viernes, 30 de septiembre de 2016

ELKARRIZKETA

Han pasado dos años desde que en Arrankudiaga-Zollo celebraramos la consulta popular promovida por la plataforma popular ADOS, consulta que demostró que es posible poner en práctica el derecho a decidir en un clima reivindicativo y festivo. Ahora, la plataforma ADOS está preparando diversas actividades para celebrar el segundo aniversario de la consulta. EZKURRA ha estado con dos miembros de la plataforma, Jaione Morgaetxebarria y Joseba Martin, para que nos informen sobre la celebración del 6 de noviembre. Nos explican que es una idea que llevan trabajando desde el primer aniversario y que el objetivo es seguir el camino iniciado por ADOS. Al igual que en la consulta, buscan la participación de las vecinas y de los vecinos, por lo que harán un trabajo informativo por todos los barrios. Además, proponen el hermanamiento con Etxarri-Aranatz, como muestra de reconocimiento por la ayuda ofrecida por la plataforma popular de dicho pueblo, y como muestra del deseo de superación de la división territorial de Euskal Herria.

1.- Urte bi pasatu dira kontsulta egin zenetik. Zergatik ospakizun hau orain?

Jaione: Ez da gauza berria. Iaz ere komentatu genuen urteurrena ospatzeko aukera, baina hainbat arazo direla medio, ezinezkoa izan zen eta atzeratzea erabaki genuen.
Joseba: Ospakizun honekin jarraipena eman nahi diogu ADOSek hasitako bideari. Erabakitzeko eskubidea nolabait aitxakiatzat hartuta, erakutsi nahi dugu posible dela eskubide hori gauzatzea; posible dela, zatiketaren aurrean, bi herri ekimen batean elkartzea, estatugintzaren alde. Etxarri-Aranatz izan zen lehena, Euskal Herrian, Nafarroan. Eta gero, Arrankudiaga-Zollo (lehena EAEn). Eta, atzetik askoz gehiago etorri dira eta etorriko dira. Kalean mantendu nahi dugu hori.
2.- Kontsulta egin zenean, eta gero ebaluazioan ere, ekimenaren garrantzia nabarmendu zenuten. Nola ikusten duzue orain, bi urteko perspektibarekin?
Jaione:
Kontua handitzen doala. Ez zegoen ezer. Ez zegoen planteamendu argirik. Eta, hala ere, kontsulta egitea lortu genuen, emaitza izugarriarekin. Edozer gauza egiteko gaitasuna eta indarra erakutsi zuen herri honek.
Joseba: Gauza txikiekin gauza handiak egin daitezkeela ikusten dugu. Etxarrirekin hasi zen. Guk bideari ekin genion, eta gero gehiago etorri dira aurten, eta datorren urtean 100 herri inguru batuko dira ekimenera. Guk ekarpentxo bat egin genuen, agian garrantziaz guztiz jabetu barik. Urte bi pasatu eta gero ikusten dugu garbiago egindakoaren tamaina. Erakundeek eta alderdiek ere ikusi beharko dute herrietan egiten ari denaren garrantzia.
3.- Aurrekoan bezala, denbora hartu duzue hau prestatzeko. Basakoetxen hasi zineten ideia zabaltzen. Hau da, ez da egun batetik bestera sortutako asmo bat.
Jaione: Egia da. Ez da bat-bateko gauza bat. Hausnarketa baten emaitza da. Lehenago hasi ginen urteurrena antolatzeko aukera aztertzen, eta orain borobiltzen hasi gara. Eta ondo egiteko denbora behar da, herri guztiari helarazteko gure asmoa, herritarrek parte har dezaten.


4. Beti nabarmendu duzue Etxarrikoek eman zizueten laguntza. ADOSek zertan lagundu du gerora etorri diren kontsultetan? Egon zarete aurten kontsulta egin duten herrietako taldeekin?
Joseba: Gu hasi ginenean, eredu batzuk zeuden, Eskoziakoa eta Kataluniakoa. Baina, batez ere Etxarrikoa hartu genuen eredutzat, protokoloak eta prozesua prestatzeko, haiek prestatutakoa gure herrira egokituta. Eta beti esan dugu laguntza itzela eman zigutela, zoragarria.
Aurten, gu egon gara kontsulta egin duten herrietako batzuetan, eta uste dut lagungarri izan garela. Gure Esku Dago ekimenarentzat ere. Gure lana oinarri hartuta prestatu dituzte aurtengo kontsultak.
Jaione: Bai, Eskozia hor zegoen, baina urrun. Testuingurua beste bat zen, demokratikoagoa agian. Ez genuen lotura handirik ikusten hemengo egoerarekin. Baina ikusita Etxarrin egin zutela guk ere egin ahal genuela pentsatu genuen. Guztiok ez dugu parte hartu guk egindako lana zabaltzen, baina Ispasterrera joateko deia zabaldu genuen, ADOSen izenean. Eta talde majo bat elkartu ginen, guztiok batera joateko, musikariek lagunduta. Giro ona eta egun polita izan zen.
5.- Gure Esku Dago ekimenak ikasturte hasierako topaketa egin du orain dela gutxi. Datorren urterako hainbat herritan egin nahi dute kontsulta, ezta?
Joseba: Bai, hala da. Kontsulta gehiago egin nahi dira, saio gisa, erakusteko posible dela, azkenean Euskal Herri osoko kontsulta egiteko. Kontsulta horien oinarria eragile ezberdinen arteko adostasuna izango da, galdera erabakitzeko eta prozesua zehazteko. Lan handia dago egiteko. Hiriburuetara eta hiri handietara ere iritsi nahi da, eta hor gauzak konplexuagoak dira. Horrez gainera, kontsulta eginda duten herrietan ekimena bizirik mantendu nahi da, estatugintzaren perspektibatik, laster Euskal Herri osoan gauzatu ahal izateko erabakitzeko eskubidea.

6.- Urteurreneko ospakizunetara itzulita, zer zehaztu ahal diguzue programari dagokionez?

Jaione: Azaroaren 6a izango da egun nagusia. 12:00ak inguruan hasiko da ekitaldia, herriko jendearen parte-hartzearekin. Eta 13:00etan, plaka bat jarriko da, kontsultaren oroigarri gisa.
Batzar ireki bat egin genuen gure proposamenak plazaratzeko. Eta orain, herriko elkarteekin bilduko gara, egun horren harira bakoitzak egin dezakeena aztertzeko: jubilatuak, kirol arlokoak, musikakoak... Elkarteen sinadurak ere bilduko ditugu.
Joseba:
Bai, helburua da herriko jendearekin egitea ospakizuna. Bideo bat prestatzen ari gara, azaroaren 4an proiektatzeko, Gizarte Etxean. Horrez gainera, Etxarri-Aranatzekoak gonbidatu nahi ditugu ekitaldira eta geroko bazkarira.


7.- Batzar irekian planteatu zenuten mozio bat aurkeztuko duzuela Arrankudiaga-Zollo eta Etxarri-Aranatzen arteko senidetzea sustatzeko. Zergatik?
Jaione: Lehen esan dugu. Etxarri izan zen kontsulta egin zuen Euskal Herriko lehen herria, eta laguntza izugarria eman zigun; uste genuen zor bat edo geneukala haiekin; emandako laguntza hori islatu nahi dugu senidetze horrekin. Urruneko herriekin askotan egiten da, baina zergatik ez hurbileko batekin, gure herriarekin hain lotura adierazgarria duen batekin?
Joseba: Beste kontinente batzuetako herriekin egin da, aniztasunaren adierazle gisa. Guk lurraldetasunaren ikuspegitik egin nahi dugu. Bi erkidego ezberdinetakoak gara, baina prozesu bera egin dugu estatugintzaren bidean. Senidetzearekin Euskal Herriaren zatiketa hori islatu nahi dugu, batetik, baina batasun nahia ere, bestetik.
Jaione: senidetzearena bideratzeko, mozioa aurkeztu dugu udaletxean, hari baitagokio prozesu hori gauzatzea. Gero, Etxarri-Aranatzeko Udalak onartu behar du. Herriko sarreretan senidetze hori iragartzen duten seinaleak jartzeko proposamena egin dugu ere.

8.- Amaitzeko, orain dela urte bi asko nabarmendu zenuten parte-hartzea. Oraingoan ere herritarren parte-hartzea lortu nahi duzue. Zer esango zeniekete herritarrei?

Jaione: Hala da. Zabalkunde lan bat egingo dugu, etxez etxe. Auzoetara joango gara. Orain errazagoa da orain dela bi urte baino, badakigulako zer dagoen. Eta herriko jendea parte-hartzera animatu nahi dugu. Eta, bide batez, eskertu orain arteko erantzuna. Lortu duguna denon artean egin dugulako da.
Joseba: Herritarrek jakin behar dute haiek izan zirela 2014ko azaroaren 2ko protagonistak, eta orain ere eurak izango direla. ADOS plataformakoak sustatzaileak baino ez gara.


HAU EZ DA HEMEN AMAITZEN. JARRAIPENA EMAN BEHAR ZAIO, EUSKAL HERRIAN ERABAKITZEKO ESKUBIDEA ERREALITATE BIHURTU ARTE

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Komentarioak egin ahal dituzu hemen, baina beti sinatuta bukaeran.
Aqui puedes hacer tus comentarios, pero siempre firmando al final.