
Pasa den ostiralean, alkatearen aginduz, harea eta harria pilatu zuten plazan, frontoirako bidean. Hori arratsaldeko hiruretan izan zen. Ordutik hor egon dira multzo biak, astelehenera arte, orduan hasi baitira obrak. Antza, frontoiraino doan aldapa estali egingo dute, frontoira joateko bidea errazteko.
Lanak hasi bitartean umeen jolasleku bihurtu dira multzoak, zinegotzi bat haserretzea lortu arte. Antza ez zitzaion gustatu umeak han ibiltzea, harea eta harriak barreiatzen zituztelako. Egia da, neurri txiki batean, gurasoen ardura izan daitekeela harea eta harri multzo horiek guztiz ez hondatzeko umeak kontrolatzea. Baina udalaren ardura ere bada, neurri handi batean. Harea eta harriak bota behar baditu, baina astelehenera arte erabili ez, bere ardura da material hori zaintzea: lona batekin estalita, hesi bat jarrita…
Duela hilabete batzuk esan genuen, eta herritar gehienok ikusi dugu, Atxanditik Otxanduriraino espaloia egiteko obrak hasi zirela. Inork ez du ukatuko obra hori oso ona dela herriarentzat, batez ere inguru horietan bizi direnentzat. Obra txiki eta arina izango zela uste genuen askok, baina ez. Oraindik ez dauka espaloirik! Ez dakigu zerk eragin duen atzerapena, baina laster guztiok erabiltzeko moduan egotea espero dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario