Azken hilabeteetan Ezkurran komentatu izan duguna eta gertatzen ari dena berraztertu edo gogoratzen duen edonork ikusiko du ez gindoazela okerreko bidetik. Herri honetako politikariek onartu nahi ez badute ere, Ezker Abertzalearen mugimenduek egoera berriak sortuko zituztela esan genuen. Praktikak egiaztatu egin du hori. Editorial, solasaldi eta mikrofono askotan Ezker Abertzalearen eztabaida baldintzatzeko ahaleginetan ematen duten denbora luzea horren adierazlerik argiena da. Are gehiago; aspalditik diogu komunikabide asko eta politikari asko gatazka bide demokratikoetatik konpontzearen aurka daudela.
Berdin dio ETAk komunikatu bat argitaratzea edo ez. Horren edukia ezagutu aurretik, badaukate kronika prestatuta. Helburua ez da informatzea, nahastea baizik; panorama gaiztotzea, egunkarian ateratzen duten artikulu bakoitzeko edo irratian eta telebistan duten programa bakoitzeko kobratzen jarraitzeko. Kontua da askori bertigoa ematen diela, euskal gatazkak inoiz espero ez zuten protagonismoa emateari utziko balio, izango luketen etorkizun profesional eta ekonomikoan pentsatzeak. Eta hainbat politikari eta kazetari datozkigu burura!
Horregatik, beraien ahalegin guztiek helburu bera dute: Ezker Abertzalearen eztabaida eta apustua zapuztea. Hauteskundeei begirako kalkuluak egiten dituzte eta PPk dio Ezker Abertzalea ezin dela egon; PSOEk dio ikusiko dugula, eta EAJk, sentitzen duela, baina ziur aski horrela izango dela. Baina inori ez zaizkio kontuak ondo ateratzen, badakitelako Ezker Abertzaleak beraien plan guztiak hondatzeko gai dela. Iraganeko eta orainaldiko historia begiratuta ikus daiteke hori.
Eta, gainera, oker daude helburua hauteskundeetan bakarrik jartzen dutenean. Erakundeetan ahalik eta ordezkaritzarik handiena lortzeaz gain, Ezker Abertzalearen helburu nagusia prozesu demokratiko bat eraikitzea baita, parte-hartzea sustatuta, herri honetako herritarrak herri gisa dagozkigun eskubideen eragile eta bermatzaile bihurtuta.
Oroimen historikoa duen edozeinek daki gatazka guztietan fenomeno bera ematen dela: konponbidetik zenbat eta hurbilago egon, gero eta gogorrago jarriko dira. Gezurra esaten dute, horren jakinaren gainean egonda; intoxikatu egiten dute, banaketa eragiteko, eta engainatu egiten dute, ilusioa eta itxaropena zapuzteko. Baina argi daukagu asmatu egingo dugula eta gatazkarako eta berau luzatzeko bizi diren guztiak kezkatzeko arrazoiak dituztela.
Memoria
A nada que cualquiera repase o recuerde sobre lo que venimos comentando los últimos meses en Ezkurra y lo que esta sucediendo, se dará cuenta de que no íbamos mal encaminados. Decíamos que por mucho que la clase política de este país se niegue a reconocerlo, los movimientos de
Es lo mismo que ETA publique o no un comunicado. Incluso antes de conocer su contenido ya tienen elaborada una crónica de manual. No se trata de informar sino de enredar, de enturbiar el panorama para seguir cobrando por artículo en el periódico o por programa en radio y televisión. Y es que a muchos y muchas les da vértigo imaginar su futuro profesional y económico si el conflicto vasco les dejara de aportar protagonismo que de otra manera jamás habrían tenido. ¡¡¡Y nos vienen a la memoria tantos y tantos políticos y periodistas!!!
Por eso mismo ahora todas sus baterías tienen un mismo objetivo, frustrar el debate y la apuesta de
Además, se equivocan situando el objetivo en el terreno estrictamente electoral. Porque además de tener como objetivo contar con la máxima representación popular en las instituciones,
No hay comentarios:
Publicar un comentario