
Egun hauetan gertatutakoak ez gaitu harritzen. Aurreko Ezkurretan ere esan dugu estatu espainiarrak Ezker Abertzaleko militante ezagunak atxilotzeko aukera zegoela. Eta ez daukagu kristalezko bolarik hori asmatzeko; gauza nabarmena zen, azken garaiotan gertatzen ari dena aztertuz gero. Hiru dira ondorio horretara eraman gaituzten arrazoiak.
Lehenengoa: Ezker Abertzaleak gatazka gainditzeko planteatu edo prestatzen dituen ekimen guztiek estatu espainiarraren sabotaje-ahaleginarekin topo egiten dutela egiaztatu dugu, berdin dio nor den gobernuko gestorea. Eta sabotaje horrek forma ezberdinak hartu ditu, unearen arabera: atxiloketak (pertsona zehatzak edo Mahai Nazional ezberdinak) edo erailketa (Santi Brouard, Josu Muguruza,…).
Bigarrena: Euskal Herriko erakundeetan aldeko aritmetika bermatzeko PSOE eta PPren ahalegina. Ajuria Enean gertatu zen bezala, legez kanpo mantendu nahi dute Ezker Abertzaleari dagozkion milaka botoak ordezkatu ahal duen edozein sigla, gure herriko errealitate sozio-politikoa "legalki" manipulatzeko. Gehiengoen eta gutxiengoen “joko” bat darabilte, nahi duten erara manipulatzen dutena, eta denborak aurrera egin ahala, natural eta erreal gisa aurkeztu nahi dute. Logika honek pentsarazten digu PSOE eta PPri ondo ateratzen zaizkiela hurrengo hauteskundeetarako kontuak (udal eta foru hauteskundeak eta Nafarroako Parlamentua). Beraz, ez da harritzekoa, PNV harrapatuta mantentzeko, Patxi Lopezek Ondarroako udal batzorde ez-legitimoa edo beraien herrietan iruzurra egin duten guztiak goraipatzea. Nola esan daiteke PSOE Ajuria Enean edo Bilboko Udalean tranpa eginda dagoela, beste herri askotan tranpa bera egin ondoren?
Eta hirugarrena; azkena eta garrantzitsuena: atxiloketak, legez kanporatzeak eta errealitate sozio-politikoan tranpa egitea Euskal Herriaren izatea ukatzeko helburu estrategikoaren ondorio dira. Logika ezeztaezina da eta, baten bati ezohikoa iruditzen bazaio ere, asko izan dira publikoki plasmatu edo adierazi dutenak: Aznar eta Zapatero, PSOE edo PPko agintariek Autonomi Erkidegoan edo Nafarroan… Eta ezin ditugu komunikabideak ahaztu.
“Euskal herririk ez badago, ez dago euskal arazorik”. Eta hori errealitate egiteko ezinbestekoa da disidentzia politikoa neutralizatzea edo desagerraraztea. Are gehiago disidentzia horrek herri gisa dagokigun erabakitzeko eskubidea gizartean sendotzea lortu duenean eta disidentzia hori gatazka politikoaren aurrean irtenbide erreal bat planteatzeko bidean dagoenean.
Argi daukagu errepresioaldi berri honek bumeran efektua izango duela eta Ezker Abertzaleak euskal gizarteari alternatiba itxaropentsu bat helaraztea lortuko duela. Eta hori ez dute geldituko!!
¡¡No lo detendrán!!
Lo que estos días ha sucedido no nos sorprende. Que el estado español encarcele de nuevo a destacados militantes de
La primera es constatar que TODAS las iniciativas que
La segunda constatación es la referida al intento del PSOE y PP de perpetuar la posibilidad de una aritmética favorable en las instituciones de Euskal Herria. Al igual que sucedió en Ajuria Enea, tratarían de mantener como ilegal toda sigla que pueda representar los miles de votos que corresponden a
Y la tercera, última y más importante constatación que hacemos es que tanto las detenciones, ilegalizaciones como el trampear la realidad socio-política obedecen al objetivo estratégico de negar la existencia de Euskal Herria. La lógica es aplastante y aunque a alguno o alguna le resulte insólito, muchos han sido ya los que lo han plasmado o manifestado públicamente. Desde Aznar, pasando por Zapatero o las cúpulas de PSOE o PP en
“Si no hay pueblo vasco, no hay problema vasco”. Y para que esto se haga realidad es importante neutralizar al máximo o acabar con su disidencia política. Más aún cuando esa disidencia consolida socialmente el derecho a decidir que nos asiste como pueblo y cuando esa disidencia está una vez más en la lógica de plantear una salida real al conflicto político.
No hay comentarios:
Publicar un comentario