
Un grupo de jóvenes va a viajar a Nicaragua este verano. No es una iniciativa que resulte desconocida en el pueblo, ya no es el primer grupo del pueblo que hace este viaje. Y no es un viaje de turismo, aunque al final tenga algo de eso. Durante las dos primeras semanas van a conocer y participar en algunos proyectos de la zona a la que van. Y la última semana, van a dedicarla a hacer turismo responsable. En total, van 11 jóvenes de entre 17 y 24 años, y con ellos, Agustín. Marchan el 29 de junio y vuelven el 20 de julio. Son jóvenes, la mayoría sin trabajo, y se han organizado para autofinanciar su viaje. Les hemos visto vendiendo bocadillos, talos; también han limpiado el monte y han vendido madera; y estuvieron en la fiesta de Santa Lucía, ofreciendo bebidas, comida, café… a quienes subieron hasta allí a disfrutar del día.
Nos hemos juntado con ellas y ellos para que nos cuenten detalles de su proyecto.
1.- Zerk edo nork animatu zaituzte horrelako bidaia bat antolatzera? Zergatik Nikaragua?
- Herrian ohitura dago Nikaraguara joateko hango proiektuak eta ezagutu eta bertan lan egiteko. Guretzat ez da gauza berria.
- Agustinek animatu gintuen bidaia egiteko
- Esperientzia berri bat bizitzeko asmoekin goaz eta pertsonalki hazteko ere bai.
- Gainera, gutako askok Irakasle Eskolako ikasketak egin ditugu eta hango eskolak ezagutzeko aukera ezin hobea dela uste dugu.
2.- Ba duzue helburu zehatzik bidaiarako? Proiekturen bat, turismoa, elkartasuna?
Lehenengo bi asteetan hango proiektuak ezagutzeko asmoa dugu eta ondoren, azkeneko astean, turismo arduratsua egingo genuke.
3.- Ohikoa da Nikaraguara gazte taldeak “elkartasuna” eskaintzera joatea?
Bai, ezagutzen ditugu gazteak Nikaraguara bezalako herrietara joaten direnak, ikasketen praktikak egitera edo kooperazio lanetan joaten direnak ere Eusko Jaurlaritzako programa desberdinekin. Euskal Herrian oso zabalduta egon da joera hori, eta oraindik ere badaude horrelako bidaiak egiten dituzten gazteak eta ez hain gazteak.
4.- Bidaiatik zer da gehien motibatzen zaituztena?
Gurea bezalakoa ez den herri bat ezagutzea beti da aberasgarria, hango kultura, baloreak, jendea, bizimoduak… ezagutzeak pertsona bezala hazten lagunduko digulako.
5.- Bidaiaren arlo ekonomikoa kudeatzea gaur egungo krisialdian zaila izan zaizue? Zelan lortu duzue dirua bidaiarako?
Egia esan gaur egungo egoera zein den kontuan hartuta bidaiaren arlo ekonomikoa kudeatzea arlorik konplexuena izaten ari da. Gazte talde bat garela aintzat hartuta eta gehienok lan egiten ez dugula aintzat hartuta, ekintza desberdinak egiten ari gara bidaia ahalik eta merkeena izan dadin. Denetarik egin dugu dirua ateratzeko: egurra saldu, herrian merkadiloa antolatu, taloak saldu, zenbait ostiraletan bokatak saldu Gizarte Etxean, Laudioko Santa Luzian txosna jarri, basoa garbitu…
6.- Taldean bidaiatzearen abantailak zeintzuk dira? Ba du desabantailarik?
Lagun taldean bidaiatzeak abantailak besterik ez ditu, horrelako bidaia luzeetan sor daitezkeenak konpartitu eta beldurrak ere usatzen direlako. Bizikidetzak arazoak sortu ahal ditu, asko garelako, baina ohituta gaude beste arlo batzuetan ere elkarrekin egoten eta lan egiten.
7.- Zer nolako Nikaragua ikusiko duzuela pentsatzen duzue?
Nikaraguakoekin biziko garenez, hots, turistagoak diren lekuetara joango ez garenez, bene-benetako Nikaragua ezagutzea espero dugu.
No nos queda más que desearles buen viaje, en todos los sentidos. Seguro que resulta una bonita experiencia para conocer otras mentalidades y otras formas de vivir.
Ondo ibili eta bueltara arte!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario