sábado, 29 de enero de 2011

ELKARRIZKETA

HERRIKO KANTARI BATZUEI

Euskal Herriak berezkoa du kanta-zaletasuna. Ohikoa da gure herrietan tabernaz taberna, taldeak kantari aritzea, baita bazkalosteak abestiekin amaitzea… Eta gure herrian ere hala da: herriko tabernetan, Kofradiako bazkarian, etab. Eta, badago ere talde bat, aspaldi dabilena zaletasun hori apur bat gehiago lantzen. Gizarte Etxean elkartzen dira, Itziar Duoandikoetxeak lagunduta. Talde horretako pertsona batzuekin elkartu gara, haien esperientzia ezagutzeko.

1.- Azalduko diguzue taldearen historia? Nola sortu zen? Noiz?
Buf. Historia luzea da gurea. Duela urte asko (30 urte edo gehiago), abesbatza izan genuen herrian. Talde handia zen; emakumeak eta gizonak, eta horrek hainbat ahotsetan kantatzeko aukera ematen zigun. Kontzertuak egiten genituen herrian. Baina, arrazoi ezberdinak direla medio, eten bat eman zen. Handik urte batzuetara, berriro hasi ginen, emakumeekin eta gizonekin osatutako taldean. Orduan Uribarriko jaietan, Zollon, Arakaldon egon ginen kantatzen. Eta berriro, beste eten bat. Y empezó la primera fase del grupo que ahora estamos. Se pusieron carteles en el pueblo haciendo un llamamiento a aquellas personas que estuvieran interesadas en aprender canciones vascas. Este último año se ha apuntado gente nueva. Actualmente, nos juntamos entre 16-20 personas. De diferentes edades. Y de todos los gustos. Hay quien viene porque le gusta mucho cantar, aunque luego no vaya a los conciertos. No hay problema.

2.- Gizon bakarra dago. Zergatik uste duzue ematen dela hori?
Quizá porque a los hombres les da más pereza lo de los ensayos. Edo gehiago kostatzen zaielako konpromiso hori hartzea. Algunos no vienen porque les da vergüenza.

3.- Noiz elkartzen zarete eta zer egiten duzue?
Hileko 2. domekan eta azkenengoan elkartzen gara, 12:00etatik 13:00etara. Beno, batzuetan, 13:30era arte luzatzen gara. Euskal kantak lantzen ditugu. Hori da helburu nagusia. Baita ondo pasatzea ere. Ahotsa lantzeko ariketak ere egiten ditugu. La verdad es que lo pasamos muy bien. Además de aprender canciones, con las letras conocemos un poco la historia de Euskal Herria, o situaciones concretas que se han dado en Euskal Herria. Y, aparte de cantar las canciones más conocidas, también aprendemos otras no tan conocidas, pero que tienen una larga tradición en Euskal Herria. Oso aberasgarria da. Abestietan agertzen diren mezuak, metaforak oso politak dira. Abesti batzuetan, Agustinek azaltzen digu esanahia. Abestien egileei buruz ere hitz egiten dugu. Oso gustura egoten gara. Uste dugu gure herriari egiten diogun ekarpen txikia dela. Tradizioak mantentzeak herria gehiago ezagutzen laguntzen du, eta herri horrek bizirik iraungo du. “Abesten dauen herria ez da hilko” dio esaerak. Y también nos sirve para relacionarnos con personas del pueblo que no solemos ver o que no conocíamos, porque nos movemos en ámbitos diferentes (plaza, entre semana; misa, los domingos; barrio…). También es un momento de escape, de relax. Y sin movernos del pueblo. Y al acabar, aprovechamos para tomar algo y comer un pincho.

4.- Badaukazue preferentziarik abesti motari dagokionez?
Ba, baliteke bakoitzari abesti hau edo bestea gehiago gustatzea, baina denetarik lantzen dugu. Eta norbaitek interes berezi bat badu, ba eskatu egiten du eta landu egiten dugu. Kanta asko ikasi ditugu horrela. Asko, asko. Zaila da zenbakia esatea. Antzinekoak, berriagoak…, denetarik. Bueno, no penséis que nos las sabemos todas de memoria eh!
5.- Emanaldiak ere izan dituzue. Gizarten, Zollon, elizan, frontoian… Ondo sentitu zarete landutakoa jendaurrean erakusten? Zelan beldur eszenikoa?
Egin ditugun emanaldi gehienetan umeak eta gazteak ere egon dira, eta asko gustatzen zaigu hori. Azken ekitaldia, Gizarten egin genuena, asko gustatu zitzaigun, jendeak parte hartu zuelako. Tenemos claro que no somos profesionales. No somos una coral. Somos un grupo de personas a las que les gusta cantar y que se juntan para ensayar. Si hay que cantar frente al público, se canta. Pero es verdad que cuando el público también participa, sale mejor y es más divertido. Ekitaldi horiek prestatzeko, entsegu bereziak egiten ditugu, instrumentuak ere sartu behar direlako. Guk, normalean, pianoa baino ez dugu erabiltzen, tonua finkatzeko. Baina kontzertu bat dagoenean, instrumentuak izaten ditugu lagun, eta hori prestatu egin behar da. Eta jendearen erantzuna oso ona izaten da. Beti esaten digute oso ondo egin dugula (beti ez da izango egia, baina…). En el último concierto, Gizarte se quedó pequeño. Y creo que si la actuación no es larga, sale mejor. Es mejor quedarse con ganas, que estar esperando a que acabe, porque se está alargando demasiado.

Kantatzeko gehien gustatu zaizuen lekua
Herria. Eta herrian, oso oroimen ona daukagu Gizarteko harria jarri zenean egin genuenaz.

Gehien gustatzen zaizuen abestia
Jo. Zaila da esatea. Txoriak Txori. Lau teilatu ere oso berezia da guretzat. Muñagorrirena

Mezurik herriko jendearentzat
Parte hartzera animatu nahi ditugu. Guk oso ondo pasatzen dugu, benetan. Ez da ezinbestekoa ahots ederra izatea. Ezinbestekoa, gogoak dira. Eta kantatzea gustatzea. Sólo hace falta un poco de voluntad y compromiso para quedar dos días al mes. ¿No es mucho, verdad? Eta gizonak animatu nahi ditugu, batez ere, bakarra daukagu eta. Oso ondo tratatuko ditugu.

Asmoak
Ba Gizarten egindako azken aktuazioaren antzeko gehiago egin nahi ditugu. Eta Zeberioko egoitzara joateko asmoa daukagu. Normalean, herriko jendea dagoen lekuetara joaten gara. Orain dela urte bi edo, Orozkoko egoitzan ere egon ginen.

Aktuazioen barruan badauzkate historiatxoak ere
- Orain dela hiru urte edo, Euskal Kantu Txapelketaren finala izan zen Laudion. Eta han izan ginen, Basalarrina elkarteko kantariekin batera. Epaimahaia deliberatzen zegoen bitartean kantatu genuen - Carmelo Ría masajistaren omenaldirako abesti bat prestatu genuen. Athletic-en himnoaren musikarekin, kanta bat prestatu zioten Laudion, eta guk kantatu genuen abesti hori, Santa Lucia abesbatzakoekin eta Arlote taldearekin. CD batean grabatu genuen abestia, Carmelori oparitzeko. - En el aniversario de Goikogane Mendi Taldea también hicimos algo parecido. Grabamos una canción con la letra escrita por Kepa Barañano y con música de Itziar. - Eta, aspaldi aspaldi, Leioan egin zen nazioarteko futbol txapelketa baterako ereserkia prestatu genuen, Leioako neska taldearentzat. Kanta beraren hainbat bertsio grabatu genituen. Eta, gero, talde horretatik Athletic-eko nesken taldea sortu zen.

Eurek diote ez direla profesionalak. Agian, horrela da. Baina zaletuak dira, izugarri gustatzen zaie kantatzea, euskal kantak batez ere. Eta hori ere asko da. Benetan, eskerrik asko zuen esperientzia eta ilusioa gurekin konpartitzeagatik.

No hay comentarios: