sábado, 31 de octubre de 2015

Arrankudiaga-Zolloko TRAIL LASTERKETA

Lasterketaren 4. edizioa izan zen urriaren 11n. 150 korrikalari mendiko lasterketan eta 46 ume txikien lasterketetan izan ziren protagonista igande goiz eguzkitsuan. Egitarauak ez zuen hutsik egin eta goizeko 10:40ak aldera txikien lasterketekin eman zitzaion hasiera ekimenari. Ordu bat beranduago, 11:30ak puntuan, nagusien lasterketa hasi zen eta Ismail Razga bilbotarraren ostetik, banaka-banaka, korrikalariak herriko plazara heltzen ziren ikusleen txaloen artean. Nesketan, Laura Carrillo bilbotarra izan zen garaile eta, herrikoen artean, Aritz Leturiaga eta Irune Aspiazuk jaso zuten txapeldunen trofeoa. Antolakuntzak prestatutako jan edanaz denek gozatu zuten amaitutakoan.

El 11 de octubre se celebró la cuarta edición de esta carrera. El protagonismo recayó en las 150 personas que corrieron por las pistas y en los 46 niños y niñas que participaron en la tanda infantil. El programa comenzó a las 10:40 con las carreras infantiles, y continuó una hora más tarde con la carrera para mayores. El primero en llegar fue el bilbaíno Ismail Razga. En la categoría femenina, la primera fue la bilbaína Laura Carrillo. En cuanto a la gente del pueblo, fueron Aritz Leturiaga e Irune Aspiazu quienes se llevaron los trofeos. Para acabar, todas las personas que participaron pudieron disfrutar de la comida y bebida ofrecida por la organización.

No hay comentarios: