jueves, 31 de marzo de 2011

EAJ-ren KONPROMISOAK

“6. CULTURA Y EDUCACIÓN
Seguiremos apostando por las comisiones de fiestas abiertas y participativas.
Seguiremos desarrollando actividades culturales durante todo el año (feria agrícola, teatro, charlas, exposiciones).
Apoyo a las asociaciones culturales del municipio.
Subvención del 100 % de las actividades extraescolares de alumnos de la escuela.
La escuela nueva será realidad en un año.
Adecuaremos la lonja de Elexalde 18 (actual primaria y KZgune) a un espacio que posibilite las funciones de biblioteca, aula informática, teatro, proyecciones, charlas y conferencias.”

Jai batzordea: irekia izan da, baina zer egin dute parte-hartzea sustatzeko? Jai batzorderako deialdia egiten da, baina ez da ahalegin berezirik egiten talde guztiak deitzeko; deialdia formalismo hutsa da. Eta jai batzordean alkatea eta zinegotziak egotea, kontrolatzeko borondatea erakusten du. Eta horrela da, zinegotziek kargua uzten dutenean ez dira jai batzordera bueltatzen (ez dute parte hartzen ez zinegotziak izan baino lehenago ezta gero ere). Duela urte batzuk 10 pertsona edo gehiago elkartzen ziren jai-batzordean. Azken bi urteetan, zinegotzi bat, udaletxeko langile bat, eta kito. Eta ez dugu uste herritarren interes falta denik horren arrazoia.
Aunque las convocatorias han sido abiertas, no se ha hecho nada para potenciar la participación. Hace unos años, participaban unas 10 personas; actualmente, un concejal y un trabajador del ayuntamiento. Por algo será.

Jarduera kulturalak, puntualki egiten dira, ez dago urteko programazio bat. Ez dago koordinaziorik herriko elkarteekin.
No existe una planificación cultural, ni una coordinación con las asociaciones del pueblo.

Diru-laguntzak ez daude araututa: eskatzeko epeak, arauak, eskatzailearen betebeharrak... Eskatzen duzun momentuaren arabera, dirurik badago, diru-laguntza lortzen duzu. Eta hori da taldeentzako laguntza bakarra, dirua. Ez da ikusten kultura sustatzeko borondaterik.
El apoyo a las asociaciones se limita a lo económico, no hay una verdadera promoción de la cultura.

Badago eskola berria. Baina hori Hezkuntza Sailaren lana izan da, batez ere.
Lonja: herriarentzako izan beharrean, Udaltalderen bulegoa jarri dute, trukean ezer lortu gabe. Beste lokal baten alokairua ordaintzen ari dira, informatika-gela eta ludotekarako. Bestelakoetarako, frontoia erabiltzen da, baina bertako ekipamenduaren erabilera, proiektorearena nagusiki, oso mugatuta dago, aretoa ezin delako ilundu (eskolakoek ezin dute erabili, pelikulak edo proiekzioak gauez egin behar dira, kanpamenduko bideoa emateko berandura arte itxaron behar da…)
Faltan locales municipales, se cede el único que había, y se alquila un local para los servicios municipales. Todo el equipamiento del frontón está muy limitado porque no se puede impedir la entrada de la luz exterior.

“7. VIVIENDA
Hemos demostrado que somos capaces de promover viviendas municipales.
Construiremos más viviendas (pisos), a mejor precio y en función de las necesidades de los vecinos.
Realizaremos una encuesta para conocer las necesidades en cuanto a número de viviendas y plazos.
Tendrán prioridad en la adjudicación los jóvenes y las personas con problemas de accesibilidad.”

Etxaukerak, hamar urtean, etxe hauek egin ditu: 8 etxe Zollon eta 20 adosatu Arrankudiagan (alkatearen kudeaketa-soldata oso garestia atera zaigu). Baina lan hauek luze joan dira, eta gazte asko kanpora joan behar izan dira.
Zazpi urte behar izan dute arauak aldatzeko.
Gaur egun ere, epe laburrean, ez dago etxeak egiteko aukerarik, Osinburun izan ezik, hor azkar ibili dira, hauteskundeei begira, etxebizitza garestiak (gazte askok atzera egin dute) eta garajerik gabe egiteko. Zolloko etxeetan gehienak kanpokoak dira (ez da kontuan hartu bertako demanda). Laster bertako gazteek etxebizitzak beharko dituzte eta ez dute aukerarik izango. Eta badirudi, ez dutela ikasi, orain beste lau etxe eskaini dituzte eta.
Udalak sustatutako etxebizitzak saltzerakoan, ez da kontrolatu jabeen egoera: beste etxebizitzarik duten ala ez, etxe horretan bizi diren ala ez…
Ez da inkestarik egin etxebizitzaren arloko beharrizanak ezagutzeko. Kartel batzuk jarri zituzten, interesatuta zeudenak apuntatzeko. Baina ez da azterketa sakonik egin etorkizunera begirako plangintza bat egin ahal izateko.

Han construido 8 casas en Zollo y 20 en Arrankudiaga y han necesitado 10 años para ello. También han necesitado 7 largos años para cambiar las normas subsidiarias. Así pues, la gente se ha ido fuera. Ahora van a construir en Osinburu, viviendas bastante caras y sin garaje. Existe una clara falta de planificación.

“8. EUSKERA
Potenciación del Servicio de Euskera del Ayuntamiento.
Aplicación del Plan de Política Lingüística a todo el municipio.
Seguiremos con nuestra política de subvenciones para aprendizaje del euskera.
Se va a realizar un trabajo de recopilación de testimonios de gente mayor euskaldun para el estudio del euskera y las tradiciones de la comarca.”

Euskara ikasteko diru-laguntzak ematen dira, baina udalak zerbitzu gehienak erdaraz eskaintzen ditu. Bandoak eta iragarkiak euskaratzea ez da nahikoa, euskaraz bizitzeko benetako aukera eman behar du. Orokorrean, udal langileen euskaraz lan egiteko gaitasuna oso urria da eta azken kontratazioak euskararekiko eta euskaldunenganako errespetu falta erakusten du.
Ez dago euskararen erabilera sustatzeko plan seriorik.

El único apoyo al euskara son las subvenciones para cursos. No hay una verdadera política para promocionar el uso del euskera ni entre vecinos y vecinas, ni en el funcionamiento del ayuntamiento (actas y plenos en castellano, no se tiene en cuenta el euskera en las contrataciones...)

No hay comentarios: