Aurreko Ezkurran esan genuen ibaian garbiketa lanak egiten ari zirela. Aste hauetan bertatik atera dutena mendira eraman dute, Ametzuko (Zollo) eta Otxanduri-Pagobakarrako (Arrankudiaga) pista nagusietan bota dute.
Ibaian zegoen guztia pista horietan aurkituko dugu orain: harri onak, baina errekan zeuden hondakinez betetako harearekin trinkotuta.
Orain, ondo zapalduta eta laututa, ez dauka itxura txarrik eta badirudi edozein ibilgailu ibili ahal dela bertatik. Ikusi beharko da zer gertatzen den denborak aurrera egin ahala edo neguan; orduan jakingo da konglomeratu horrek ur-korronteak eta ibilgailuen trantsituari eutsi ahal dien, batez ere gune aldapatsuenetan eta uraren zeharbide naturaletan.
Nabarmena da baso-bide hauen garrantzia eta argi dago egoera onean mantendu behar direla, baina, aldi berean, ezin da ahaztu ingurunean, ezta urak eramango duena ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario