Aipaturiko nazioarteko konferentziak ebatzitako bost puntuen bitartez, Euskal Herrian gatazkaren behin betikoa konponbide integrala baterako ibilbide-orria zehaztua zen. ETAk hartutako erabakiak konfrontazio armatua behin betiko amaitzea dakar eta konfrontazio horrek sortu dituen ondorioei buruzko elkarrizketari ekiteko garaia iritsi da.
Urte luzeetako gatazkak sufrimendu handia eragin du. Oraindik ere gatazkaren ondorio ugarik bere horretan diraute. Lehenbailehen horiei heltzea eta gure herrian normalizazioa, adiskiditze eta giza eskubide guztien errespetuan oinarritutako bakea eskuratzea atzera ezinezko lana da.
Nazioarteko Konferentziak esandakoari jarraituz, beharrezkoa izango da gatazkak sortutako ondorioak gainditzea. Gizarte osoak berea sentituko duen behin betiko bakea lortzeko beharrezkoak diren oinarriak jartzeko Euskal Herriko eragile askoren babesa duen Gernikako Akordioak exijitzen dituen neurri guztiak betetzea beharrezkoa da.
ETAren erabakiak Euskal Herriko eta munduko eragile asko eta askoren balorazio baikorra eragin du. Euskal Herrian eta nazioarteko komunitatean sortu den egoera baliatu eta gatazkaren ondorioei helduko dien elkarrizketari ekiteko deia luzatu nahi diegu Estatu frantziarreko zein espainiarreko gobernuei. Arduraz jokatu dezatela, dagokien neurrian aritu daitezela, inoiz egon ez den aukera historikoa denbora galdu gabe baliatu dezatela.
Edonola ere, ETAren erabakiak ez du gure herrian dagoen gatazka politikoa desagerraraziko. Euskal Herria herri bezala aitortua izateak eta bere etorkizuna libreki erabaki ahal izateak soilik berma dezake behin betiko konponbide politikoa.
Gure Herrian nazio identitate edota ikusmolde ezberdinetako herritarrak bizi dira. Horiek ordezkatzen dituzten alderdi ezberdinak ere badira gurean. Denok gara euskal herritarrak, denoi dagokigu irekitako prozesuan parte hartzea, denok dugu eskubidea eta betebeharra gure seme-alabei bestelako etorkizuna eskaintzeko, proiektu politiko guztiei ateak irekitzeko. Beraz, iritsi da ordua ere elkarrizketa politikoari ekiteko, eragile eta alderdi politikoei dagokien negoziazio politikoa abiatzeko.
Abiatu beharreko elkarrizketak bazterketa, beto eta mugarik gabekoa behar du izan. Indar politiko guztiak berdintasunezko baldintzetan aritzeko aukera eta eskubidea dutela bermatu behar da. Guztion arteko konponbidea behar dugulako, guztion parte-hartzea ahalbidetu beharra dago.
Eta elkarrizketa politikoa baldintzarik gabekoa izan beharko litzateke. Edo hobe esanda, baldintza bakarra izan behar du: euskal eragileek gatazka politikoaren oinarrian dauden arazo politikoei bilatu beharko dioten aterabide politikoa denok defendatu eta errespetatu araziko dugula.
Edonola ere, azken hitza herritarren esku utzi beharra dugu, horixe baita, eta ez besterik, demokrazian oinarritutako bakea eraikitzea. Erdietsi behar dugun akordioaren inguruan herritarrei galdetzea da askatasunari, demokraziari eta gatazkaren behin betiko konponbide politikoari egin diezaiekegun ekarpenik handiena. Udalak herritarrengatik hurbilen dauden instituzioak izaki, oso ondo dakigu zein garrantzitsua den herritarrekin aritzea, euren babesa eta sostengua eskuratzea.
Azken bi urteetan garatzen hasi den prozesu politikoak aro historikoa ireki duen bezalaxe, ardura historikoa dugu eragileok aukera hau arduraz baliatu eta bururaino eramateko. Alderdi politikoek bezalaxe, instituzioek, kasu honetan udalek, gure esku dagoen guztian egin beharko dugu irekitako aukera historikoa behar bezala baliatzeko. Udal honetan eta aipatu norabidean lan egiteko konpromisoa hartu nahi dugu beraz.
Amaitzeko deialdi zabal bat luzatu nahi diegu herritarrei, irekitako prozesua bultzatu, babestu eta sostengatu dezaten. Bakea, demokrazia eta askatasunera eramango gaituen itsasontziak herritarren parte-hartzea eta bultzada behar ditu portu onera iristeko. Bultzatu dezagun beraz denok aterabide demokratikoaren norabidean!

¡Vamos a lograrlo!
Euskal Herria comienza una nueva etapa histórica. La nueva situación abierta como consecuencia del proceso de cambio político y social dado en Euskal Herria, la implicación internacional que se comprobó en la Conferencia Internacional y la decisión hecha pública por ETA han traído ilusión y esperanza al conjunto de nuestro pueblo. Ha concluido la etapa de largas décadas de lucha armada. Vamos a poner en marcha una nueva época histórica como pueblo. Los cinco puntos de la resolución de la citada Conferencia Internacional nos ofrecen una hoja de ruta para conseguir una resolución definitiva e integral al conflicto. La decisión de ETA conlleva el final definitivo de la confrontación armada y es preciso comenzar a afrontar mediante el diálogo las consecuencias de dicha confrontación. El largo conflicto ha generado un gran sufrimiento. Todavía hoy, gran parte de las consecuencias del mismo continúan con toda su intensidad. Por eso, no podemos retrasar más el trabajo para afrontar estas consecuencias y conseguir la normalización, la reconciliación y la paz basada en el respeto de todos los derechos humanos. Siguiendo lo dicho por la Conferencia Internacional, es necesario también comenzar a situar las bases de una paz definitiva. La decisión de ETA ha concitado una valoración positiva de innumerables agentes vascos y del conjunto del mundo. Por lo tanto, es preciso realizar hoy un llamamiento a los gobiernos francés y español para que aprovechen el escenario creado en Euskal Herria para comenzar el diálogo que afronte las consecuencias del conflicto. Deben actuar con responsabilidad, en la medida que les corresponde, para aprovechar sin perder más tiempo una oportunidad histórica que nunca antes hemos tenido. De cualquier forma, la decisión de ETA no hace desaparecer el conflicto político de nuestro pueblo. Sólo el reconocimiento de Euskal Herria como nación y el derecho a decidir libremente su futuro puede garantizar la resolución definitiva del conflicto. Todos y todas somos ciudadanos vascos, a todos nos corresponde tomar parte en el proceso abierto, todos tenemos el derecho y el deber de ofrecer otro futuro a nuestros hijos e hijas, de abrir las puertas a todos los proyectos políticos. Así, ha llegado la hora de encarar el diálogo político, de poner en marcha la negociación política que corresponde a agentes y partidos políticos. El diálogo debe ser abordado sin exclusiones, vetos ni límites. Debe garantizarse el derecho de todas las fuerzas políticas de participar en igualdad de condiciones. Debemos posibilitar la participación de todos y todas, porque necesitamos una solución construida entre todos y todas. El diálogo político debe ser sin condiciones. O mejor dicho, sólo existe una condición: todos defenderemos y haremos respetar la solución política que acuerden los agentes vascos para los problemas políticos que subyacen en el conflicto. De cualquier forma, la última palabra debe estar en manos de la ciudadanía, ya que en eso y sólo en eso consiste una paz basada en la democracia. Preguntar a la ciudadanía sobre el acuerdo que debemos lograr es la mejor aportación que se puede hacer a la libertad, a la democracia y la solución definitiva del conflicto. La participación de todos y todas es fundamental. El barco que nos va a llevar a la paz, la democracia y la libertad necesita de la colaboración y el empuje de la ciudadanía para llegar a buen puerto. ¡Empujémoslo en la dirección de la solución democrática!
No hay comentarios:
Publicar un comentario