miércoles, 30 de abril de 2014

ELKARRIZKETA

Txutxi Ariznabarretari, 
portavoz de Independentistak
En este número de Ezkurra, aprovechando la cercanía del Aberri Eguna, nos hemos juntado con Txutxi, para hablar de la importancia de este día, de las reivindicaciones más extendidas, de los mensajes difundidos, de los procesos de Escocia y Cataluña, de la necesidad de unidad, de la importancia del momento político… , porque lo que está en juego es nuestro futuro y nos corresponde decidir a nosotras y a nosotros. Txutxi nos propone crear en Arrankudiaga y Zollo un espacio independentista abierto, plural y participativo.

1.- En el Aberri Eguna, ¿qué mensaje habéis pretendido trasladar a la sociedad con el lema 
“Gehiengoaren nahia, independentzia / El deseo de la mayoría, independencia”. 
Independentzia ez dela zerbait hutsa eta euskal herritarron gehiengoaren nahi eta beharrei lotuta dagoela adierazi nahi izan dugu. Deialdiko kartelean agertzen den gurutzegraman independentzia hitza beste hitz batzuk gurutzatzen dute: herria, demokrazia, askatasuna, eskubideak, lana, etorkizuna, denontzat. Eta askoz hitz gehiagorekin jarraitu dezakegu: justizia soziala, berdintasuna, aberastasunaren banaketa, babes soziala, Euskal Herri euskalduna, euskal kultura, nortasun nazionala, …
Euskal herritarren nahiak eta beharrak adierazten dituzten hitzak dira, eta independentzia da, hain zuzen ere, hitz guzti horiek egia bilakatzeko aukerari ateak zabaltzen dizkion alternatiba bakarra. Horrexegatik diogu gehiengoaren nahia dela independentzia.

2.- ¿Qué destacaríais tras la celebración del mismo?
Munduaren aurrean Euskal Herria oso bizirik eta kementsu dagoela eta bere etorkizuna askatasunean eraiki nahi duela erakusteko eguna da Aberri Eguna. Independentista guztiok, aldarrikapena eta jaia uztartuz, elkarturik ospatzeko eguna. Aldi berean, mugimendu independentistaren indartze prozesuaren termometroa izan behar du urtetik urtera. 
Bildutako jendetza eta Iruñean egun osoan zehar izan zen giroa kontutan hartuta, aipatutako helburuok betetzea lortu dugula esan dezakegu. 

3.- ¿Escocia y Cataluña son o pueden ser referentes para el camino que nuestro pueblo debe recorrer?
Eskozia eta Kataluniara begira gaude, independentziaren bidean urrats sendoak egiten ari direlako. Asko daukagu beraiengandik ikasteko, Kataluniarengandik batez ere, bere bidaian markatzen ari den geltokietatik geuk ere, berandu baino lehen, pasatu beharko dugula susmatzen dugulako. Baina gure bidea geuk egin beharko dugu. Helburuak finkatu, urratsak zehaztu eta geuk egin behar dugu geure ibilbidea.

4.- ¿Como valoráis en la red Independentistak iniciativas populares como “Gure Esku Dago” o A 13 de Etxarri Aranatz?
Katalunian bezalaxe, momentu honetan Euskal Herriaren eta Estatu espainiarraren  eta frantziarraren arteko gatazka politikoan erabakitzeko eskubidea da  gakoa, eta hor kokatzen da pultsua. Beraz, funtsezkoa da euskal herritarren gehiengo zabala oinarrizko eskubide demokratiko honen alde jartzea eta aktibatzea. Horixe da Gure Esku Dago ekimena egiten ari den lana, eta egundoko erronka jarri du mahai gainean datorren ekainaren 8rako: Durango eta Iruñea lotuko dituen erabakitzeko eskubidearen aldeko gizakatea. Oso garrantzitsua geure bidean pausuak egiten hasteko.  Independentistak sareko kideok buru-belarri gaude giza-kataren aldeko lanean sartuta. Denon artean lortuko dugu!
Etxarriko herri galdeketa ariketa demokratiko eredugarria izan da, erabakitzeko eskubidearen aldekotasuna sozializatzeko erarik egokiena. Eta emaitzetan izan den independentziaren aldeko botoen erabateko nagusitasunak argi islatzen du independentzia indartzen doan alternatiba erreala dela.

5.- Independentistak, Gure Esku Dago, iniciativas locales… ¿no puede dar la sensación de dispersar energías o que incluso provoque cierta confusión?    
Gure Esku Dago ekimenak oinarrizko eskubide demokratiko bat aldarrikatzen du: euskal herritarron erabakitzeko eskubidea. Ez du inolako proiektu politiko zehatzik bultzatzen. Bakoitzaren ideologia edo aukera politikotik harago, demokrazia defenditzen duen edozein herritarrek bultzatu beharko lukeen ekimena da.
Independentistak sareak, ordea, proiektu politiko zehatza bultzatzen du: euskal Estatu independentea sortzea. Bere lana independentziaren aldeko borroka ideologikoa eta indar metaketa da. Baina, jakina, Gure Esku Dago ekimena bete-betean bultzatzen dugu, erabakitzeko eskubidea ezinbestekoa delako independentziaren bidean aurrera egiteko. Bi ekimenak osagarriak dira, baina bakoitzak bere lan esparru propioa dauka.

6.- Pasado el Aberri Eguna ¿que nuevos retos o trabajos os planteáis afrontar?
Gure azken nazio konferentzian independentismoari abertzaletasunetik haratago doan dimentsio berri bat emateko apustua egin genuen, eta erroka zehatza jarri genuen mahai gainean: independentziaren aldeko gehiengo zabala osatzea, hau da, euskal Estatuaren eraikuntzarako subjektu berria, eta gehiengo zabal hori egoki planteaturiko prozesuaren baitan aktibatzea.

7.- Un último mensaje para los independentistas de Arrankudiaga y Zollo. 
Jabetu gaitezen momentu politikoaren garrantziaz. Arrankudiaga eta Zollo moduko herri abertzaleek bizi ditugun garai politikoen alturan egon behar dute. Egoera konplexua da eta frente asko daukagu zabalik, eta guztietan aurrea egiteko lan handia egin behar dugu. Euskal Herriaren etorkizuna jokoan dago eta erabakitzeko garaiak datoz, beraz, hasi gaitezen herriz- herri konpromisoak hartzen, antolatzen eta pausuak egiten,  hortxe dago eta prozesu guztiaren oinarria eta indarra. Ekainaren 8ko giza-katearen ostean, gune independentista zabal, anitz eta parte-hartzaile bat osatzea proposatzen diet Arrankudiaga eta Zolloko herritar guztiei.

No hay comentarios: