domingo, 30 de mayo de 2010

Sokatira

Interesgarria izan zen Ezkurran agertutako azken elkarrizketa, sokatiraren inguruan nituen topikoak eta ezjakintasunak argitu zizkidan, teknika, prestaketa fisikoa, mundu osoan dauden fitxa kopurua, etab. Futbolaz gain badago mundua, aurrekontu handiko kirol azpiegituretan eta instalakuntzetan jartzen dugu arreta eta lau lerro haiek irakurri ondoren konturatzen gara gure ondo-ondoan goi mailako kirolariak ditugula, nazioarteko txapelketetan parte hartzen duten kirolari bikainak. Horrez gain, udan herri-kirolak egiten, kamiseta eta izerditakoak saltzen eta, euren poltsikoetatik dirua jartzen finantzatzen dira. Harrigarria eta argigarria.
Harritutako bat

No hay comentarios: