domingo, 30 de abril de 2017

Nerbioi-Ibaizabal Eskualdeko Energiaren Behatokia

Martxoaren 30ean, Nerbioi-Ibaizabal Eskualdeko Energiaren Behatokia aurkeztu zen, Udaltalderen bulegoan, udaletako ordezkarien aurrean.
Eskualdeko Energiaren Behatokiaren zeregina da fakturazio egokia kontrolatzea, hornidura energetikoen kontratazioa hobetzea, eskualdeko plataforma bakar batean sartutako udalerrietako eraikin eta argiztapen publikoko koadro guztiak erregistratzea eta haien portaera aztertzea, besteak beste.
Xedea da eraginkortasun energetikoa, ekonomikoa eta ingurumenekoa sustatzea, modu jarraituan eta sendotuan murrizteko kontsumo energetikoa (kWh), faktura energetikoaren gastua (€) eta berotegi-efektuko gasen isuria (BEG).
Tresna berri honek zerbitzua ematen die 7 udalerriri: Arrankudiaga, Arrigorriaga, Etxebarri, Ugao-Miraballes, Urduña, Zaratamo eta Zeberio. 34.887 biztanle, 408 kontratu elektriko (udal ekipamenduak eta argiztapen publikoa) eta 34 gas kontratu hartzen ditu.
Aurreikuspenen arabera, urteko aurrezki potentziala 70.000 eurotik gorakoa izango da, batez ere kontratatutako potentziaren optimizazioagatik eta beste hobekuntza batzuengatik (energia erreaktiboagatiko penalizazioen zuzenketa, erabilerarik gabeko horniduren baja eta ordutegi-diskriminaziodun tarifak dituzten horniduren optimizazioa).
Gainera, Atari Energetiko bat dauka, energiari buruzko informazioa emateko eta herritarren artean aurrezki energetikoa sustatzeko webgunea.
Eskualdeko Energia Behatokiak erabakiak hartzeko eta energiaren kudeaketa planifikatzeko behar duten informazio fidagarri eta kalitatezkoa eskaintzen die udal-arduradunei: lehentasunak, jarduerak, hobekuntzak, inbertsioak. Energia toki-mailan modu egokian kudeatzeko tresna berritzailea da.
 
Observatorio Comarcal de la Energía de Nerbioi-Ibaizabal

El 30 de marzo  se presentó el Observatorio Comarcal de la Energía de Nerbioi-Ibaizabal, en la oficina de Udaltalde, ante responsables de los municipios participantes.
El Observatorio Comarcal de la Energía es una plataforma TIC que permite, entre otras funcionalidades, controlar la correcta facturación, optimizar la contratación de suministros y registrar y analizar de forma continuada el comportamiento energético de todos los edificios y cuadros de alumbrado público.
Su objetivo es facilitar el triple ahorro y eficiencia energética, económica y ambiental: la reducción continuada y consolidada en el tiempo del consumo energético (kWh), el gasto en la factura energética (€) y las emisiones de gases de efecto invernadero (GEI).
Esta nueva herramienta da servicio a 7 municipios: Arrankudiaga, Arrigorriaga, Etxebarri, Orduña, Ugao-Miraballes, Zaratamo y Zeberio. Agrupa a 34.887 habitantes, 408 contratos eléctricos (equipamientos municipales y alumbrado público) más otros 34 de gas.
El ahorro potencial anual detectado es de más de 70.000 €, principalmente por optimización de potencia contratada y otras mejoras (corrección de las penalizaciones por energía reactiva, baja de suministros sin uso y optimización de suministros de tarifa con discriminación horaria).
Incluye, además, un Portal Energético, un espacio web para la difusión de información energética y la promoción del ahorro energético entre la ciudadanía.
El Observatorio Comarcal de la Energía ofrece a los responsables municipales la información fiable y de calidad que necesitan para tomar decisiones, para planificar y desarrollar la gestión de la energía: prioridades, actuaciones, mejoras, inversiones. Se trata de una herramienta innovadora para gestionar adecuadamente la energía a nivel local.

No hay comentarios: