jueves, 31 de enero de 2013

ELKARRIZKETA

Gorka Rodriguez Akarregiri.
Gorka es educador en la escuela infantil de Arrankudiaga. Este lekeitiarra de 34 años lleva 9 años en el mundo de las escuelas infantiles, de los cuales los últimos tres ha estado trabajando en Arrankudiaga. En esta entrevista nos habla de su experiencia y de su día a día.


•    Noiz hasi zinen lanean Arrankudiagako haur-eskolan?
Arrankudiagako Haur-eskola 2010eko irailaren 6an ireki genuen. Nik estreinatu nuen beste hezitzaile batekin batera. Oraindik obrak bukatu gabe zeudela, umeen hasiera bermatzeko, egunero 12 ordutik gora egin behar izan genuen lan, dena prest izateko. Hori bai,  ordu osagarriak ez ziren hain baloratuak izan, nahiz eta lan oso gogorra egin.

•    Zer eskaintzen dizu Arrankudiaga bezalako haur-eskola txiki batek?
Arrankudiagako Haur-eskolak gertutasuna eskaintzen du, herriarentzako eta herritarrentzako, bertako guraso eta umeentzako, izan ere, bertako eragile guztientzako gaude. Herri txikiak eta haur-eskola txikiak aukera hori ematen du. Etxean moduko tratua afektibo eta egonkorra ematen dugu.

•    Zer nolako ume kopurua onartzen du herriko haur-eskolak?
Haur-eskolak duen leku fisikoagatik, 10 ume besterik ezin ditugu hartu, gure zoritxarrerako. Leku gehiago izanda, ume gehiago hartzeko aukera izango genuke, baina hori ezinezkoa da. Adinari dagokionez, 0-1 eta 1-2 taldeak ditugu gure haur-eskolan eta guztiak batera daude. Ordutegia, umeen ordutegiaren arabera antolatzen dugu; aurten adibidez 7:30ean irekitzen dugu eta 9:30ak arte sarrera malgua dugu; hori bai, umeentzat aukeratutako ordutegia errespetatu behar da. Arratsaldean, 16:30ean ixten dugu. 

•    Zelan doa matrikulazioa?
Matrikulazioa ondo doa; aurten topera gaude, eta hurrengo urterako erditik gora egoteko esperantza daukagu. Arrankudiagako jaiotza tasaren arabera gauzak kalkulatuta noski.

•    Haur-eskolako sorrera ezagutu zenuen. Nolakoa izan zen eta nolakoa ikusten duzu etorkizuna?
Haur-eskolaren sorreraz Arrigorriagako Haur-eskolan lanean nengoela enteratu nintzen; nirekin lankide zen Janire Arrankudiagakoak komentatu zidan bere herrian bertan haur-eskola egiten ari zirela. Hori esan zidanean argi neukan herri hau aukeratu behar nuela adjudikazioetan, eta horrela izan zen. Uztailean plaza hartu nuen, irailaren 1ean. Arrankudiagako Haur-eskolan geratu ginen alkatearekin. Egun berean haur-eskolara joan eta oraindik obrak bukatzeko zeudela ikusi genuen, baita haur-eskola utzik zegoela ere. Ez zegoen ezer, ez materialik, ez telefonorik ezta ordenagailurik ere. Hau ikusita, gure lehenengo lan eguna udaletxean izan zen. Beste egunak nahiko zoroak izan ziren, telefonotik deiak egiten materiala garaiz heltzeko; haur-eskola txukuntzen; 7 orduko lanegunak eskas geratuta, gehiago sartu behar izan genituen, egunero 12 ordu gehienetan. Aparteko ordu bezala onartu behar zizkiguten; hitzarmenaren arabera, ordu bakoitzeko 1,30 ordu eman behar zizkiguten gero egunak hartu ahal izateko, baina gure enpresaren erantzuna izan zen ezetz, ordu estra horiek urteko prestakuntza bezala sartzeko. Gu behintzat harro geratu ginen, egin genuen lana eginda, haur-eskola ireki behar zen egunean ireki genuelako.
Etorkizunaren aldetik, badakigu herrian jaiotzen den ume kopuruaren araberakoa izango dela, edota, asko botata, inguruko haur-eskolak beteta badaude, etor daitezkeen umeak bete beharko dute gure haur-eskola.


•    Euskara al da zuen laneko hizkuntza bakarra?

Hezkuntza euskalduna, inklusiboa eta anitza eskaintzen dugu. Beste haur-eskolek berdina eskaintzen dute, baina tamainaren arabera ezberdinak dira; ume kopuru txikia edo handia izatea desberdina da, haur-eskola baten funtzionamendurako.
Funtzionamendu horretan, euskara da gure hizkuntza bakarra eta hori behin eta berriro esan nahi dugu. EUSKARA izango da gure lan hizkuntza, gure komunikazio hizkuntza, erdaldunak baztertu barik. Gurasoenganako tratuan elebidunak izango gara, batez ere guraso erdaldunak badira, baina euskara izango da lan tresna gisa erabiliko dugun hizkuntza.


•    Amaitzeko, konta daitekeen gela barruko bitxikeriaren bat…

Bitxikeri askorik ez daukagu haur-eskolan, egunerokoan gertatzen diren gauzak normalak baitira, baina zerbait aipatzekotan, Arrankudiagako herriak ematen digun maitasuna da. Guztiz integratuta gaude herrian, maite dugu herria, bertako herritarrei estimua diegu, herri txikia izanik denak ezagutzen baititugu. Jaietara ere gonbidatuak izan gara, marmitako txapelketara adibidez. Hurrengo urtean igual etorriko gara, txapelketara. Txarrena da, ni arrantza herri batekoa izanik, lekittarra, egingo dudan marmitakoarekin irabazi egingo dudala, eta egun horretan niganako amorrua sortuko da zoritxarrez, jajajaja.

Milla esker hezitzaile-sukaldari!!

No hay comentarios: