lunes, 31 de julio de 2017

TXIKITAN OLGETAN I

Umetan, olgetan edo jolasten denbora asko ematen genuen; sasoi horretako jokoak eta entretenimenduak, gehien bat, desagertu dira. Komentatuko ditugu batzuk:
. “Aro” edo kirrinka. Zirkunferentzia metaliko bat eta gidatzeko metalezko hagaxka edo “barila” bat, puntan U forma zeukana. Arin joan behar zinen bultzaka leku lauan eta aldapa goran edo galga eginez beherantz joatean, eta albo batera edo bestera gidatzen zen.
. Tiragoma. Etxean egiten ziren, sahatseko, “saretxako” arrankudiageraz, egur bat hartzen zen, eta zuritu, gero neumatiko zahar batetik zati luze eta estu bi moztu eta, azkenik, larru zati bat behar zen eta hiru elementu horiek lotzean tiragoma eginda zegoen. Punteria egiteko eta txoriei botatzeko erabiltzen zen.
. Arkua eta geziak. Urritzaren adar bat tolestu eta kordel batekin lotzen zen arkua eginez, eta geziak adar meheago eta zuzenak ziren.
. Plazan jolasten ginen zenbait jokuetara: “kadenan”, ume batek korrika eginez beste bat harrapatu behar zuen, eta horiek eskutik helduta, kate bat osatuz, denok katean egon arte; “al hilo cortado”, ume batek beste bat harrapatu behar zuen, baina tartean beste bat sartzen zenean honen atzetik joan behar zuen; “kuski-palmo”, umeek txandaka harri lau bana botatzen zuten eta bestearen harriari jotzean, kuski, puntu bat kontatzen zuen edota esku zabal, palmo, baten neurrira gelditzean beste bat kontatzen zuen; ziba edo tronparekin, urtero sasoi batean modan ipintzen zen; lau izkinetara, bosten artean jolasen zen eta lau ertz hartuta zeuden eta aldatzen ziren lekuz, bostgarrenak lortu behar zuen leku bat libre zegoenean...
Futbolean ere aritzen ginen; pelotan ez, frontoirik ez zegoelako, eta ostondu edo ezkutatzera ere jolasten ginen.
Naturarekin erlazionatutako entretenimenduak bazeuden ere: zapaburuak harrapatu; txorien habiak bilatu; kilkerrak harrapatu; errekan harri lauak jaurti eta saltoka bialdu harria...

TI

JUEGOS INFANTILES I
 

En la niñez pasábamos mucho tiempo jugando, aquellos juegos y entretenimientos de ayer, en gran medida, han desaparecido. Vamos a comentar varios de ellos:
. El aro. Consistía en una circunferencia metálica que era guiada con una varilla que en el extremo tenía forma de U.
. El tiragomas. Que se hacía en casa artesanalmente: la manilla era una rama de la que salían dos en forma de V, se pelaba y se ataba a dos tiras de goma sacadas de un neumático viejo unidas a un trozo de cuero.
. Arco y flechas. Una vara de avellano se doblaba y ataba con una cuerda y ya teníamos el arco, las flechas también se hacían con ramas de avellano más delgadas.
En la plaza se practicaban diversos juegos: a la cadena, un participante corriendo cogía a otro, y los dos unidos por la mano, cadena, cogían un tercero y, así sucesivamente, hasta terminar todos en la cadena; al hilo cortado, un jugador decía el nombre de otro y tenía que cogerlo, si entre los dos pasaba un tercero, le tenía que seguir a éste; al kuski-palmo, se jugaba con una pequeña piedra plana, uno lanzaba la piedra y otro tenía que darle, kuski, o dejar a un palmo, se jugaba a puntos; a la trompa, todos los años en un determinado momento se ponía de moda; a las cuatro esquinitas, se jugaba entre cinco, cuatro esquinas estaban ocupadas y el quinto tenía que conseguir una libre mientras los otros se intercambiaban de posición...
También jugábamos al fútbol; a pelota no, ya que no había frontón, y a diversos juegos de esconderse.
Había pasatiempos relacionados con la naturaleza: coger sapaburus, buscar nidos de pájaros, coger grillos, lanzar una piedra plana haciendo saltos sobre el río...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Komentarioak egin ahal dituzu hemen, baina beti sinatuta bukaeran.
Aqui puedes hacer tus comentarios, pero siempre firmando al final.