sábado, 28 de febrero de 2015

ELKARRIZKETA

MIKEL ABRISKETA eta KOLDO ALBIZUAri

Hace cuatro años acabaron con la anterior política antidemocrática. Entonces, con el objetivo de evitar listas nuevas, el gobierno español hizo la distinción de personas limpias y no tan limpias de cara a conformar las listas. Pero, además de no conseguir que esa diferencia cuajara, los vecinos y las vecinas de Arrankudiaga-Zollo dieron una respuesta sorprendente y, gracias a mucho trabajo e ilusión, se consiguió preparar una lista que parecía imposible. Y no sólo se consiguió la lista. También se consiguió el gobierno municipal con 4 concejales. Estamos llegando al final de esta legislatura, y hemos estado con Mikel Abrisketa y Koldo Albizua para hablar del camino recorrido.

1.- Kontatu iezaguzue garai berezi hartan zelan bizi izan zenuten zerrendetan joatearen eskaera,  eta nola ez, irabazi ondorengo lehenengo uneak.
M. Lehen aldiz Bilduko zerrendetan joateko eskatu zidatenean nahiko harriturik geratu nintzela esan behar dut, ez bainuen neure burua zinegotzi bezala ikusten, alde batetik ez nekielako ezer udaletxearen funtzionamenduari buruz, eta bestetik, aitortu behar dut, garai hartan herriko jardueretan ez nuelako gehiegi parte hartzen. Azkenean, laugarren postuan sartzeko erabakia hartu zen eta atera ginela konturatu nintzenean poza izan zen lehenengo une horietako sentimendu nagusia, baina, aldi berean, urduritasuna eta “zelako marroian” sartu nintzen pentsatu nuen ere bai.
K. Eskolan egin zen bilera batean erabaki zen zerrenda. Garai hartan jende asko “lohituta” zegoen eta  “garbi” geundenon artean niri hirugarren joatea tokatu zitzaidan. Holako historiatan inoiz egon gabe, baina, egia esan, poz handiarekin hartu genuen gure kargua. Herriak aldaketa bat behar zuen eta guri aurpegia ematea tokatu zitzaigun. Laguntzea zen asmoa eta ilusio handiz egin genuen.

2.- Zaila da zuek bezalako herritar batentzat udaleko dinamiketan murgiltzea? Zer suposatzen du horrek? 
M. Nahiz eta hasieran horrela pentsatu, uste dut edozein herritar prest dagoela udaleko dinamiketan murgiltzeko, ikastea da gakoa. Noski, baldintzatzen zaitu eguneroko bizitzan, baina, jakin behar da zenbaterainoko konpromisoa hartzen duzun, zure eguneroko nahi eta beharrak ahalik eta gutxien alde batera uzteko. Lantaldeei dagokienez, ni nahiko babestuta sentitu naiz eta eskerrak eman behar dizkiet nire lantaldeko kideei. Baina, hala ere, zinegotzia eta lantaldeko arduraduna neu izanik, neuk jarri behar izan dut aurpegia leku eta kasu askotan.
K. Niretzat oso zaila izan da, bai. Familia, alde batetik, eta nituen ordu libre apurrak udaleko zereginekin partekatzerakoan egunerokoa konplikatzen da. Nire lana dela eta, ez nintzen heltzen askotan eta bilera askotara huts egiteak karga suposatzen zuen niretzat. Lantaldeak sortu ziren eta zentzu horretan babestuta sentitu nintzen; lan handia egiten zen horietan eta eskertzen da.

3.- Zer azpimarratuko zenukete bizi izandako azken lau urte hauetatik?
M. Beno, nik gehien bat herritarren partaidetza azpimarratuko nuke; traila, Indarra, Gabonak, azokak, jaiak. Hauek guztiak ez lirateke posible izango herritarren partaidetzarik gabe. Eta egin ez diren gauzen artean, pentsatzen dut asko dagoela egiteko oraindik, baina hauetariko asko ezin izan ditugu egin baliabide faltagatik. Ea etorkizunean.
K. Gauza asko egin dira; agian ez dute sekulako oihartzunik izan, inoiz egindako beste eraikuntza edota proiektu indartsuekin konparatuta, baina, behar handiko gauza asko egin dira: zarama, argiteria, mendiak edota hirigintzako “mantenuko” gauza pilo. Etorkizunean egiteke daude gauza asko, baina, bere denbora eskatzen du horrek eta zentzu horretan prest gaude hobetzen joateko.

4.- Zer nolako harremanak izan dituzue oposizioko alderdiarekin? Garai berrietan badago elkarrekin lan egiterik? 
M. Egia esan oposizioarekin nahiko harreman gutxi izan dugu. Gure kasuan lantalde askotan ez dira agertu eta antolatutako ekintzetan ia ez dute parte hartu. Oso ondo portatu garela uste dut, zentzu horretan gutxi kritikatu baititugu iraganeko gobernuak utzitako jarrerak eta partaidetza eskasa dela eta.
K. Nire kasuan harremanak nahiko hotzak izan dira, gehien bat udaleko dinamiketan. Hor harremanak ziren gehiago “kontra politika” egitea edota “a la coma” jarrerak hartzea. Horrez gain, ez ditut ikusi ere ez herrian antolatzen ziren beste hainbat kontuetan parte hartzen. Bestalde, udaletxetik kanpo egin diren hainbat ekintza oso interesgarri iruditu zaizkit. ADOS iniziatibarekin esate baterako, baina, bidea udaletxea dela pentsatzen dut. Bertan, elkarrekin lan egitea posiblea da nahiz eta hori hautatutako jendearen arabera izan, noski. Herria maite behar da eta herrirako lan egiteko prest egon behar da.

5.- Eta herritarrengatik zer jaso duzue? Herri zorrotza da gurea zentzu horretan?
M. Gure herria zorrotza denik ez nuke esango, baina herri txikia izanik, guztiok gara ezagunak. Eta horrek nire iritziz, gehiago presionatzen zaitu.
K. Herritarrengatik harreman “normalak” izan ditut gehienetan. Zuzeneko kontuak; informazioa kontatzen dizutenak, gauza bat ala bestea apurtu dela, beharrak. Hori eskertzen da, zalantza barik. Inoiz ere haserretu izan naiz, izan ere, badaude momentuak gauza horiek komentatzeko eta jende bati hori berdin zaio, egun osoko orduak publikoak balira bezala. Momentu horiek txarto eramaten nituen, baina aurpegi ona jarri eta aurrera egin behar. Bai, orokorrean herri zorrotza dela uste dut.

6.- Badakigu Bildu herri programa eta zerrendak osatzeko lanean murgilduta dagoela, baina, ikusten duzue zuen burua berriro zinegotzi bezala? 
M. Egia esan, beste lau urtez zinegotzi bezala egoteko ez dut ikusten nire burua. Eta hurrengokoentzat, ahal dudan guztian laguntza eskatzea besterik ez dute. Gomendiorik ez, ez dut uste aproposena naizenik horretarako eta.
K. Ba, egia esan, ez dut nire burua berriro zinegotzi bezala ikusten. Lan berdinarekin jarraitzen dut eta denbora aldetik nahiko txarto nabil. Laguntzeko, hala ere, beti prest eta asteburuetan denbora gehiago izaten dut. Datozenei animatu, asko ikasten baita udaletxeko perspektibatik.  Hori bai, denbora behar da.
Bukatzeko, Herritarrei eskerrak eman nahi dizkiegu izandako pazientziagatik eta jasotako laguntzagatik.

Desde Ezkurra queremos daros las gracias por el tiempo que nos han dedicado para esta entrevista y para compartir su experiencia, así como por el trabajo y el esfuerzo desinteresado dedicado al pueblo.

No hay comentarios: