martes, 31 de octubre de 2017

Oxinburu aurreproiektuaren aurkezpena.

Oxinburu eraikina erabilera sozial eta kulturaletarako birgaitzeko egikaritze-proiektua idatziko duen enpresaren izena pasadan urriaren 4ko udalbatzan eta aho batez onartu zen. Horren harira, herritarren aurrean azalpenak eta hartu emanak konpartitzeko, lehenengo bilera antolatu zen pasadan urriaren 22an, Arrankudiagako eskolan hain zuzen ere.
“BEHARK” Arkitektura estudioko Gentzane Goikuria eta Beñat Saratxagak eman zuten aurkeztutako aurreproiektu irabazlearen berri. Horretarako euren azalpenez gain, panelak eta proiekzio bat ikusteko aukera ere egon zen. Berrogeita hamar herritar izan ziren azalpen bileran eta, 45 minututako aurkezpenaren ostean, galdeketa momentua zabaldu zen. Jendeak zalantzak argitzeko hainbat galdera planteatu zituen: bai efizientzia energetikoari buruzkoak, bai egurraren iraupen edota mantenuaren buruzkoak edota Oxinburuko espazioen distribuzioari buruzkoak baita. Bukatutakoan, udal gobernutik lanari buruzko galdetegi anonimo bat prestatu zen, nonbait, herritarren iritziak jasota eduki ahal izateko.

Presentación del anteproyecto de Oxinburu
 

La empresa que redactará el proyecto de ejecución para habilitar el edificio Oxinburu para uso social y cultural se decidió por unanimidad en el pleno del 4 de octubre. Después, se llevó a cabo la primera reunión para explicar el proceso ante las vecinas y los vecinos y para compartir opiniones. La asamblea vecinal se realizó el 22 de octubre, en la escuela de Arrankudiaga.
Gentzane Goikuria y Beñat Saratxaga del estudio BEHARK Arkitektura se encargaron de informar sobre el anteproyecto. Además de escuchar su exposición, se pudieron ver paneles informativos y una proyección. Participaron en la reunión unas 50 personas las cuales pudieron plantear sus preguntas después de una presentación de 45 minutos. La gente planteó muchas preguntas para aclarar sus dudas: sobre eficiencia energética, sobre la madera, sobre el mantenimiento o sobre la distribución de los espacios de Oxinburu. Al finalizar, el gobierno municipal repartió un cuestionario anónimo, para que las vecinas y los vecinos plantearan su opinión por escrito.




No hay comentarios: