viernes, 31 de marzo de 2017

ELKARLANA

Orain dela mende erdi bat, gutxi gorabehera, zenbait lanetarako auzokideekin elkartu behar zen, esaterako:
*    Behia erditzean. Behiak txahala egitean indarra behar zen txahala ateratzeko eta auzokideei deitzen zitzaien. Askotan gauez, edozein ordutan, behar zenean deitzen zitzaien, berdin gaueko ordu biak izan edo antzekoa izan, deitzen zitzaien eta joaten ziren, normalean txahala lotzen zen soka batekin eta tiraka ateratzen zuten.
*    Txarria hiltzeko. Goizean, oraindik ilun zegoenean elkartzen ziren auzokideak txarria hiltzeko eguna argitu bezain pronto. Jendea behar zen txarriari eusteko mahai baten gainean eta txarri-hiltzailea ere bai. Hil eta gero, “erretzen” zen, tripak atera eta eskegi. Ohikoa zen aurretik galleta batzuk eta ardo goxoa hartzea eta gero hamarretakoa, gibelarekin.
Auzokoen artean partekatzen ziren txarriaren zati batzuk freskoan: odoloste batzuk, solomo zati bat, urdaia... eta hau zen modu bat aste batzuetan produktu horiek izateko; zuk ematen zenuen eta zuri ematen zizuten.
*    Auzoko bidea konpontzeko. Gogoratzen dut bideak asfaltatu baino lehen, lantzean behin auzokideak biltzen zirela bidea konpontzeko; goiz bat ematen zuten zeregin horretan. Udalak ipintzen zuen hamarretako txiki bat, sardinen lata borobil handi bat guztientzat edo.
Gizonak ziren batzen zirenak hiru kasu hauetan, salbuespen batekin, txarriaren odola hartzen zuena emakume bat izaten zen.
*    Garia jotzeko. Nahiz eta batzuk gaur egun ez jakin, Arrankudiagan garia ereiten zen eta, makinak sartu aurretik, egun bero batean garia jo egiten zen harlauza handi baten kontra eta horretarako behar zen jendea. Antzeko gauza bat gertatzen zen belarra batzeko eta beste behar batzuetan.

Herri mailara ere eroan zen elkarlan mota hau, herriko basoak pinuz landatzeko Konsortzioak sortu zirenean.
Herritarrak elkartzen ziren, diru kopuru bat ipintzen zuten eta udalarekin batera konsortzio bat osatzen zuten herriko baso batzuk landatzeko, zaintzeko, basoko pistak egiteko, eta irabaziak erdibanatzen zituzten udalak eta herritarrek. Baso desberdinetan eta urte desberdinetan hiru konsortzio eratu ziren.
Behar zen guztia elkarlanaren bitartez egiten zen? Ez, adibidez, etxeetara ura eroateko lanak Diputazioak egin zituen.

TI

TRABAJO COLECTIVO


Hace medio siglo, se precisaba la ayuda de los vecinos para realizar las siguientes tareas:
Ayudar a la vaca a parir. Para sacar el ternero hacía falta fuerza y se avisaba a los vecinos para que colaborasen, y daba lo mismo la hora que fuese, las dos de la noche u otra, se avisaba y acudían. Luego a ti también te llamarían y harías lo mismo. Normalmente se le ataba al ternero con una soga y se tiraba.
Matar el cerdo. A la mañana temprano, varios vecinos se juntaban para matar el cerdo. Se necesitaba gente para sujetar el cerdo sobre una mesa y un matarife que con un gancho y un cuchillo lo mataba. Después se “quemaba”, se le sacaban las tripas y se colgaba. Antes de matar el cerdo, era costumbre comer unas galletas con un vino dulce y después de finalizar la tarea el “hamarretako” con el hígado del cerdo.
También era costumbre compartir con los vecinos los productos frescos de la matanza, unas morcillas, un trozo de lomo, de tocino... lo que proporcionaba la provisión de estos productos durante unas semanas.
Arreglar los caminos. Antes de asfaltar, los caminos los vecinos de cada barrio se juntaban, de vez en cuando, para reparar el camino. Normalmente solía durar una mañana y el ayuntamiento proporcionaba el “hamarretako”; recuerdo una vez, una lata grande redonda de sardinas.

Normalmente en las citadas tareas participaban los hombres; únicamente la sangre al cerdo la cogía una mujer.
Había otras tareas en el caserío que también requerían la ayuda de los vecinos como el “pegar” los trigos, recoger la hierba...
Esta forma de trabajo en común también se aplicó a nivel municipal, creándose los consorcios para plantar pinos en los montes del ayuntamiento. Los vecinos aportaban dinero y el ayuntamiento los montes, y las ganancias se dividían a parte iguales. En diferentes momentos y en distintos montes se crearon varios consorcios, tres, si no recuerdo mal.

¿Todo se hacía mediante trabajo colectivo? No, por ejemplo, la traída de agua a las casas la hizo Diputación.


TI

No hay comentarios: