lunes, 29 de febrero de 2016

Tren geltokiko obrak

Hasi dira dagoeneko Arrankudiagako tren geltokiko obrak. Udaletxean esan digutenez, abenduan, ADIFeko arduradunekin izandako bilera batean, obrak urtarrilean hasiko zirela komunikatu zieten. Azken bi hilabeteetan, obra hasi aurretik, harremanetan izan dira udaletxeko arduradunak, ADIFekoak eta obrak zuzenean eragiten dien interesdunak. ADIFek proiektuaren aldaketa tekniko bat planteatu zuen: aldaketa horretan, udalaren terreno-zati bat erabiltzea planteatzen zen, eta horren ondorioz, Urribarriko bidea estutzea, zaramen edukiontziak birkokatzea eta aparkaleku batzuk kentzea. Udalak aldaketa hori aztertu du eta ondorioztatu da ez ziola herritarrei onurarik egiten eta kalteak, aldiz, nabarmenak zirela. Beraz, hasierako proiektuari eutsi zaio.
Obrari dagokionez, laburbilduz, lanak hiru atal nagusietan banatzen dira: nasara ailegatzeko irisgarritasuna hobetzea, nasak egokitzea eta aterpeak eraberritzea. Horretarako, nasa bietako sarbideetan, irisgarritasunari buruzko arautegira egokitutako arrapalak eta eskailera eraikiko dira; nasak zabaldu eta altxatu egingo dira eta aterpeak nasen alturara egokitu, pintatu eta txukunduko dira.
Aurreikuspenen arabera, obrak zortzi hilabetez luzatuko dira. Atzean geratuko dira, beraz, irisgarritasuna dela eta, ADIFeri urteetan egindako eskaerak, izandako hartu-emanak, bidalitako gutunak, egindako telefono-deiak eta abar.















Obras en la estación de tren

Estos días han empezado las obras en la estación de tren de Arrankudiaga. Según nos han comunicado en el ayuntamiento, en una reunión realizada en diciembre con responsables de ADIF, notificaron que comenzarían con las obras en enero. Estos dos últimos meses, antes de empezar las obras, se han reunido representantes del ayuntamiento, de ADIF y personas a las que afectan las obras. ADIF planteó una modificación técnica en el proyecto inicial, que suponía utilizar una parte de terreno municipal y, en consecuencia, estrechar el camino a Uribarri, recolocar los contenedores de basura y quitar algunas plazas de aparcamiento. Después de estudiar dicha modificación, el ayuntamiento llegó a la conclusión de que no conllevaba ningún beneficio para el pueblo, y que, sin embargo, generaba muchos perjuicios. Por ello se ha retirado dicha modificación.
Resumiendo, las obras tienen tres apartados destacados: mejorar la accesibilidad a los andenes, adecuar los andenes y reformar las marquesinas. Para ello, se construirán rampas y escaleras adaptadas a la normativa sobre la accesibilidad en los dos andenes; se ampliarán y elevarán los andenes, y las marquesinas se adaptarán a la altura del andén, y además se pintarán y adecentarán.
Está previsto que las obras duren ocho meses. Atrás quedan las peticiones realizadas durante muchos años a ADIF para que mejorara la accesibilidad, así como los contactos, las cartas, las llamadas y un largo etcétera.

No hay comentarios: