Arrankudiaga-Zolloko ERNAI gazte erakundeari
Euskal Herria siempre ha destacado por un importante movimiento popular, de todos los colores e ideologías. Un movimiento especialmente fuerte ha sido el juvenil, una parte del cual ha sufrido duras operaciones represivas que han conllevado la desaparición de algunas organizaciones: Jarrai, Haika, Segi. Pero la juventud no se rinde, y en marzo de 2013 se constituyó Ernai, organización juvenil independentista, socialista, feminista y revolucionaria de Euskal Herria. El proceso anterior a su constitución se llevó a cabo pueblo a pueblo, con jóvenes que veían la necesidad de una organización que recogiera sus intereses. También en Arrankudiaga existe un grupo de Ernai, formado por 12 jóvenes. Nos hemos juntado con ellas y con ellos para que nos hablen un poco de lo que hacen, de los intereses y motivaciones que tienen…
Hasteko, zer da Ernai?
Euskal Herriko gazte erakunde berria, Ezker Abertzalearen baitan kokatzen dena. Lau lan ildo ditu: feminismoa, sozialismoa, euskara eta independentzia. Horiek ildo orokorrak dira. Horrez gainera, gazteekin zerikusia duten gai guztietan aritu nahi dugu.
Hasteko, lan bat egin zen herriz herri, eta 2013ko martxoan izan zen erakundea eratzeko kongresua.
Euskal Herri mailan egiten dugu lan, herrietako taldeen bitartez.
Eta, Arrankudiagako taldea, nork osatzen du? Eta zelan sortu zen taldea? Nor sartu ahal da taldean?
12 gazte gara; 7 neska eta 5 mutil, 16 eta 25 urte bitartekoak.
Ernairen planteamenduekin bat egiten genuelako elkartu ginen. Lehenago ere ikusten genuen gazteen arloan herrian zeozer egiteko beharra, gazte mugimendurik ez zegoelako. Arlo horretan lan egiteko gogoa geneukan. Gu hasita geunden zerbait egiten: bilerak, plangintzaren bat prestatzen, aukerak aztertzen... Eta orduan Ernai sortu zen; sartzeko proposamena egin ziguten, eta taldea eratu genuen.
Herriko edozein gazte sartu ahal da taldean. Ateak zabalik daude Ernairen lan ildoekin bat egin eta gazteen arloan lan egiteko gogoa daukaten gazte guztientzat.
Bilera irekiak egiteko asmoa daukagu, Ernain sartu nahi ez duten baina gazteentzat zeozer egiteko gogoa duten gazteekin ideiak trukatzeko, ekimenak antolatzeko...
Ez dugu talde itxi bat izan nahi.
Zelan ikusten duzue egoera Euskal Herri mailan?
Gazteei dagokienez (beno, igual orokorrean ere), ikusten dugu mugitzeko gogo gutxi dagoela. Jendea oso erosoa da, eta konpromisoak hartzeko borondate falta nabaria da.
Gazteak oso desmotibatuta ikusten ditugu; joera indibidualista dago: bakoitza bere etxean, teknologietan murgilduta (denetarik daukate/daukagu etxean: ordenagailua, telebista, makina handiak, txikiak...).
Krisi ekonomikoa ere larria da, baina gazteek ez dute ikusten gugan izango duen eragina. Gauza asko galduko ditugu, eta ohartzen garenerako berandu izango da ezer egiteko.
Egoera horrela ikusita, zein da zuen motibazioa lanean jarraitzeko?
Ba, lehenik eta behin, taldean daukagun giro ona.
Bestalde, bileretako eztabaidak. Gauza askotaz hitz egiten dugu, eta horrela hainbat ikuspegi ditugu gai baten inguruan, eta oso baliagarria da hausnarketa pertsonalerako. Elkarren artean trukatzen ditugun ideiekin asko ikasten dugu.
Azkenik, herrian eta herriarentzat lan egiteak ere motibatzen gaitu jarraitzera.
Lan egitea planteatu duzue. Zer lan?
Batetik, Euskal Herri mailan planteatzen diren ekimenak ditugu. Hau da, Ernaik nazional mailan proposatzen dituenak. Gu hasi ginenetik, presoen gaia izan da lan ildoa. Baita jazarpen politikoa ere, Madrilen egiten ari diren makroepaiketaren harira (LIBRE ekimena). Guk herrira egokitu dugu hori guztia. Batez ere, gaia kalera ateratzea izan da gure helburua. Presoen aldeko mobilizazioak egiten dira hilean behin, eta ekimen hori sustatu duen taldean sartuta gaude. Kolore laranjaz bete genuen plaza ingurua, Madrilgo epaiketak direla eta.
Hurrengo hilabeteetarako ildoa feminismoa izango da, martxoaren 8aren inguruan. Eta gero, internazionalismoa eta bizi-eredu berriak. Hau da, nahi dugun etorkizun eredua landu nahi dugu.
Baina herriko dinamika bat ere badaukazue?
Bai. Aurrekoaz gainera, herriko dinamika propioa ere badaukagu. Urriaren 25ean auzolanean ibili ginen, Basakoetxerako bidean dagoen erreka garbitzen. Ekimen aberasgarria iruditu zitzaigun, eta halako gehiago egiteko asmoa daukagu. Herrian laguntzen dugula pentsatzen dugu.
Azaroaren 30ean, euskararen eguna antolatu genuen, euskara galtzeko arriskua ikusten dugulako. Programazioan, adin guztietarako ekintzak prestatu genituen, baina batez ere gazteengan eragin nahi genuen, gaztelania delako nagusi herriko gazteen arteko harremanetan.
Egun horren inguruko ebaluazioa gazi-gozoa da. Erantzuna ez zen oso handia izan, batez ere gazteen aldetik. Autokritika moduan, onartu behar dugu berandu ibili garela propagandari dagokionez. Gehiago landu behar dugu hurrengoetarako. Baina, bestetik, 35 pertsona elkartu ginen bazkarian. Eta goizean zehar, umeak ibili ziren frontoiko jolasetan eta bolatokian. Bazkalostean kantalditxoa izan genuen.
Datorren urtean hobeto prestatuko dugu eta herriko eragileak inplikatzen ahaleginduko gara.
Amaitzeko, herriko gazteei esateko zerbait?
Ba, ateak zabalik ditugula, taldean militatzeko edo gazte mugimenduan parte hartzeko. Gure etorkizuna da jokoan dagoena. Ateak zabalik ditugu hainbeste inplikatu nahi ez duten baina laguntzeko prest dauden gazteentzat ere.
Herrian egiten diren edozein ekintzatan parte hartzera animatu nahi ditugu.
Eta hain gazte ez direnei esateko?
Ernaik antolatzen dituen gauzetan parte har dezatela. Eta gu ideiak jasotzeko prest gaudela. Eta herrian egiten diren ekintzetan parte hartzeko.
Parte hartzearena ezinbestekoa iruditzen zaigu.
Besterik?
Kanpotik esan digute herri txikia izateko, gauza asko egiten direla, eta egiten ditugula. Eta oso talde handia garela, herriak daukan biztanle-kopurua kontuan hartuta.
Eskerrik asko!!!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario