GARAZIri
Arrankudiaga eta Zolloko zinegotziari
Uno de los grupos de trabajo del ayuntamiento es el de Derechos Ciudadanos, grupo que aborda diversas temáticas: igualdad, 3ª edad, educación, diversidad cultura, juventud… Hemos quedado con Garazi Abrisketa, responsable de este grupo de trabajo, para hablar de lo que hacen, de las actividades para el 8 de Marzo (que está a la vuelta de la esquina), de la LOMCE, tema que llevan trabajando desde hace meses, con diversos agentes del pueblo…
1.- Herritarren Eskubideak lantaldeko arduraduna zara. Zer arlo lantzen dituzue lantalde horretan?
Hainbat gai lantzen ditugu: hezkuntza, genero berdintasuna, kultur aniztasuna, hirugarren adina, gazteria eta etorri berriak, besteak beste. Esparru zabala da gurea, herritarrekin lotura zuzena duena.
2.- Gaietako bat, berdintasuna da. Hor bertan dago Martxoaren 8a. Zerbait prestatu duzue egun horren inguruan?
Irailean, herriko eragile ezberdinekin batzen hasi ginen, guztien arteko KOORDINAZIO GUNEA eratzeko asmoarekin. Gune honen helburuetako bat GENERO BERDINTASUNA lantzea da. Martxoaren 8an ahalik eta eragile gehien batuko dituen kontzentrazioa deitu nahi dugu; herritarrak plazara hurbiltzea, kalera irtetea da helburua. Koordinazio gunearen ondorioetako bat izan da genero berdintasunaren inguruan urte osoan zehar lan egin behar dugula, eta horretarako urte osorako plangintza bat prestatzen gabiltza.
3.- Zelan ikusten duzu berdintasunaren gaia herrian?
Berdintasunaren inguruan, Arrankudiaga eta Zollon, Euskal Herri osoan bezala, uste dugu oraindik lan asko dagoela egiteko. Gizarte kapitalista heteropratiarkalak bere lana oso ondo egin du eta modu sotilean ematen diren zapalkuntzak antzematea oso zaila izaten da lehen begiratuan. Oso azalekoa den berdintasunez jantzi dira hainbat instituzio, komunikabide... baina gaitza errotik osatu behar da eta horregatik uste dugu oraindik bide luzea dagoela egiteko. Eta esandakoaren adibide bat da gure herri txikian ere genero indarkeriaren kasuak egon direla (2, Ertzaintzaren txostenaren arabera). Sarritan ez gara enteratzen, eta pentsatzen dugu gure herrian ez dela halakorik gertatzen, baina hor daude datuak. Esandakoa, lan handia dugu egiteko.
4.- Berdintasun Plan bat egitea zeneukaten pentsatuta, baina azkenean ez da egingo. Zergatik?
Hasierako helburuetako bat zen Berdintasun Planaren diseinua egitea. Hala ere, hau egiteak gastu ekonomiko handia zekarren berarekin. Behin plana diseinatua, bertan bildutakoa aurrera ateratzeko giza baliabideak beharrezkoak ziren. Udalerri handiagoetan berdintasun teknikaria egoten da, baina gurea bezalako herri txiki batean ez dago baliabide nahikorik horretarako. Hala eta guztiz ere, hau ez dago guztiz baztertua, baina lehenik eta behin feminismoaren inguruan lanketa egitea beharrezkoa dela uste dugu. Herritarron erantzuna zein den ikusi ondoren eta gaiari zer nolako lehentasuna ematen zaion aztertu ondoren, Berdintasun Planarena berriro ere baloratu ahal izango dugu. Berdintasun Planaz gain, udaletxean idazkietan erabiltzen den hizkera aztertu dugu, eta genero ikuspegia txertatzen hasi gara dokumentu guztietan.
5.- Azken hilabeteetan, LOMCE lantzen ibili zarete herriko beste eragile batzuekin. Azaldu, mesedez, egin duzuena.
Koordinazio gunea martxan jartzen hasi ginenean gure hasierako proposamenak izan ziren genero berdintasuna eta kultur aniztasuna lantzen hastea. Gure harridurarako, Ernaiko gazteek beste proposamen bat jarri zuten mahai gainean, LOMCE legearen gaia lantzea hain zuzen ere. Jarraian gai hau lantzeko lantalde berezia egin genuen, eskola, guraso elkarte eta gazteekin batera. Lantalde horretan hitzaldi eta mahai-inguru bat egiteko ideia atera zen, herriak LOMCEren berri izan zezan. Mahai-inguruaren deialdiarekin batera, eragile ezberdinek adostutako LOMCEri EZ esateko hamar arrazoi eman ditugu manifestu bateratu batean.
6.- Zelan joan da mahai-ingurua?
Ba, parte-hartzeari dagokionez, oso ondo. Herriko 25 pertsona etorri ziren, eta informazio asko eman zen: legea bera, legeari egiten zaizkion kritikak, hemengo egoera, eragileen ekimenak… Argi geratu zen irakasleak, zentroak, gurasoak, sindikatuak… mugitzen ari direla legeak ekar dezakeenari aurre egiteko. Ordu eta erdi luze egon ginen.
Pena da, azkenean, hizlari bi bakarrik egotea: EHIGEko eta STEE-EILASseko ordezkariak egon ziren. EAJko ordezkaria ez zen egon, azken unean premiazko zerbait atera zitzaiolako. Eta PPkoek erantzun ere ez diote egin parte hartzeko gonbidapenari. Horrek apur bat motz utzi zuen mahai-ingurua, batez ere legea egin dutenen azalpenik entzuteko aukerarik ez zelako egon.
7.- Orain arte lantaldeak antolatu dituen ekintzen laburpen bat
Orain arteko ekintzarik garrantzitsuenak Martxoak 8 eta Kultur Aniztasun Topaketak izan dira. Bietan herritarron parte-hartzea espero baino handiagoa izan da, eta horrek aurrera egiteko eta helburu berriak finkatzeko indarrak eman dizkigu.
8.- Hemendik aurrerako plangintza
Hemendik aurrera genero berdintasunaren gaian murgilduta egongo gara, baita kultur aniztasunarekin ere. Hala ere, edozein eragilek nahiz norbanakok ekar ditzaken proposamenak ongi etorriak izango dira.
9.- Herritarrentzako mezurik?
Guztion parte-hartzea ezinbestekoa dela pentsatzen dugu, eta horregatik irekiak diren bileretan parte hartzeko deia luzatu nahi dugu. Transbertsalak diren gaiak lantzen ditugu, batzen gaituzten gaiak. Herri anitz eta inklusiboago baten alde guztion ekarpena, txikiena ere, handia delako!
Eskerrik asko
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario