domingo, 30 de abril de 2017

ASTE SANTUKO PROZESIOAK

Aste Santua guztiz desberdina zenean, bijilia eta baraua herriak egin behar zuenean, aberatsek  bula erosteko aukera zeukaten eta diru baten truke libre zeuden; irratiak programazio berezia, erlijiosoa, egiten zuenean, prozesioetan ateratzen zen elizatik eguenean eta barikuan, egun batean errepidetik gorantz eta bestean beherantz, Epaltzaraino. Bazeuden “paso” bi, eskultura bi, San Juan edo Donibane eta La Dolorosa edo Doloretako amabirjina eta biak gizonek eroaten zuten lepoaren gainean, egun horietan. Abadeak, elizmutilak eta ia herri osoa zihoazen prozesioan eta, denborarekin, megafonia jarri zioten auto bati abadeak bertatik errezoak botatzeko.

Aste Santutik aparte, bazegoen beste prozesio-egun bat, Corpus Christirena, eta horretan ibilbide laburragoa egiten zen, Prudenen etxeraino, lorez ornituta zegoen eta Iberlandako German B.k zabaltzen zuen prozesioa estandarte batekin.

Aipatutako Aste Santuko eskulturak gaur egun ez daude herrian, ez dakigu nork egin zituen, zein eskolakoak ziren, etab.; beraz, ez dakigu zein garrantzi eskultorikoa zeukaten, baina bai Arrankudiagako herrian txertatuta zeudela eta garai bateko ohitura eta bizipenen parte bat zirela. Horregatik, nire iritziz, bertan egon beharko ziren, zainduak eta ondo gordeta, baina herritarren begi bistan, museo txiki batean, elizan edo herriko beste leku batean. Gauza bera esan dezakegu elizatik kendutako konfesalekuetaz eta pulpituaz.

TI

LAS PROCESIONES DE SEMANA SANTA

Cuando la Semana Santa era muy distinta a la de hoy, cuando el pueblo tenía que  hacer ayuno y abstinencia y  vigilia, los ricos se podían librar comprando con dinero bulas, cuando la radio hacía una programación especial, religiosa,  el jueves y el viernes se salía en procesión por la carretera, un día hacia arriba y el otro hasta donde Epalza. Había dos pasos, dos esculturas que eren llevadas a hombros por hombres, San Juan y La Dolorosa. En las procesiones participaban los curas, los monaguillos y casi todo el pueblo. Más recientemente le ponían  megafonía a un coche para que un sacerdote dirigiera desde el mismo las oraciones.
 

Aparte de estas procesiones de Semana Santa, se celebraba también otra, la del  Corpus Christi, ésta más corta, hasta la casa de Pruden, engalanada y adornada con flores.

Las esculturas que salían en las procesiones de Semana Santa han desaparecido del pueblo; desconocemos quien las hizo, desconocemos si pertenecían a alguna escuela escultórica y qué valor tenían, pero sí que estaban enraizadas en Arrankudiaga y que formaban parte de las costumbres y vivencias de una época, por ello, según mi opinión, deberían estar cuidadas y protegidas en Arrankudiaga, en un pequeño museo, en la iglesia o en otro lugar donde pudieran ser visitadas por los vecino y las vecinas. Lo mismo decir de los confesionarios y del púlpito.

TI

No hay comentarios: