lunes, 30 de mayo de 2011

Herrian

AZOKA

Maiatzaren 29an (igandea), azoka egon zen plazan, 11etan hasita. 12 postu egon ziren: ogia, gazta, ortuariak, pastelak, haragia, eztia… Tartean, Algortako Gorrondatxe abesbatza eta Sopelako Munarri abesbatza entzuteko aukera izan genuen, elizan. Eta frontoian, ipuin kontalariarekin gozatzeko aukera izan zuten umeek.
Aurreko urteetan bezala, oilasko-pintxoak eta txakolina dastatzeko aukera ere egon zen.
Horrez gain, urte osoan zehar egurra lantzen ibili direnek haien lanak erakutsi zituzten.


INDARRA

Ekainaren 4an, benjaminen kategoriako Arrankudiagako IV. Futbol txapelketa egin zen, Iberlanda futbol-zelaian. 8 talde arituko ziren: C.D. INDARRA (Arrankudiaga), C.D. PADURA (Arrigorriaga), C.D. UGAO (Ugao), C.D. ORDUÑA (Urduña), U.D. ABAROA (San Migel), ATXULAUR K.E. (Orozko), S.D. SAN PEDRO (Sestao), C.D. LAUDIO (Laudio).

No hay comentarios: