Oharkabean badatoz
abenduko azken egunak,
eta gogoan ditugu
urteak eman dituenak.
Asko ta asko izan dira
aurtengo gertakizunak,
batzuetan gauza alaiak
eta besteetan ilunak.
Baina albora ditzagun
betiko karga astunak,
ta etxekoekin batera
gozatu ospakizunak.
Lekua har dezatela
bake eta maitasunak
besarkada bat bihotzez
Urte Berri On, lagunak.
Kirmen Uribe
abenduko azken egunak,
eta gogoan ditugu
urteak eman dituenak.
Asko ta asko izan dira
aurtengo gertakizunak,
batzuetan gauza alaiak
eta besteetan ilunak.
Baina albora ditzagun
betiko karga astunak,
ta etxekoekin batera
gozatu ospakizunak.
Lekua har dezatela
bake eta maitasunak
besarkada bat bihotzez
Urte Berri On, lagunak.
Kirmen Uribe
No hay comentarios:
Publicar un comentario