martes, 30 de septiembre de 2014

Mendi martxa

Beste behin ere arrakastaz ospatu zen, Gizarte-Etxeak bideratuta, urtero antolatzen den mendi martxa. Goizetik abiatuta batzuk, eta umeekin beranduago beste batzuk, 45 lagun inguruk parte hartu zuten inguruko mendietatik proposatutako txangoan. Eguerdi aldera, behin herrian, jende gehiago apuntatu zen Gizarte-Etxean prestatu zen “paellaz” gozatzera. Arratsaldean ere, bazkal osteko pozarekin,  giro aparta ikusi ahal izan zen antolatutako bolo txapelketan.

No hay comentarios: