jueves, 30 de septiembre de 2010

ZUEN ESKUTITZAK

Eredu parte-hartzailea jaietan

Pasatu dira jada Andra Mari jaiak eta nork bere balantzea egiteko aukera izan du. Jaiak, berez, txukun atera direla iruditzen zait. Eguraldiak nahikotxo lagundu du eta jende asko ikusi dugu gure herritik. Ikuskizun politak egon dira (kontzertuak, antzerkiak eta pilota, batik bat), urteroko bazkari-afari herrikoiez gozatu dugu eta umeek ere euren momentuak izan dituzte. Honez gain, ekintza berri eta arrakastatsu bat ikusi ahal izan dugu; herritarren arteko herri kirolen topaketa. Gauza asko inertziagatik egin badira ere, jai herrikoien kutsua ikusteko aukera izan dugu. Hortik doa nire hausnarketa eta, jai ereduez idatzi nahian, adibideetaz baliatuko naiz jai parte-hartzaileen eredua aldarrikatzeko eta arrakastatsuena dela azpimarratzeko. Horretarako Andra Mari eguneko Herri Kirol “topaketa” jarriko dut mahai gainean. Izan ere, aurtengo jaietan iritzi eta komentario gehien sortarazi duen ekimena izan da. Azter dezagun: Herriko hogeita hamabost kirolarik parte hartu zuten goiz horretako herri kirolen saioan; kopuru aipagarria Arrankudiaga bezalako herri batentzat. Emakumeak, gaztetxoak, gazteak eta beteranoak ikusi genituen, besteak beste. Saioa primeran atera zen eta luzeegia, agian, suertatu bazen ere, jendeak asko gozatu zuen ikuskizunarekin. Inor ez zen lekutik mugitu dena amaitu arte. Pikeak, txantxak, komentario teknikoak, taktikoak eta gomendioak guztion ahotan egon ziren eta jarraitu zuten ondorengo egunetan. Oraindik komentatzen da sokatiran ikusitako aurpegi barregarrien gainean, batzuen hanketako edo besoetako minen gainean edota txapeldunen taldean ikusitako “miura” lehiakorren gainean. Goiz horretan gertatutakoa esanguratsua izan zen. Izan ere, 2009ko jaietan, egun berean (Andra Mari eguna), Herri Kirolen beste saio bat ikusteko aukera izan genuen; aurtengo produktu bera protagonista ezberdinekin; adituak batean, herriko jendea bestean; baina, emaitza zeharo ezberdina izan da. Kontuak atera… Talonarioa oinarri duen gizartean bizi gara gaur egun eta herri kirolen ekintza bezalakoak gutxi ikusi ohi dira inguruko herrietan, are gutxiago herri handietan edota hirietan. Horregatik, horrelako ekintzei bere garrantzia eman eta bultzatzen jarraitu behar dugu. Parte hartzeak poztu eta bete egiten gaituelako eta jendeak, ikusleek, hurbiletik ikusten dutelako euren ezagunen gogoa eta borondatea. Zalantzarik ez daukat, herriko jai-kultura gauzak elkarrekin egiten aberasten dela; odolosteak egiten, marmitakoaz elkarrekin gozatzen, Kofradia Eguna antolatzen, Gizarten laguntzen edota jaietako edozein ekintzatan parte hartzen. Eredu hau eskatzen dute herriek, baina, zoritzarrez, herriari hitza ematea ez dago “modan”, agintarien gustukoa ez delako, gehien bat. Horrexegatik, antzeko iniziatibak bultzatzen edota sortarazten ahalegindu behar gara; jendea prest dago eta bultzadatxoa falta zaio soilik. Azken urteetan Jai Batzordea nahiko pobre ibili da jendeari dagokionez eta zentzu horretan ere hausnarketa bat egin beharko luke. Badaki zein den herriak nahi duen eredua eta, talonariotik bere neurrian tiratzea komenigarria den heinean, horrelako ekimenak errepikatzeko lan gehiago egin beharko luke. Herritarrok hori nahi dugulako.
Parte-hartzaile bat


Flota de vehículos municipales


No sé si soy el único a quien le sucede, pero cada vez que paso frente al ayuntamiento me llama la atención la flota de vehículos municipales con los que contamos en el pueblo. Además de estar a la intemperie, haga sol, hiele, llueva, nieve o granice, me llama la atención, más que por el número, por el tipo de vehículos. En verano del año pasado había tres vehículos: un camión, un todo terreno y una furgoneta de nueve plazas. En octubre o noviembre empezamos a ver, además, otro todo terreno y un minibus, estos de segunda mano. El minibus se empleó durante el pasado curso escolar para realizar el transporte de las niñas y niños a la escuela, pero cual es mi sorpresa, que en menos de un año tenemos un segundo minibus, nuevo y más grande. No acabo de entender para qué necesita el ayuntamiento una furgoneta de nueve plazas y dos minibuses, cuando en el transporte escolar se emplea un solo vehículo y aproximadamente una hora al día (media hora a la mañana y media hora a la tarde) y solamente durante el curso escolar. Y eso sin tener en cuenta que en muchos pueblos de Euskal Herria se está fomentando que las niñas y niños vayan a la escuela andando y que sería más lógico construir aceras. Pero eso es harina de otro costal. Lo que sí se entrevé es una falta total de previsión y organización y me pregunto: ¿Quién o quiénes deciden cuándo y qué tipo de vehículo comprar? ¿Con qué criterio y en base a qué necesidades se compran los vehículos? Si así funcionan en las cosas que se ven, qué no pasará con lo que no se ve.
Un vecino

No hay comentarios: