martes, 30 de junio de 2015

EKAINAREN 21A-ERABAKITZEKO ESKUBIDEA EHUNTZEN

Iazko irailean hasita, herriz herri egindako lanaren emaitza ikusteko aukera izan genuen ekainaren 21ean, Bilbon, Baionan, Donostian, Gasteizen eta Iruñan.
Bilbon, ikusgarria izan zen Areatzako zubiaren eta Euskalduna zubiaren arteko oihal-katea. Herrian txiki iruditzen zitzaiguna, itzela izan zen herri guztietako oihalekin elkartuta. Arrankudiaga eta Zolloko oihalak hara eraman genituen eta udaletxe ondoan egon ginen, oihalak astintzen. Ibaiaren bazter biak oihalez bete ziren. Eta han izan ziren herrietatik joandako musikariak, erraldoiak, zanpantzarrak… Ikusgarria, benetan!!
Areatza inguruan antolatutako ekintzak eta gero, San Mameseko hitzordua iritsi zen. San Mames ez zen bete, egia da. Soinu arazoak ere izan ziren, eta apur bat ilundu zuten ekitaldia. Baina, hala ere, ikaragarria izan zen han ikusitakoa: oihalak harmailetan, ekitaldian parte hartu zutenen aniztasuna, ikusleen berotasuna.... Antolatzaileek esan zuten moduan, orain erronka da hutsik geratu ziren lekuak betetzea.
Eta, zeregin horretan, urrats batzuk iragarri ziren. Etxarri-Aranatz eta Arrankudiaga-Zollon herri kontsultekin hasitako bideari ekingo ziotela iragarri zuten Dimak eta Ispasterrek. Gauza bera egingo da Gipuzkoan, Goerriko herrietan eta Hernanin. Horrela, urratsez urrats, herriz herri ehunduko dugu erabakitzeko eskubidea.









21 DE JUNIO – TEJIENDO EL DERECHO A DECIDIR

El 21 de junio, en Baiona, Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruña, pudimos ver el resultado del trabajo realizado pueblo a pueblo desde septiembre del año pasado.
En Bilbao, la cadena de telas entre el puente del Arenal y el puente Euskalduna fue un espectáculo memorable. Lo que en el pueblo nos pudo parecer poca cosa, fue espectacular junto al resto de telas. Arrankudiaga y Zollo estuvimos al lado del ayuntamiento, agitando con entusiasmo nuestras telas, junto al resto, hasta llenar ambas orillas, con la animación de txistularis, trikitilaris, gigantes… ¡Impresionante, de verdad!
Y tras los actos del Arenal, llegó la cita de San Mamés. Es verdad que no se llenó. Y también hubo problemas de sonido que quitaron brillo al acto. Pero no se puede negar que el acto merecía la pena: las telas en las gradas, la diversidad de quienes participaron en el acto, el ambiente… Y, tal como dijo Gure Esku Dago en la valoración del lunes, ahora tenemos que conseguir llenar los asientos vacíos. Y ya el mismo domingo se anunciaron iniciativas para seguir trabajando: Dima e Ispaster anunciaron que van a realizar consultas populares como las de Etxarri Aranatz y Arrankudiaga-Zollo. También se van a hacer consultas en Gipuzkoa, en los pueblos del Goierri y en Hernani.
Así, paso a paso, pueblo a pueblo, tejeremos el derecho a decidir.



No hay comentarios: