viernes, 30 de marzo de 2012

ELKARRIZKETA

AEKko Gelan Solasean”

Han pasado unos cuantos meses desde que comenzó el curso de euskara que AEK imparte en Gizarte Etxea. Meses en los cuales dos grupos bastante heterogéneos en cuanto a nivel pero con una gran ilusión han pasado estudiando, divirtiéndose y, como no, comunicándose en euskara. Desde Ezkurra, hemos querido acercarnos a comprobar cómo les va, a profes y a estudiantes, preguntándoles por su experiencia, por las dificultades que supone el estudiar una lengua como el euskera, por sus motivaciones…

1.- Nolatan, ba, hasi zarete euskara ikasten?
Nagore: Txikitan, eskolan dena euskaraz ikasi nuen eta ez hitz egiteagatik ia dena ahaztu zait, eta gainera nire lanean jende asko dator euskaraz hitz egiten eta gustatuko litzaidake dakidana berreskuratzea.
Txetxu/Arantza: Comenzamos a estudiar en 1970 y por aquel entonces estudiar euskara estaba prohibido. La iglesia nos dejó un local en Ugao para poder reunirnos. Todavía nos acordamos de nuestros primeros irakasles.
Edmundo: Bileretan hitz egiten dena ulertzeko.
Loli: Herriko jendearekin hitz egiteko.
Ainhoa: Betiko asmoa izan da euskara jakitea.

2.- Zenbatgarren mailan zaudete? Zenbateko dedikazioa eskaintzen diozue euskarari?
N: Nik uste dut 4.edo 5.urratsean nagoela. Klasean ikasten duguna eta egiten ditugun fitxak etxean birpasatzen ditut.
T/A: Bi taldetan bananduta gaude. Gure gelan maila ezberdinak daude, baina denon artean elkar ulertzeko kapazak gara. Egunero bi ordu etortzen gara klasera, ostiralak kenduta, gero etxean, beharrezkoa bada, birpasatzen dugu.
Edmundo: Nuestro nivel de euskara es de 1 o de 2 y la dedicación es de dos horas cuatro días a la semana!

3.- Zaila da euskara ikastea? Aurrerapenak motibazioarekin lotuta daude?
N: Bai, behintzat pixka bat bai. Euskarak kontuan hartu beharreko gauza asko dauzka, askotan ez dauka erdararekin antzekotasunik eta erdaratik hartzen baditugu esaldien formak ez dugu ondo ulertuko. Jakin behar dugu egiturak eta aditz zuzenak zeintzuk diren.
Bai, nahiz eta klasera joan eta ariketak egin, motibaziorik ez baduzu ez duzu ezer ikasiko.
T/A: Bai, motibazio maila bat eskatzen du. Baina guk euskaraz hitz egin nahi dugu jendearekin erlazionatzeko eta euskaraz bizitzeko.
E: Apur bat...baina oso gustura gaude. Gaztelaniaren ordena diferentea da eta batzuetan kostatzen zait pixka bat.
Loli: Estudiar euskara resulta difícil al principio, luego, te das cuenta que es bastante lógico. La motivación y la edad también son factores importantes de cara a su estudio.
A: Beno...apur bat. Ez da zaila, baina buruan gauza asko sartu behar dira. Motibazioa handia bada, errazago.

4.- Zer nolako "lanak" egiten dituzue eguneroko saio batean?
N: Klaseak desberdinak dira, gauza ezberdinak egiten ditugu: fitxak, entzumenak, txisteak kontatzen ditugu, abesten dugu, irakurmenak, ariketak (aditzak, lexikoa, deklinabidea...) eta abar. Batzuetan gauza analitikoak dira, beste batzuetan, adibidez, elkarri kontatzen dizkiogu gauzak, irakurri dugun zerbait komentatzen dugu edo oporretan egindakoa azaltzen dugu.

5.- Epe ertainera begira, zeintzuk dira zuen helburuak?
Nagore: Mi objetivo es recuperar todo lo que aprendí de euskera en su día para poder hablarlo después con la familia y con otras personas.
T/A: Gure helburua ez da titulu bat ateratzea, baizik eta, euskara ikastea euskaldunekin hitz egin ahal izateko.
E: Ulertzea
L: Gehiago ulertzea eta hitz egitea ahal dudan moduan.
A: Esaten dena ulertzea eta hitz egitea apur bat.

6.- Beharrezkoa al da euskara maila altua kalean hitz egiten hasteko?
T/A: Ez, inola ere ez. Batzuetan erdi euskaraz erdi erdaraz hitz egiten dugu, hau da, “euskañolean”, eta jendeak berdin berdin ulertzen digu.
E: Ez, ikasi duguna erabiltzea nahikoa da.
L: Ez, batzuek oso elkarrizketa sakonak egiten dituzte. Dakigunarekin asko esan ahal dugu
Ainhoa: No es necesario tener un alto nivel de euskara para poder hablarlo en la calle. Hay que hablarlo, practicarlo en la calle.

7.- Ba al dago Arrankudiaga-Zollon euskaraz bizitzeko modurik?
E: Bai, baina gehiago hitz egin behar dugu.
A: Sí es posible vivir en euskara en Arrankudiaga-Zollo, pero para eso la gente se tiene que concienciar.

8.- Sagardotegiak eta parrandak mintzapraktikarako errezetarik onenak dira. Egia da? Praktikara eraman duzue?
T/A: Las juergas y el patxaran siempre ayudan, por lo tanto, si que son una buena receta a la hora de hablar en euskara. Todavía no hemos ido a ninguna sidrería, pero de vez en cuando traemos algo para picar, organizamos un hamarretako y nos vamos a tomar un café a la taberna.
L: Bai, baina oraindik ez dut hori praktikatu
A: Errezeta ona bai, baina oraindik gutxi dakigu.


Angela irakaslea

1.- Aspaldiko partez AEK berriro Arrankudiagan….
Eta oso pozik, gainera. Aire berriak ekarri gaitu bueltan eta ea urte askoan euskararen alde egiteko aukera dugun.

2.- Zer nolako jendea apuntatu da ikastaroetara?
Batez ere Arrankudiaga, Zollo eta Ugao aldeko jendea elkartu da ikastaroan. Gehienek aurretik nolabaiteko harremana izan dute euskararekin; batzuk AEK-n ibiliak dira edo lagunen artean ikasi dituzte lehenengo hitzak, eskolan ere ikasi dutenak badaude, hori bai, gutxiengoak dira.
Adinari dagokionez, denetarik dago. Esparru ezberdinetatik datoz, denetarik dago taldeetan; baserritarrak, langileak, jubilatuak, besteak beste.

3.- Euskara irakaslea soilik ala euskal ondarearen transmisio-eragilea?
Euskara eta euskal ondarea eskutik helduta doaz, ezin dira banandu eta modu isolatuan transmititu. Hizkuntza bere osotasunean ulertu behar dugu. Euskarak gauza liluragarri mordo bat dauzka; hizkuntza bera, literatura, antzerkia, kantak...horiek ere ikusarazi behar dizkiegu ikasleei, euskararen parte baitira.

4.- Teoria ala mintzapraktika, zein da garrantzitsuagoa?
Zalantzarik gabe, komunikatzeko gaitasunari ematen diogu garrantzi gehien, azken finean hizkuntza bat horretarako ikasten da, erabilera izan behar du helburu. Jakin badakigu hizkuntza bat hitz eginez eta praktikatuz ikasten dela, ez dago bestelako errezeta magikorik. Hots, metodorik eraginkorrena praktikatzea, hanka sartzea eta bakoitzak bere buruari galderak egitea da.

5.- Posiblea da erdara inguru peto batetik “euskara mundura” igarotzea?
Atsotitzak ondo dioen moduan; “gogoko tokitan aldaparik ez”. Lehenengo gauza euskararen mundura igarotzeko nahi izatea da; jakin-mina, interesa, motibazioa... osagai hauek egon ezean zaila da euskalduntze prozesu oso bat garatzea.

6.- Zer esango zenieke aitzakiak aitzaki -euskara zaila dela esaterako- ikastera animatzen ez direnei?
Hasteko inoiz ahalegina egin ote duten galdetuko nieke. Euskara zaila dela askotan entzun ohi diegu erdaldunei, baina askok ez dute ahaleginik egiten. Euskara ikasteko modu eta bide ezberdinak daude eta horietako batzuekin ere ondo pasa daiteke.

7.- Sagardotegiak eta parrandak mintzapraktikarako erresetarik onenak dira. Egia da? Praktikara eraman duzue?
Sagardotegiak eta parrandak beti lagun ditugu. Momentuz ez gara sagardotegietara joan baina noizean behin otordutxoak antolatzen ditugu Gizarte Etxean, oso ondo pasatzen dugu eta jendea ezagutzeko oso egokia da. Gainera, esan beharra dago oso sukaldari onak ditugula!

Mila esker zuen arretagatik!

No hay comentarios: