Datorren Andra Mari egunean, Jai Batzordeko egitarauaren barruan, auzokideen arteko Herri Kirol Topaketa bat ospatuko da herriko plazan. Antzeko ikuskizun bat ikusi ahal izan genuen duela urte batzuk eta ondo atera zelako animatu gara Gizarte Etxeko Kultura batzordekook berriro antzeko zerbait antolatzen. Orduan ondo atera zen herritarren parte hartzea eta gogoa plazaratu zelako, pike sanoa tarteka. Aurten ere, jendearen parte hartzea ezinbestekoa izango da topaketa ikusgarri gertatzeko. Horretarako, zortziko taldeak sortzea da gure helburua; trontza, txingak, zaku lasterketa, ingudea, lokotxak eta sokatiran aritu ahal izateko. Egun batzuk lehenago entrenamendu bat egingo dugu taldeak antolatu eta kirolak ezagutarazteko. Goiza polita igaroko dugulakoan, bai ekintza honetan eta beste guztietan parte hartzera animatzen zaituztet!!
El día de Andra Mari, dentro del programa de la Comisión de Fiestas se va a celebrar un encuentro de deporte rural en la plaza. Hace unos años se llevó a cabo una actividad parecida y el resultado fue muy positivo gracias a la implicación de la gente. Por ello, las personas que participamos en la comisión de Cultura de Gizarte Etxea nos hemos animado a organizar algo parecido. Pero para que salga bien es necesaria otra vez la implicación de la gente. Hay que formar grupos de unas ocho personas que competirán en trontza, txingas, carrera de sacos, yunque, recogida de mazorcas y soka-tira. Unos días antes realizaremos un entrenamiento para organizar los grupos y conocer un poco más las pruebas. Os animamos a participar en esta actividad y en todas las que aparecen en el programa.
Unai (Gizarte Etxeko Kultur Taldeko kidea)
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario