lunes, 19 de septiembre de 2011

Zuen eskutitzak

Herriko jaiak; jai herrikoiak

Jai batzorde zabal, herrikoia eta autonomo bat eratzen den momentutik aurrera, arrakasta erdi ziurtatuta egoten da. Jai batzorde horretan parte hartzea altua denean eta gainera gazteen presentzia nabarmena denean, arrakastarako aukerak areagotzen dira. Eta batzordeko kide horiek herritarrak jaietan inplikarazteko benetako ahalegina egiten dutenean emaitzak oso onak izaten dira gehienetan.
Horixe bera gertatu da Andra Mari jaietan. Izan ere, aspaldiko partez, hogeita piku kide lanean ibili dira jaiei beste kutsu herrikoi bat emateko ahaleginetan; betiko ekimenak arduratsu babesten, euskara plazaratzen eta ekintza edota ideia berriak ausardiaz eta lanarekin aurkezten.
Esan bezala, ausardiaz eman zitzaion hasiera jaiei, txupinazoari eta gazteei protagonismo berri bat emanez: eskolako balkoia gaztez josita, txalapartariak ekinean, presoekiko elkartasun ikurrak agerian, txotxongiloen antzezpena, eta gu, behekoak, ikusleak, gora begira, ikuskizunarekin gozatzen. Hasiera besterik ez zen.
Jakina da ohiko ekintzak antolatzeko orduan herritarren inplikazioa nolakoa den: Zoragarria. Marmitakoan, kofradian, odolosteak egiterakoan, Gizarte Etxeko funtzionamenduan, odoloste afarietan, esate baterako. Zailagoa izaten da, berriz, jai egitarauko ”hutsuneak” originaltasunez eta dinamismoz betetzea: ekimen garestiekin asmatzen (musika kontzertuak), kultur eta kirol elkarteei euren arduretan autonomia ematen, ekintza herrikoi eta parte-hartzaileak bultzatzen (Arrakudiaga Prix, futbol partida, elkartasun txosna bat…), presoei kuku eginez edota ekintza berri eta originalak proposatzen ( pintxo poteoa, Kofradia Eguneko goizeko gazteen jolasak…) Egitaraua, beraz, egoki beteta eta bideratuta egon den iritzikoa naiz ni.
Ez dakit; jaiak pasatuta daude jada eta bakoitzak bere ondorio propioak aterako zituen. Jai batzordeak ere bereak, ikusiko dugu. Nik argi daukat jaiek aro berri baten hasiera markatu dutela. Ez egitarauaren edukiak gehiegi aldatu direlako, egiteko eran, metodologian hain zuzen ere, aldaketa nabarmena ikusi dugulako baizik. Beste “normaltasun” bat ikusi da herrian eta hori premiazkoa zen azken urteetakoa ikusi eta gero. Asko dago hobetzeko oraindik, baina bide onean goazela argi dago. Zorionak Andra Mari jaietan parte hartu duzuen guztioi!

Festazalea

ESKERRIK ASKO

Eskerrik asko gure herriko jaietan jarritako txosna aurrera ateratzen lagundu diguzuen guztioi.
Hasteko, boluntario gisa egondako gazteoi. Jaia eta lana uztartzea posiblea dela erakutsi dugulako eta gustura gainera!!
Jarraitzeko, herriko jendea eskertu nahi dugu, txosnara hurbiltzeagatik eta gure profesionaltasun eza pazientziaz eta umorez hartzeagatik.
Azkenik, baina guretzako oso garrantzitsua dena, gure eskerrik beroena Jai Batzordeari, Gizarte Etxeari eta udalari. Zuen laguntzarik gabe ezinezkoa izango zelako txosna aurrera ateratzea. Eskerrik asko zuen lanagatik eta animuengatik!!!
Eskerrik asko hor egon zareten guztioi!

Arrankudiaga eta Zolloko gazteria

Empresas del pueblo

El pasado 18 de agosto asistí a un pleno en el ayuntamiento en el que se trataba la adjudicación de la obra de construcción de un tramo de acera en Iberlanda. Las personas allí presentes pudimos comprobar los comentarios de menosprecio que Bingen profirió sobre dos empresas de nuestro pueblo, diciendo poco menos que no daban la talla, y que no habían sido capaces de entregar la documentación precisa. He sabido que en un siguiente pleno, lejos de rectificar, se mantuvo en sus trece. Parece ser que a Bingen se le ha olvidado el tipo de empresas y la talla que han dado algunas de las empresas que él ha invitado y contratado durante su mandato. Para refrescar la memoria y sin entrar en más harina, que la hay, quiero poner tan solo dos ejemplos. Por un lado, mencionar la empresa que realizó la urbanización de Garondo, que daba tanto la talla que se columpió a sus anchas, saliendo la urbanización un pico, tanto que hoy después de los años Etxaukera no ha podido cobrar a los propietarios de las parcelas. El segundo ejemplo es la empresa que contrató para realizar primero las viviendas de Zollo y después las de Arrankudiaga. Esta empresa también da la talla, hasta el punto de que cuando le han llamado para realizar las reparaciones lógicas de unas viviendas nuevas (grietas, humedades, desperfectos varios, etc.), “no sabe, no contesta” y es Etxaukera quien está corriendo con los gastos de las reparaciones. Con lo fácil y práctico que es estar callado.
Una contribuyente local.

No hay comentarios: