domingo, 31 de mayo de 2015

Denda berria Arrankudiagan

Ultramarino-denda berria zabaldu da herrian. Maiatzaren 22an egin zuten inaugurazio ekitaldia, eta geroztik zabalik dago Ekilore izeneko denda berria. Koldo Albizuak ireki du saltokia, herrian faltan sumatzen zuen zerbitzua eskaini asmoz. Dendariak dioenez, apur bat denetarik eta kalitateko produktuak izango ditu salgai. Ohiko elikagaiekin batera, esnekiak, urdaitegiko produktuak, haragikiak eta frutak eskaintzen ditu. Horrez gain, ogia, gozokiak eta izozkiak ere topa ditzakegu bertan. Zorte ona opa diogu ibilbide berri honetan.
Astean sei egunez zabaltzen ditu Ekilore dendak ateak. Astelehenetik larunbatera egiten dute lan. Goizeko 09:30ean ireki eta 13:30ak arte zabalik izaten da. Arratsaldean, berriz, 16:30etik 19:30era irekitzen dute. Larunbatetan, goizeko ordutegia soilik. Hala ere, arratsaldeko ordutegia pixka bat luzatzen dute, jendearen eskaerari erantzunez. Udako egunak luzeak izaten dira eta jendea azken orduan hurbiltzen zaie.

















Tenemos nueva tienda de ultramarinos en el pueblo, Ekilore, que abrió sus puertas el 22 de mayo. Koldo Albizua es el tendero que abrió la tienda para cubrir un servicio que considera necesario. Intentará ofrecer todo tipo de productos, garantizando la calidad: lácteos, charcutería, carnicería, fruta, pan, chucherías, helados… Le deseamos suerte en esta nueva andadura.
Horario de la tienda:     de lunes a viernes, de 9:30 a 13:30 y de 16:30 a 19:30; sábados, solo por la mañana.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Komentarioak egin ahal dituzu hemen, baina beti sinatuta bukaeran.
Aqui puedes hacer tus comentarios, pero siempre firmando al final.