Irantzu: Egia esan, oso ondo iruditzen zait. Orain dela urte batzuk, Gizarten ere ematen zituzten dantza ikastaroak, eta bertan hasi nintzen ikasten, baina gero ikastaroa utzi behar izan nuen. Beraz, orain, poz-pozik nago udalak euskal dantzak ikasteko aukera eskaini didalako.
Iratxe: Oso ondo. Eskola bukatu nuenetik euskal dantzak ikasten jarraitzea nahi nuen, baina horretarako beste herrietara joan behar nintzen. Beraz, orain herrian bertan izateak asko poztu nau.
Karmele: Niri pertsonalki oso ondo iruditzen zait. Hasiera batean, oraindik ez zegoenean ikastaro hau, nire etxean batzen ginen 3 pertsona eta “los incansables” CDarekin dantzatzen genuen jota. Barre egiteko ederto zegoen.
2.- Zeintzuk dira zuen helburuak ikastaro honetan?
I: Euskal dantza batzuk ikastea, eta , aldi berean, ondo pasatzea.
I: Helburu nagusiena herriko jendearekin batzea eta saio dibertigarriak izatea da. Eta bestetik, aldi berean dantza berriak ikastea.
K: Nire helburu bakarra jaietan eta erromerietan dantzatzeko aukera izatea da. Orain arte egin dudana, baina, oraingo honetan, hobeto.
3.- Zer nolako gaitasun fisikoak lantzen dituzue? Gogorrak dira euskal dantza saioak?
I: Gorputz atalen koordinazioa, arintasuna eta erresistentzia lantzen ditugu, batez ere. Klaseak ez dira gogorrak; erritmoa eramangarria da. Gainera bakoitzaren ikasteko erritmoa errespetatzen da, eta norbaitek pausuren bat errepasatu behar badu, guztion artean errepasatzen dugu edo irakasle batekin. Hori bai! Klasea izerditan blai amaitzen dugu beti!
I: Egiten ditugun dantza gehienak nahiko lasaiak dira (fandangoak eta arin arinak kenduta jeje), beraz, gogorrak direla ezin da esan, baina egia da fisikoki erresistentzia bai lantzen dela.
K: Fisikoa eta memoria lantzea da beste eginkizuna. Jotan, adibidez, 5 pausu daude eta jakin behar duzu ze mugimendu doan bestearen atzetik. Nekatu nekatzen zara, baina, gustuko lekuan aldaparik ez!
4.- Dantzari ona izateko zer behar da? Dantzari onak zarete?
I: Nire ustez, dantzari on batek honako gaitasun hauek izan beharko lituzke: fisikoki ondo egotea, pausoak ondo ikasteko erraztasuna izatea, eta musika-erritmoa sentitzeko eta jarraitzeko trebea izatea. Gu dantzari onak garela esatea, asko esatea litzateke!. Baina esan behar dut, orokorrean, nahiko ondo moldatzen garela; hori bai, batzuk beste batzuk baino hobeto, gauza guztietan bezala
I: Noski dantzari onak garela!! Jeje, nire ustez dantzari onak izateko garrantzitsuena asmoa eta ilusioa izatea da. Gero teknika, beste kontu bat da.
K: Gogoa eta orduak sartzea. Ni ez naiz dantzari ona. Sekulan ez naiz izan. Gaur egun hobekuntza nabaritzen dut, baina, ez dantzaria izateko. Jeje
5.- Jaietan ligatzeko baliagarria da?
I: Gaur egun ez dut uste! Agian mutilek ligatzeko aukera gehiago dituzte, orokorrean mutil gutxi aritzen baitira euskal dantzetan.
I: Aurtengo jaietan ikusiko dugu jeje
K: Batzuen kasuan izan daiteke. Nirean ordea ez. Jairik jai gabiltzanean kontatuko dizuet ligatu dudan edo ez jeje
6.- Zein da zuen ustez euskal dantzarik zailena? Eta errazena?
I: Nire ustez, orain arte ikasitakoen artean, arin-arina izan da zailena, eta errazena, txulalai.
I: Nire ustez ez daude dantza zailak edo errazak, baina igual bai egia dela aurretik dakizkigunen pausoak beste dantza batzuk ikasteko errazagoak egiten zaizkigula
K: Asko dago egiteko oraindik, baina badaude oso errazak eta politak direnak. Esate baterako: Nafarroako dantza, Sorotan beleko dantza bat, Hartz zuri beltza… Zailak; ekinaren eginez lortzen duzu ondo dantzatzea, beraz, zailak errazak bihurtuko ditugu. Jeje
7.- Amaitu esaldia: Euskaldunak dantzan poteoan bezain onak izango bagina…
I: fisikoki hobeto sentituko ginateke.
I: dantzari profesionalak izango ginateke jeje
K: bertsolariak faltan, astelehenetik igandera parrandaz parranda ibiliko ginateke.
Solaskideei eskaini diguten arretagatik eskerrak emanda, baina, elkarrizketa amaitu aurretik, ikastaroaren gabezi bakarra aipatu digute: mutil bakarra omen dago neska guztien artean!!
Animo ba ekinean zaudetenoi, umoretsu segi Euskal Dantzekin eta mutilentzat hausnarketa oharra: “espabileuuu!!”
No hay comentarios:
Publicar un comentario