martes, 28 de febrero de 2017

ARRANKUDIAGA ETA ZOLLO EZAGUTZEN


ZERBITZUENGATIK ORDAINKETAK
 
Orain dela 50 bat urte, herritarrek zerbitzuengatik ordaindu behar zioten parte bat zuzenean zerbitzu emaileei. Hori gertatzen zen medikuarekin, maisu-maistrekin edo abadeekin.

Arrankudiagan urte luzeetan on Luis Arbaiza medikua egon zen eta zerbitzu osagarrietatik, gauean atenditzeagatik edo, diru bat kobratzen zuen. Horretarako kobratzaile bat zeukan eta urteetan Uribarriko Antoniok bete zuen lan hori, etxez etxe. On Luis Arbaizak bizitza osoa eman zuen Arrankudiagan mediku moduan, “Itzu Kutze” deitutako etxean bizi zen eta bertan zeukan kontsulta. Honek eta garai horretako emaginak, Presen esaterako, herriko osasun zentroan eduki beharko lukete bere lekutxoa euren lana gogoratzeko eta eskertzeko.

Eskolan ere gurasoek permanentziak ordaindu behar zituzten. Zer ziren permanentziak? Klaseak bukatzean, beste klase ordu bat gehiago. Teorian “boluntarioa” zen, baina praktikan... Ordu estra hau eskolako gela berean ematen zen.
Maisu-maistrak eskola gainean zeuden etxebizitzetan bizi ziren; batean, maisua eta familia, eta bestean, maistra familiarekin. Mutilen eskolan, On Eugenio zegoen garai horretan eta honek ere bere bizitza profesionala, ia osoa, Arrankudiagan eman zuen. Nesken eskolan, maistrak gehiago aldatu ziren: doña Conegunda, doña Onésima, doña Josefa, Amelia...

Elizak ere Kultu eta Kleroa kobratzen zuen. Arrankudiagan abade bi zeuden, parrokoa eta koajutorea edo laguntzailea eta abade-etxeko etxebizitza handi bitan bizi ziren. Abadeek sarritan eskatzen zuten: mezetan, hiletetan, soloak bedeinkatzean... eta Kultu eta kleroa deiturikoa jasotzen zuten kobratzaile baten bidez. Urteetan, Elexondoko Jazinta ibili zen etxez etxe kobratzen eta koaderno beltz batean apuntatzen zituen ordainketak. Garai horretan koajutorea zena, On Migel, urte luzetan egon zen Arrankudiagan eta oso estimatua izan zen. Parrokoak gehiago aldatzen ziren: On Eugenio, On Jose Migel...

PAGOS POR LOS SERVICIOS
 
Hace unos 50 años, los vecinos y las vecinas debían de pagar por los diversos servicios que recibían o, al menos, por una parte de ellos.

Al médico se le pagaba una cantidad de dinero, bien por no tener seguro, o bien por algunos servicios extras, como el atender por la noche. Para ello tenía un cobrador, que durante años fue Antonio de Uribarri, quien iba por las casas realizando esa función.
El médico don Luis Arbaiza dedicó toda su vida profesional a atender a los vecinos y a las vecinas de Arrankudiaga. Tanto él como las comadronas, Presen, por ejemplo, deberían de tener un txoko en el consultorio que les reconociese su labor en el campo sanitario.

En la escuela, tanto el maestro como la maestra, cobraban las permanencias, una hora extra de clases que se daba en la misma escuela al finalizar el horario oficial y que venía a ser obligatoria.

Los curas, que además de pedir dinero en repetidas ocasiones: en misa, en los funerales, bendiciones de los campos..., también tenían una cobradora, Jacinta de Elexondo, para recaudar un servicio o impuesto denominado Culto y Clero.

No hay comentarios: