jueves, 31 de mayo de 2012

EUSKAL ASTEA

Maiatzaren 27an egin zen udaberriko azokarekin hasi zen, giro ederrean eta eguraldi apartarekin. Goiza, trikiti doinu goxoekin alaituta egon zen eta zortzi salmenta eta erakusketa postu izan ziren ikusgai, Orozkoko ogia eta txorizoa, Izoriako gazta, Igorreko ortuariak, Arrankudiagako txakolina.... Nikaraguara joango diren gazteek taloz egindako pintxoak saldu zituzten eta goiza borobiltzeko, kanta herrikoiak abesteko parada izan genuen. Azokak, Euskal Asteari hasiera emateko balio izan du.
Astean zehar, ekintza ugari egin dira. Goizez, eskolan, ia egunero egin dute jardueraren bat umeekin: euskal kirolak, dantza-erromeria, tailerrak, bertso-saioa umeek egindako bertsoekin…
Arratsaldeetako programazioa asteartean hasi zen, Edu Iturralderen hitzaldiarekin. Arbitro ospetsuak azaldu zuen kirola egitearen helburuak ikastea, ondo pasatzea,  elkarbizitza lantzea izan behar direla, eta jomuga ez dela izan behar profesional izatera iristea. Gero, bertaratutakoen galderak erantzun zituen eta kirol munduan bizi izan dituen hainbat anekdota kontatu zituen.
Asteazkenean, Juan Martin Elexpuruk euskararen jatorriaz hitz egin zuen. Dauden teoriak aurkeztu zituen labur, eta, horrez gainera, Europan berak aurkitutako euskararen aztarnak azaldu zituen. Europako toponimian euskal jatorria duten izen asko plazaratu zituen. Kuriosoa izan zen; adibidez Italian euskal jatorrizko izen asko daude: herriak, errekak, mendiak.
Ostegunean, ipuin kontalariarekin gozatu zuten umeek eta ez hain umeek.
Ostiralean, kale antzerkiarekin hasi zen arratsaldea, eta, jarraian, pintxo poteoa egin zen, trikitilariek eta kantuek alaituta. Pintxo gozoak prestatu zituzten Agirre tabernan, Batzokian, Elexondo tabernan eta Gizarten.
Eta amaitzeko, larunbatean, goizean, lokotx eta sokatira lehiaketak antolatu ziren. Parte hartzera animatu zirenek ondo pasatu zuten,  eguzkiak gogor jo arren. Sariak merezi zuen: afari erromantikoa. Gastatutako energiak berreskuratzeko, bertso-bazkaria, Iñaki Biñaspre eta Izar Mendiguren bertsolariekin. Ateraldi politak izan zituzten herria eta bazkaltzen zeudenak ardatz hartuta. Arratsaldea Ugaoko Batukadaren zarata-hotsez bete zen. Bukatzeko, kontzertua inguruko taldeekin.

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT izan da lehenengo euskal aste honen lema. Gure esku dago hala izatea, eta gure hizkuntzaren etorkizuna bermatzea.


Euskal Astea

Empezó con la feria de primavera celebrada el 27 de mayo, en un buen ambiente y con un tiempo excelente. Durante toda la mañana las trikitixas amenizaron los ocho puntos de venta y el puesto de exposición que componían la feria: pan y chorizo de Orozko, queso de Izoria, hortalizas de Igorre, chacolí de Arrankudiaga... Las chicas y los chicos que van a viajar a Nicaragua vendieron pinchos de talo, y, para completar la mañana, pudimos disfrutar cantando canciones populares.
A partir de ahí, a lo largo de toda la semana se han llevado a cabo más actividades. A las mañanas, en la escuela: deporte rural, romería, talleres, versos…
La programación de las tardes empezó con la charla de Edu Iturralde en Gizarte Etxea. El árbitro expuso que los objetivos fundamentales para hacer deporte deben ser aprender, pasarlo bien y trabajar la convivencia. A continuación respondió a las preguntas que le hicieron, y contó anécdotas vividas en el ámbito deportivo.
El miércoles, Juan Martin Elexpuruk expuso algunas de las teorías que existen sobre el origen del euskera, y habló de los vestigios del euskera que ha encontrado en Europa. Presentó denominaciones con origen vasco que existen en la toponimia europea. Resultó bastante curioso; por ejemplo, en Italia, existe mucha toponimia de origen vasco: nombres de pueblos, ríos, montes...
El jueves, las niñas y los niños disfrutaron con el cuenta-cuentos.
El viernes, la tarde comenzó con teatro en la calle, para seguir con el pincho-poteo, amenizado con trikitixa y cantos. Se degustaron los ricos pinchos del bar Agirre, del Batzoki, del bar Elexondo y de Gizarte Etxea.
Para finalizar, el sábado comenzó con el campeonato de recogida de mazorcas y de soka-tira, en los que quienes participaron tuvieron que sufrir un poco, sobre todo por el calor. Pero el premio lo merecía: una cena romántica. Siguió la comida, amenizada con los versos de Iñaki Biñaspre e Izar Mendiguren, quienes improvisaron versos sobre el pueblo y sobre los comensales. Después, la tarde se llenó con los sonidos de la bazucada de Ugao. Y para acabar, el concierto con grupos de la zona.

No hay comentarios: