tenía que seguir a éste; al kuski-palmo, se jugaba con una pequeña piedra plana, uno lanzaba la piedra y otro tenía que darle, kuski, o dejar a un palmo, se jugaba a puntos; a la trompa, todos los años en un determinado momento se ponía de moda; a las cuatro esquinitas, se jugaba entre cinco, cuatro esquinas estaban ocupadas y el quinto tenía que conseguir una libre mientras los otros se intercambiaban de posición...
También jugábamos al fútbol; a pelota no, ya que no había frontón, y a diversos juegos de esconderse.
Había pasatiempos relacionados con la naturaleza: coger sapaburus, buscar nidos de pájaros, coger grillos, lanzar una piedra plana haciendo saltos sobre el río...

Miguel Angel Blanco

Miguel Angel Blancoren heriotzaren 20. urteurrenak argi erakutsi ditu indar politikoen, buruzagien eta hautetsien interes ilunak. Maniobra politikoak, adierazpenak, manipulazioak..., baina, horien artean, bi gertaera nabarmendu daitezke. Bata, Carlos Totorikaren mezua, eta, bestea, Manuela Carmena Madrilgo alkatearen kontrako irain eta mespretxuen kanpaina.
Carlos Totorikak Herri Batasunaz hitz egin zuen herri honetan ezer gertatu edo aldaketarik izan ez balitz bezala, 50 pertsona inguru bildu zituen ekitaldi batean. 500 pertsona horietatik, erdia hautetsiak ziren eta beste erdia, ekitaldira nora doazen jakinda joan zirenak eta telebistako kamerek eta megafoniak erakarrita joan zirenak. Egoera horrek Carlos Totorika pentsarazi beharko lioke protagonismoa eskuratzeko nahia eta “Ermuko izpirituarekiko” nostalgia erakusten duen mezu horrek ez daukala zerikusirik erreferente izatera eraman zuten beste garai haiekin.
Totorika jaunak jakin beharko luke ETAk haren herriko PPko zinegotzia bahitu eta hil zuenean, PSOEk eta PPk botoen % 60,39 zutela eta HBk, % 8,81 besterik ez. Gaur, 2017an, PSOEk 6 zinegotzi baino ez ditu eta EAJrekin egindako itun orokorrari esker gobernatzen du udaletxea. Denborak aurrera egin ahala, EH Bildu Ermuko bigarren indar politikoa izatera iritsi da.
Baina, gainera, Totorika jaunak, bere mezuak, berriro goraipatu zuen Alderdien Lege “demokratikoa”, indar politiko abertzaleak legez kanpo uztea baimendu zuena. Halaber, Altsasuko gazteen kontrako neurriak justifikatu zituen, eta bat egin zuen abertzaletasuna terrorismoarekin parekatzen zuen Mayor Oreja eta Aznarren mezuarekin
Esandakoa, Ermuko alkateari erlojua gelditu egin zaio eta egutegia izoztu. Haren gogoaren kontra, euskal gizartea ez dago bere izpirituaren bidean, bakea eta bizikidetza eraikitzeko bidean baizik.
Beste gertaera askoren artean nabarmendu beharreko bigarrena da Manuela Carmenaren inguruan gertatutakoa da, Madrilgo udaletxean Miguel Angel Blanco soilik aipatzen zuen pankarta bat jarri nahi ez izateagatik, gainerako biktimak diskriminatzea zekarrelako. Horren ondorioz, Carmenak PPkoen mespretxua jasan behar izan zuen, baita oihuak ere parte hartu zuen omenaldietan. Podemosek biktimak erabiltzea salatu zuen. Epeltzat jo zituzten.
Ez da kontu berria, ez bada batzuek zuzenean bizi izan dutela orain herri honetan abertzaleok jasan behar izan dugunaren zati bat, eurek beste alde batera begiratzen zuten bitartean, hau “iparraldekoen” kontua zela pentsatuta. Baina errealitatea beste bat da. Neurri antidemokratikoak eta salbuespenezkoak ezartzeko, biktimak lotsarik gabe erabil direnean epeltasunez jardunda, ez da arraroa orain zu ere egoera horretan sartzea.
Poema zahar bat, beti egunean dagoena eta zerbait irakatsi ahal diguna:
“Naziak komunisten bila etorri zirenean, isilik geratu nintzen, ni ez bainintzen komunista.
Sozialdemokratak espetxeratu zituztenean, isilik geratu nintzen, ni ez bainintzen sozialdemokrata.
Sindikalisten bila etorri zirenean, ez nuen protesta egin, ni ez bainintzen sindikalista.
Juduen bila etorri zirenean, isilik geratu nintzen, ni ez bainintzen judua.
Nire bila etorri zirenean, ez zen inor geratzen protesta egiteko.”

Miguel Angel Blanco

El 20 aniversario de la muerte de Miguel Angel Blanco ha servido sin duda para mostrar los oscuros intereses de fuerzas políticas, dirigentes y cargos electos. Se sucedieron maniobras políticas, declaraciones, manipulaciones…, pero fueron dos los hechos que podríamos subrayar  por encima de los demás. Uno, el discurso de Carlos Totorika, y otro, la campaña de insultos y desprecios contra la alcaldesa de Madrid Manuela Carmena.
Carlos Totorika hablando de Herri Batasuna como si nada hubiera pasado ni cambiado en este país y todo esto en un acto que contó con 500 personas de las cuales la mitad eran cargos electos y la otra mitad se dividía entre quienes acudieron de forma consciente y quienes lo hicieron atraídos por las cámaras de televisión y la megafonía. Un escenario que debiera hacer pensar a Carlos Totorika que la pretensión por encajar su discurso con un claro ánimo de protagonismo a la vez que de cierta añoranza hacia el “espíritu de Ermua” nada tiene que ver con aquellos otros tiempos en los que tanto le auparon a referente. 
El señor Totorika debería saber que, cuando ETA secuestró y mató al concejal del PP de su localidad, el PSOE y el PP sumaban el 60,39% de los votos y HB apenas el 8,81%. Hoy, año 2017, el PSOE tan solo tiene 6 concejales y gobierna gracias al pacto general con el PNV. Con el paso del tiempo, EH Bildu se ha convertido en la segunda fuerza política de Ermua.
Pero es que, además, el señor Totorika en su discurso volvió a alabar la “democrática” Ley de Partidos que permitió las ilegalizaciones de fuerzas políticas abertzales, justificó las medidas contra los jóvenes de Alsasua y se sumó al discurso de Mayor Oreja  y Aznar que se resumía en nacionalismo igual a terrorismo.
Lo dicho, al alcalde de Ermua se le ha detenido el reloj y congelado el calendario. Muy a su pesar a la sociedad vasca no le atrae su espíritu y sí que se avance construyendo la paz y la convivencia.
El segundo hecho a subrayar, dentro de entre otros muchos, es el referido a lo acontecido en torno a la figura de Manuela Carmena por no querer colocar una pancarta haciendo referencia solo a Miguel Angel Blanco en el ayuntamiento de Madrid por la discriminación que eso suponía hacia el resto de víctimas. Pues bien, Carmena tubo que soportar el desprecio que le brindaron desde las filas del PP así como los abucheos en los homenajes en los que participó. Podemos denunció la utilización de las víctimas a la vez que eran tachados de tibios.
Nada nuevo excepto que algunos y algunas viven ahora en propias carnes tan solo un poquito de lo que los y las abertzales hemos tenido que soportar en este país mientras ellos y ellas miraban hacia otro lado pensando que esto iba con “los del norte”. Nada más lejos de la realidad. Si se actúa con la tibieza que se hizo ante la desvergonzada utilización de las víctimas para aplicar medidas antidemocráticas y de excepción no es nada raro ahora ver como también tú eres involucrada.
Un viejo poema pero siempre de actualidad y del que extraer enseñanzas: ” Cuando vinieron a llevarse a los comunistas, encarcelaron a los socialdemócratas, buscaron a los sindicalistas y se llevaron a los judios … guardé silencio porque yo no era comunista, socialdemócrata, sindicalista ni judío. Cuando vinieron a buscarme, ya no había nadie que pudiera protestar”

ARRANKUDIAGAKO FRONTOIA

Ekainaren 19tik arau berriak daude frontoia erabiltzeko. Martxan jarri da programa informatiko bat gestio guztiak (alokatu, ordaindu, alokairua ezeztatu…) online egiteko, udaletxearen web orrialdean: www.arrankudiaga.org.
Dagoeneko, herritar batzuek eskuratu dute frontoira sartzeko txartela. Aurretiaz erreserba egin behar da.
Azaroaren 1era arte, proba-prozesuan egongo da funtzionamendu berria eta garrantzitsuak izango dira erabiltzaileen ekarpenak. Horretarako, udaletxera deitu ahal da, edo mezu bat idatzi hekklantaldea@gmail.com posta elektronikora, edo  udal arduradunekin harremanetan jarri. Guztion artean funtzionamendua hobetzeko
Informazio osoa udaletxeko idazkaritzan eskuratu daiteke da eta udal langileek laguntza eskainiko dute gestioak egiteko.

FRONTÓN DE ARRANKUDIAGA

Desde el 19 de junio tenemos nuevas normas para la gestión del funcionamiento del frontón, de cara a mejorar su uso. Se ha puesto en marcha un programa informático para hacer todas las gestiones (alquiler, pago, anular la reserva…) online, en la página del ayuntamiento:  www.arrankudiaga.org.
Algunos vecinos y algunas vecinas ya han adquirido la tarjeta para acceder al frontón, después de hacer la reserva correspondiente.
Hasta el 1 de noviembre, el nuevo funcionamiento estará en fase de prueba, por lo que serán muy importantes todas las aportaciones de las personas usuarias. Para plantear esas aportaciones, se puede llamar al ayuntamiento o enviar un e-mail a hekklantaldea@gmail.com o ponerse en contacto con responsables municipales. Entre todas y entre todos conseguiremos mejorar la gestión de esta instalación.
Toda la información está disponible en la secretaría del ayuntamiento y las trabajadoras y los trabajadores municipales ofrecerán su ayuda durante estos meses para realizar todas las gestiones.

ARRANKUDIAGAKO JAIAK

Arrankudiagako jaiak abuztuaren 12tik 16ra ospatuko dira. Aurretik, abuztuaren 5ean nagusien eguna izango da. Ohiko ekintzak eta ikuskizunak uztartuko dira aurten ere. Labur bilduta hauexek izango dira ekitaldi nagusiak:
-    Abuztuaren 5a, larunbata, Nagusien eguna
-    Abuztuaren 12a, larunbata, Umeen eguna (Txupinazoa eta Xaibor)
-    Abuztuaren 13a, igandea, Kofradia eguna (Txakolina dastatzea, Euskal Presoen aldeko elkarretaratzea, Joxe Mendizabal eta Jazz & fusion musik show -Molto vivace-)
-    Abuztuaren 14a, astelehena, Bezpera edo Marmitako eguna (DJ Mariskal)
-    Abuztuaren 15a, asteartea, Andra Mari eguna (Pilota partidak eta Erramun Martikorena)
-    Abuztuaren 16a, asteazkena, Berakatz eguna (Pilota partidak, Matarrasa, Kop eta Garilak 26) 

FIESTAS DE ARRANKUDIAGA

Las fiestas de Arrankudiaga se celebrarán del 12 al 16 de agosto. Antes, el 5 de agosto será el día de personas mayores. Como en años anteriores, se combinarán actividades y espectáculos. Resumiendo, estos serán los actos principales:
-    5 de agosto, sábado, Nagusien eguna
-    12 de agosto, sábado, Umeen eguna (chupinazo y Xaibor)
-    13 de agosto, domingo, Kofradia eguna (degustación de chacolí, concentración a favor de las presas y de los presos, Joxe Mendizabal y Jazz & fusion musik show -Molto vivace-)
-    14 de agosto, lunes, Víspera o día del marmitaco (DJ Mariskal)
-    15 de agosto, martes, Andra Mari (partidos de pelota y Erramun Martikorena)
-    16 de agosto, miércoles, Berakatz Eguna (partidos de pelota, Matarrasa, Kop y Garilak 26)