Heldu zen eguna, eta ekainaren 8an giza-kate erraldoia sortu zen
Durango eta Iruña artean.
Arrankudiagan 8:30ean jarri genuen hitzordua eta puntual abiatu ginen.
Lehenengo, Arrigorriagaraino. Han elkartu ginen eskualdeko autobus guztiak. Arrankudiagatik
2 autobus atera ziren, eta Zollotik, beste bat.
Gero, zuzenean giza-kateko 41. kilometrora. Hamarretakoa egin, eta
11.30ean katea prestatzen hasi ginen, txistulariek eta trikitilariek alaituta.
12:00etatik 12:30era katea osatuta, autobusera berriro eta Bergarara. Han
eskaintza zabala izan genuen, arratsaldeko 6:30ak arte, herrira itzultzeko
ordua.
Egun polita izan zen. Baina kontuan hartu behar da Gure Esku Dago
ekimena ez zela ekainaren 8an amaitu. Abiapuntua baino ez zen izan. Ekainaren
21ean, herrietan sortu diren taldeetako ordezkarien batzarra egin zen
Arrasaten. Lehenengo urrats honen inguruko balorazio oso positiboa egin zuten,
giza-katean 150.000 lagun baino gehiago biltzea lortu ondoren.
Irailaren 13an ekingo zaio ikasturte berriari, erabakitzeko
eskubidearen alde eta Euskal Herriko herritar guztiak printzipio demokratiko
horren inguruan batzea lortzeko
Llegó el 8 de junio, y por fin se conformó la
cadena humana por el derecho a decidir. En Arrankudiaga, los autobuses salieron
a las 8:30, y la primera parada fue en Arrigorriaga, para juntarnos con todos
los autobuses de la zona. De Arrankudiaga salieron dos autobuses, y de Zollo,
otro.
Después, al kilómetro 41 de la cadena humana, con
el tiempo justo para el hamarretako. A las 11:30 empezaron los preparativos,
amenizados con txistularis y trikitilaris. La cadena estuvo formada de 12:00 a
12:30, y luego a Bergara, hasta las 6:30, hora de vuelta.
Un día para recordar, pero sin olvidar que la
iniciativa Gure Esku Dago no finalizó el 8 de junio. No fue más que el punto de
partida. El 21 de junio, se llevó a cabo una asamblea en la que se reunieron
representantes de todos los grupos locales. La valoración sobre la cadena
humana fue muy positiva, ya que se consiguió juntar a más de 150.000 personas.
Por otro lado, se marcó el 13 de septiembre como
día para dar inicio a una nueva fase, con el objetivo de reunir a toda la
ciudadanía de Euskal Herria en torno al principio democrático del derecho a
decidir.
No hay comentarios:
Publicar un comentario