viernes, 31 de marzo de 2017

KORRIKA 20

Hasi zen, etorri zen eta joan da. Utzi du bere arrastoak azken Korrikak gure herrian.
Martxoaren 31n, talde majoa elkartu zen Gizarte Etxean, bokatak jan eta Osterabe taldearen emanaldia entzuteko.
Apirilaren 2an, VII. Pintxo Lehiaketa egin zen. 24 plater (8 pintxo edo gehiago plater bakoitzean) aurkeztu ziren, eta pintxo guztiak saldu ziren, gozo zeudenaren seinale.
Eta apirilaren 7an, Korrika pasatu zen gure herritik. Eskolako umeek hartu zuten kilometroetako bat, baita Gazte Asanbladak, udaletxeak eta Zollok. Arratsaldean, diskofesta izan zen gazteenentzat. Eta gauean, afaria Gizarte Etxean.
Agur. Hurrengo Korrika heldu arte!! Bitartean, eutsi euskerari, gure altxorrik preziatuena baita!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Komentarioak egin ahal dituzu hemen, baina beti sinatuta bukaeran.
Aqui puedes hacer tus comentarios, pero siempre firmando al final.