martes, 28 de febrero de 2017

ELKARRIZKETA

MATXINKORTA MENDI TALDEARI

Para ser un pueblo tan pequeño, en Arrankudiaga podemos alardear de tener un número importante de colectivos u organizaciones que abarcan actividades de todo tipo y condición. Asociaciones deportivas, gastronómicas, festivas, musicales, políticas, juveniles…además de aquellas que surgen puntualmente respondiendo a demandas coyunturales como la Korrika, el Derecho a Decidir, el fracking, la violencia machista…
Pues bien, el pasado 22 de enero se presentó una nueva asociación en el pueblo llamada “Matxinkorta Mendi Taldea” y cuyo nombre ya define el carácter y finalidad de la misma. Desde Ezkurra hemos creído que el acontecimiento bien merecía la pena ser tratado con más detalle y es por lo que en esta ocasión nos hemos acercado a algunas de las personas que forman parte  de Matxinkorta para hacerles una pequeña entrevista. Estas son sus respuestas.


1.- Hasteko, zertarako eta nola sortu zen Matxinkorta eratzeko ideia?
 Arrankudiagan ez zegoenez mendi talderik eta urte batzuk daramatzagunez mendi-martxak eta antolatzen, pentsatu genuen ideia ona izango zela horrelako mendi talde bat sortzea, federazio kontuak eta ekintzen prestaketa erraztuko dituelakoan. Matxinkortaren helburua nagusiak dira herrian mendi giroa sortzea eta Euskal Herriko txoko ezberdinak ezagutzea.


2.- Zergatik Matxinkorta izena?
Bildu ginen lehenengo egunean hainbat izen agertu ziren, baina, azkenean, herriko toki baten izena jartzea erabaki genuen, Matxinkorta, Basakoetxetik pasatzen den errekatxoaren izena hain zuzen ere.


3.- Zuen «bataio» publikoa urtarrilaren 22an izan zen. Zer egin zenuten egun horretan eta zein da zuen balorazioa?

Egun horretako helburua herritarroi mendi taldearen berri ematea izan zen eta horretarako Arrankudiagatik martxa txiki bat egin genuen. Gero trikipoteoa eta bazkaria egon ziren, giroa apur bat alaitzeko. Gure balorazioari dagokionez, eguna izugarria izan zen, 100 pertsona inguru bildu ginelako eta aurrera egiteko indarra eman zigulako.


 4.- Zenbat kide ditu Matxinkortak? Bazkide-laguntzaile txartelik edo identifikazioren bat duzue? Bazkide-kopururik planteatu duzue helburu gisa?
Talde sustatzailean 6 pertsona gara, ekintzak eta antolatzen ibiltzen garenak. Bazkideei dagokienez, momentuz 90 inguru gara. Bazkide izateak 15 € balio du, urtean, eta honek abantaila batzuk ditu irteerak egiterako orduan. Gure helburua 150 bazkidera heltzea izan zen hasieran eta momentuz bide onetik goaz, ea lortzen dugun!


5.- Nolako funtzionamendua duzue irteerak antolatzeko? Zuzendaritza-talde bat duzue? Batzar orokorrak egiteko asmorik?
Urte hasieran gure egutegia prestatu genuen, hilean irteera bat antolatuz. Horrelako irteera bat egin baino lehen, hilabete lehenago inguru, egunean egingo dugun ibilbidea aztertzen dugu eta hortik informazioa ateratzen dugu (luzera, zailtasuna, desnibela, umeentzako beste ibilbide bat egiteko posibilitatea…). Ondoren, gure Facebook, Whatsapp taldearen eta kartelen bidez, informazio guztia plazaratzen dugu. Lehen esan bezala, talde sustatzailean 6 pertsona gara eta gu arduratzen gara kontu horietaz. Urte amaieran, asanblea orokor bat egiteko asmoa dugu, herritarron iritziak jaso eta kontuan hartzeko.



6.- Non egiten dituzue bilerak?
 Domeka arratsaldero biltzen gara Gizarte-etxean, kontu guztiak eguneratu eta hurrengo lanak aurreratu eta prestatzeko.


7.- Esan duzue irteerak egiteko egutegi bat prestatu duzuela. Zer helburu bete nahi duzue egutegi horrekin? Nork parte hartu ahal du irteeretan?
Bai, urte osoko egitaraua prestatu dugu, hilean behin irteera bat antolatuz. Horretaz gainera, nahiz eta egutegian ez egon, beste irteera batzuk egingo ditugu; aurretiaz abisatuko dugu. Bestalde, mendiari buruzko ikastaro batzuk antolatzeko asmoa dugu. Gure helburua ahalik eta pertsona gehien etortzea eta herrian euskal mendizaletasunari begira talde polit bat sortzea da. Bertan adin guztietako pertsonentzako ekintzak daude, zailtasun txikiko zein handikoak.



8.- Amaitzeko, mezuren bat, azpimarratu nahi duzuen ideiaren bat…
Herriko jendea gure martxetan parte hartzera animatu nahi dugu, bertako inguruak ezagutu eta ondo pasatzeko.


Pues esto es todo; desearos mucha suerte, que lo paséis en grande y que extendáis por muchos años el respeto que la naturaleza en general y nuestros montes en particular merecen. ¡Animo!

 

No hay comentarios: