sábado, 29 de noviembre de 2014

ELKARRIZKETA

DJ  BULLeri

DJ Bull, DJ Bull… nor da DJ Bull?
Ba, 40 urteko gazte euskaldun bat naiz, Jon izenekoa. Reusen (Katalunia) jaio nintzen, baina txiki-txikitatik bizi naiz Iruran.
Zer gehiago? Betidanik egon naiz musikaren mundutik hurbil, nire anaiak ni baino nahiko nagusiagoak zirelako eta haiek jartzen zuten musika entzuteko aukera nuelako. Etxean kaseteak grabatzen hasi nintzen, eta gero CDak. Ondoren Tolosako taberna batean hasi nintzen nire grabazio guztiak prestatzen.


Egia esan, klasiko bat zara Arrankudiagan eta Gizarte Etxean, baina zenbat urte daramatzazu gure herriko jaietara etortzen?
Joder!! Ba, 13 urte, hain justu. Kontua da Tolosako 2001etako inauterietarako musika-tresnak behar genituela mozorroetarako, eta Aritz Galarzaren bitartez jakin nuen Arrankuko musika-eskolan utzi ahal zizkigutela. Horren truke, nik jaietan musika jartzeko konpromisoa hartu nuen. Azkenean ez genituen tresnak behar izan, baina ni etorri nintzen jaietan Gizartera. Hori izan zen nire lehen urtea.
Horretaz ari garela, eskerrak ez genituen tresnak eraman; Tolosan eta inauterietan, batek daki zer gertatu ahal zen!!
Eta, Arrankudiagara etorri naizen gehienetan Gizarten egon banaiz ere, leku gehiagotan ere jarri dut musika hemen: jaietan, kalean; Indarra-jai batean, eta Zollon, gutxienez birritan. Lehenengoa, frontoian, eta aurten, txokoan.
Ah! Eta azaroaren 2ko herri-kontsultaren egunean hemen izan nintzen ere!
Zer dauka herri honek hainbestetan bisitatzera animatzeko?
Garrantzitsuena, oso-oso gustura nagoela. Eta horri gehitzen badiogu oso ondo tratatzen nauzuela eta beti daukadala lo egiteko lekuren bat, zer gehiago eska daiteke? Hau da, etxean bezala nago!!! Gainera, hasieratik asko gustatu zitzaidan Gizarte Etxearen proiektua eta horrek dakarrena.
Hala, busti zaitez, eta konta iezazkidazu Arrankudiagakoen gustu musikalak. Zer da gehien eskatzen dizutena?
Denetarik eskatzen didate. Gazteek, punka edo rocka; nagusiagoek, rantxerak. Egia esan, rantxerekin jende guztia dago pozik; edonork abestu edo dantzatzen du rantxerak entzunda. Eskatzen didatena alde batera utzita, nik euskal musika jartzen dut batez ere; mota guztietako euskal musika, adin eta gustu guztietarako. Euskaraz dagoen musikarena argi daukat; baina, gainera, uste dut Gizarteren proiektuan helburu nagusienetako bat dela euskara sustatzea eta erabiltzea, ezta? 


Aipatu dugu azaroaren 2an ere hemen izan zinela. Zure musikarekin giroa berotzeaz gain, egun horrek ekarri zuena bizitzeko edo sentitzeko aukerarik izan zenuen? Zer iritzi eraman zenuen herritik alde egin zenuenean?
Nik argi neukan etorriko nintzela, Ados plataformakoek laguntzeko deitu ala ez. Argi neukan ezin nuela galdu egun horretan Arrankun egingo zena, are gutxiago herria eta herriko hainbeste pertsona ezagututa. Arranku herri txikia da, baina horrelako urratsak eta emaitzak oso garrantzitsuak dira beste batzuk animatzeko, urrats gehiago eta garrantzitsuagoak eman ditzaten. Katalunia bultzagarri bat izan da, eta, beste maila batean bada ere, Arranku edo Etxarri ere.
Egun horretan jendea pozik eta ilusioz betea ikusi nuen, eta garrantzitsua da halakoetan nola edo hala parte hartzea. Pozik alde egin nuen; sentsazio oso positiboa utzi zidan egunak. 
Egia da sarritan bisitatu gaituzula, baina egia da ere Gizarte Etxean aritu zarela gehienetan…
Niretzat, Gizarte Etxea eredu bat da. Halako etxe bat hainbeste pertsonen laguntzari esker mantentzea ez da gauza arrunta, oso zaila da halakoak aurkitzea. Gainera,  era askotako pertsonak dira: ideologia ezberdinekoak, adin guztietakoak, Gizarte Etxea bezalako leku komun bat partekatzeko gai direnak! Zoritxarrez, oso leku gutxi dira kudeaketa herritarra eta parte-hartzea ikuspegi euskaldun batetik gauzatzen dutenak.
Beraz, Arrankudiagan luzerako daukagu DJ Bull…
Behar duzuen guztietan, prest naukazue, inolako zalantza barik.




Una de respuestas cortas:

Es evidente que lo tuyo es moverte de fiesta en fiesta y animar el cotarro pero podrías decirnos:

¿Qué fiesta te atrae más?

Ninguna y todas. Cada cual tiene su idiosincrasia y no sería justo decir este pueblo o aquel. En Bilbo, Orereta, Agurain, Ziburu…en todos los sitios hay momentos diferentes y bonitos. Además yo soy un privilegiado que acude a poner música, animar y conectar con la gente.
¿En qué fiestas no has estado aún y te gustaría hacerlo?
Si no todas, creo que conozco casi todas. Puedes preguntarme dónde ubicar en el mapa de Euskal Herria un pueblo u otro que seguro que lo acierto.
¿Fiestas de capital o pueblo grande o fiestas de pueblo pequeño?
La capital o el pueblo grande generan más trabajo; en los pueblos pequeños hay más cercanía, confianza…
¿La canción en euskara que más te han pedido?
Sarri, Gozategi… difícil decir una.
¿Y en castellano u otro idioma?
Le doy menos importancia que al euskara, pero en general lo que está de moda.
¿Tenemos nivel musical en Euskal Herria?
Rotundamente no. Consumimos lo que nos ponen y lo que nos venden en radios, televisión… de alguna manera en el tema de la música también existe la manipulación y oímos lo que quieren que oigamos, sin saber qué comunica o qué se comunica con esa música.
¿Y a la hora de bailar?
Según sitios; en unos más activos que otros pero en general los euskaldunes (gizonak batezere) somos de cintura dura.
¿Se liga en fiestas o es leyenda popular?
Leyenda no es. En buena medida por el efecto del consumo del "trago" mucha gente que normalmente es callada y cerrada se anima y del roce y la charla, muchas veces, la cosa resulta.
¿Tu trago en fiestas?
¡Cuba Libre!


Eskerrik asko, Jon, eta laster arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Komentarioak egin ahal dituzu hemen, baina beti sinatuta bukaeran.
Aqui puedes hacer tus comentarios, pero siempre firmando al final.